Euskarazko azpitituluak: filmak eta telesailak euskaraz

Xehetasunak

Metadatuak: RDF

Deskribapena

Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailaren eta Distribuidora de Televisión Digital SA enpresaren arteko lankidetzari esker, 2014-2019 epealdian Canal + plataforma digitalean estreinaldiak izan diren atzerriko hizkuntzetan ekoiztutako zinea eta fikzio telesailak euskaraz azpititulaturik ikusteko aukera izan da.

Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Batzordeak Euskararen Agenda Estrategikoa onartu zuen 2014ko ekainean. Euskararen Agenda Estrategikoan 2013-2016 epealdian Eusko Jaurlaritzak euskara biziberritzearen alde egin dituen ekintza eta jarduera nagusiak jaso dira. Kultur kontsumoari dagokionez, honako helburu hau jasotzen da bertan: Kultura euskaraz kontsumitzea sustatzea, batetik euskarazko sorkuntza bultzatuz eta, bestetik, erdarazko produktuak itzuli eta lokalizatuz. Horretarako hainbat aldagai kontuan izan eta guztien arteko oreka aurkitzen saiatzea: kalitatea, aberastasuna, dibertsitatea, hartzaile potentzialen kopurua eta nolakotasuna, besteak beste.

Hori lortzeko, beste ekintza batzuen artean, honako hau bideratzeko proposamena egiten da bertan: Atzerriko hizkuntzetan ekoiztutako puntako eta kalitatezko zinea telebistan euskaraz azpititulaturik ikusteko aukera garatzea.

Xede hori lortzeko bideratu da ekimen hau, besteak beste.

Emaiguzu zure iritzia

Komenta ezazu datu bilduma hau.Zure iritziak hobetzen laguntzen digu.