Euskadiko unitate bioklimatikoen bilakaera klima aldaketako agertokietan

Xehetasunak

Metadatuak: RDF

Deskribapena

Eusko Jaurlaritzaren Trantsizio Energetikorako eta Klima Aldaketarako 2021-2024 Planaren barruko proiektua da (Eusko Jaurlaritza, 2021), eta bere 15 ekimen enblematikoetako bat da ?Neutraltasun klimatikoa bultzatzen duen Natura 2000 Sare erresiliente bat sustatzea EAEn?, lurraldearen erresilientzia areagotzen laguntzeko eta, bide batez, lurraldearen neutraltasunerako bidea errazteko. 2017an, ?Natura 2000 Sareak klima aldaketaren aurrean duen kalteberatasuna eta horri zuzendutako egokitzapena, EAEn? proiektua hasi zen, Eusko Jaurlaritzak sustatzen dituen I+G KLIMATEK proiektuen esparruan (klima aldaketara egokitzeko berrikuntza eta demostrazio proiektuak). Ordura arte, ez zen eskualde mailan azterketa espezifikorik egin klima aldaketak EAEko biodibertsitatean duen eraginari buruz, eta, hori kontuan hartuta, klima arriskua kalkulatzeari ekin zitzaion ikuspegi ekosistemiko batetik, habitatetan oinarrituta eta jakinda espezieak beren habitataren menpekoak direla eta, horregatik, hurbilketa horrek aukera emango lukeela klima arriskua eskualde ikuspegitik aztertzeko. Azterketa bioklimatikoa tresna baliagarria da natura ondarea klima aldaketara egokitzeko diagnostikoari ekiteko, klima arriskuaren azterketa espezifikorik ez dagoenean; izan ere, espezieen egungo eta etorkizuneko banaketa potentziala kalkulatzen laguntzen du, eta klima aldaketaren agertokietan zenbaterainoko aldaketak espero daitezkeen hautematen uzten du. Gainera, klima arriskuaren emaitzak ikuspegi ekologiko batetik interpretatzea erraz dezake. Horretarako, EAErako eskualdekatutako klima agertokien -Agertokiak I (Ihobe, 2017) eta Agertokiak II (Ihobe, 2019)- datu klimatikoak erabili ziren (tenperatura, prezipitazioak). Bioklimatologia da klimaren eta espezieen banaketaren arteko harremana aztertzen duen zientzia ekologikoa, izan ere, ekosistema askorentzat banaketa mugak tenperatura eta prezipitazio konbinazioetatik abiatuta defini daitezke, bibliografia ugarian dokumentatuz. Euskadirako, Rivas-Martinezen hurbilketa erabili zen. Hurbilketarik berriena eta doituena da, eta informazio zehatz gehien duena ere bai. Metodologiaren eta kartografian lortutako emaitzen gaineko hausnarketaren deskribapen zehatza dokumentu espezifiko honetan kontsulta daiteke: "Euskal Autonomia Erkidegoaren azterketa bioklimatikoa klima aldaketaren agertokietan". Gainera, GIS tresna bat dago (ArcMap programarekin diseinatua, hau da, prozesamendu geoespazialerako ESRIk duen ArcGIS programa multzoaren osagai nagusiarekin diseinatua), kalkuluak etorkizunean sortzen joan daitezkeen agertoki klimatiko motak erabiliz egiteko aukera ematen duena eta erabilera gida bat duena: "EAEren sailkapen bioklimatikorako tresna. Erabilera gida?

LEINUA: Klima-parametroak (urteko batez besteko tenperatura, urteko batez besteko prezipitazioa, sasioi lehorreko prezipitazioa, udako prezipitazioa, neguko prezipitazioa, urteko tenperatura positiboa, urteko prezipitazio positiboa, izozte-aldia, landare-jardueraren aldia) EAEko eskualdeen araberako klima-agertokietatik hartu ziren, 1 km x 1 km-ko bereizmenarekin, Ascii formatuan (.asc). Agertoki I.en (Ihobe 2017) eta Agertoki II.ren (Ihobe, 2019) emaitzak erabili ziren. Erreferentziazko kartografia eta oinarrizko mapak GeoEuskadin dagoen informazioaz baliatzen dira (Euskadiko Datu Espazialen Azpiegitura). Analisi bioklimatikorako, Rivas-Martnezen metodologia erabili zen; honek parametro termometrikoak eta plubiometrikoak uztartzen zituen, eta horren emaitzak pisu bioklimatikoak dira (termotipoak eta onbrotipoak). Analisi hori karakterizatzen duten kontzeptuak honako hauek dira: - Makrobioklima: sailkapen bioklimatikoaren lehenengo maila. EAEn bi makrobioklima ditugu: Epela eta Mediterranoa. - Bioklima: sailkapenaren bitarteko eskala. Prezipitazioaren eta tenperatuaren mende dago. - Termotipoa: termikotasun-indizearen eta urteko tenperatura positiboaren mende dagoen tartea. - Onbrotipoa: prezipitazioan eta tenperaturaren igoerak eragindako lurruntzearen hazkundean oinarritutako tartea. - Isobioklima: bioklima batez, termotipo batez eta onbrotipo batez osatutako eredu bioklimatikoa. Bioklima bakoitzari espazio bioklimatiko propio bat dagokio, berau osatzen duten unitate bioklimatiko bakoitzaren atalaseko klima-balioengatik identifikagarria. Analisi bioklimatikoa da egokiena landaretza klimatofilorako, berau klimaren mende baitago, eta beraren banaketa-mugak indizeetatik abiatuta definitu daitezke. Bioklimak eta pisu bioklimatikoak Rivas-Martnezen metodologiaren arabera kalkulatzeko, tenperaturaren eta prezipitazioaren atalase-balioak edo balio mugatzaileak erabil ziren, zeren erabakigarriak baitira landaretza-unitateen banaketan. Honako indize hauek erabili ziren: Indize onbrotermikoa (Io), Kontinentaltasun/Ozeanotasun indizea (K/Oi), Termikotasun-indiziea (Ti). Parametro horiek formula aritmetikoen bidez kalkulatzen dira. Horretarako, parametro bakoitza lortu zen eta raster formatuan kalkulatu zen. Emaitzak egiaztatu ziren, eta ereduetatik eratorritako inkongruentzien eraginez hedadura espazial berdina asignatu zitzaien abiapuntuko klima-datu guztiei. Geroago, raster formatua bektorial bihurtu zen, eta horrek ahalbidetu zuen poligono bakoitzari atxikitako datuak kontserbatzea. Adierazleak gurutzatu ziren, sailkapen bioklimatikoa lortzeko. Indize bioklimatikoen alderdi kontzeptualak eta haien kalkulurako metodologia dokumentu honetan zehazten dira: ?Euskal Autonomia Erkidegoaren analisi bioklimatikoa klima-aldaketaren agertokietan?. GIS tresnaz baliatuz kartografiarekin egindako kalkuluen xehetasunak dokumentu honetan zehazten dira: ?EAEko sailkapen bioklimatikorako tresna. Erabilera-gida?.

Emaiguzu zure iritzia

Komenta ezazu datu bilduma hau.Zure iritziak hobetzen laguntzen digu.