Europako etiketa ekologikoa: ingurumena babesten duten produktuak eta zerbitzuak

Xehetasunak

Metadatuak: RDF

Deskribapena

Europako etiketa ekologikoa borondatezko tresna da, ingurumena babesten duten produktuak eta zerbitzuak sustatzeko dena;ingurumeneko kalitatearen ikur bereizgarria, alegia.

Erkidegoaren etiketa ekologikoa emateko sistemak honako helburua du: maila bereko produktuekin alderatuta, ingurumenean eragin txarrak murriztu ahal dituzten  produktua sustatzea, baliabideen erabilera eraginkorra eta ingurumenaren maila altuko babesa lortzen dela.

Helburu hori lortze aldera honakoa eskaintzen zaie kontsumitzaileei: produktuei buruzko orientabide eta informazio zehatza, iruzurrik gabekoa eta funts zientifikoduna.

Europako etiketa Europar Batasun osoan hartzen da aintzat, baita Norvegia, Liechtenstein eta Islandian ere; produktua erakunde independente batek aztertu izana eskatzen du; eta produktuak ingurumenean dituen eragin guztiak zehazten ditu, lehengaiak ateratzen direnetik azkeneko erabilerara arte (bizi zikloa delakoa).

Etiketa ekologikoa emateko baldintzak zerbitzu eta produktuen kategoriaren araberakoak dira.

Emaiguzu zure iritzia

Komenta ezazu datu bilduma hau.Zure iritziak hobetzen laguntzen digu.

Euskadi, auzolana