Salgaiak errepidez garraiatzearen estatistika Euskal Autonomia Erkidegoa. 2014ko 4. hiruhilekoa.

Datuak deskargatu

Xehetasunak

Datuak deskargatu RDF

Deskribapena

Salgaiak Errepidez Garraiatzearen Estatistika, laginketa bitartez egiten den ikerketa jarraia da. Bere xede nagusia ibilgailu astunen garraio eragiketak aztertzea da, sektorearen jarduera maila neurtzeko. Hemen azaltzen diren emaitzak Ingurumen eta Lurralde Politika Saileko Organo Estatistikoak egindako datu esplotazio berariazko bati dagozkio, Fomentoko Ministeriotik jasotako mikrodatuetatik abiatuz.

Eragiketa estatistiko hau 2014-2017ko Euskadiko Estatistika Planaren Legean dago, “Salgaiak Errepidez Garraiatzearen Estatistika” izenarekin eta 133714 kodearekin. Beraz Euskadiko estatistika ofizialen eremuan txertatzen da.

Pozesu estatistikoaren kalitatea bermatzen dituzten irizpideak eta betebeharrak Europar Batasuneko 1172/98 Araudi Bateratuan adierazten dira. Araudi horrek Europar Batasuneko, estatukide guztiek derrigorrean landu beharreko errepidez garraiotutako salgaien inkestetarako, metodologia bateratua ezartzen du.

Ikertutako eremua Espainian matrikulatutako trakzio buruek eta kamioi edo ibilgailu zurrunek osatzen dute, 3,5 tonako baino gehiagoko karga erabilgarrirako gaitasuna dutenak eta 6 tonako baino gehiagoko baimendutako gehienezko pisua dutenak.

Salgaien garraiatzea helburua ez daukaten ibilgailuak inkesta honen esparrutik kanpo geratzen dira, hala nola, hondeamakinak, garabiak (obrakoak, arrastekoak edo zeztakoak), birrintzileak, zapalgailuak, suhiltzaileen kamioiak, elurra kentzeko ibilgailuak, laborantza-traktoreak, ibilgailu militarrak, administrazio zibilekoak, etab.

Eremu geografikoari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoan, eragiketa guztiak ikertzen dira.

Modu jarrai batean egiten den inkesta izanik, urte bakoitzean 52 edo 53 asteko datuak daukagu eskuragarri. Datuen esplotazioa hiruhileko natural bakoitzerako egiten da.

Emaiguzu zure iritzia

Komenta ezazu datu bilduma hau.Zure iritziak hobetzen laguntzen digu.

Euskadi, auzolana