Euskadi Europar Batasunean. Euskal Autonomia Erkidegoko ontzien aitorpenaren estatistika. 2008-2013.

Erlazioa duten dokumentuak

Xehetasunak

Datuak deskargatu RDF

Deskribapena

Ontzien aitorpenaren estatistikaren helburu orokorra: Ontzien hondakinen balorizazio eta birziklapenaren arloan 2004ko otsailaren 11ko 2004/12/EE Zuzentarauak ezarri zituen helburuak Euskal AEn zenbateraino betetzen diren egiaztatzea

Ontzia da edozein materialez egindako produktua, baldin eta merkatugaiak eduki, babestu, manipulatu, banatu eta aurkezteko bada; merkatugaiok, besteak beste, lehengaiak zein amaitutako gaiak izan daitezke, fabrikatze, banatze eta kontsumitze katearen edozein fasetan. Baita helburu horretarako erabili ostean botatzeko gai guztiak ere.

Alegia, kontsumitzaileak edo azken erabiltzaileak merkatugaia garraiatzeko dendetan eman edo eskuratutako erabilera bakarreko poltsak, eta ontzien helburu berbera duten botatzeko gaiak, esaterako, erretiluak, platerak, edalontziak eta produktua emateko, erabiltzeko edo zuzenean kontsumitzeko bereziki ostalaritzan eta jatetxeetan erabiltzen den botatzeko beste edozein gai.

Industria-edo merkataritza-ontziak dira industrietan, merkataritzan, zerbitzuetan edo nekazaritza-eta abeltzaintza-ustiategietan bakarrik erabiltzen edo kontsumitzen direnak, beraz, norbanakoen etxeetan erabili edo kontsumitu ohi ez direnak.

94/62/EB Zuzendaritzaren 6 Artikuluak ezartzen du:

  • balorizazio-tasa: energia berreskurapenarekin errausketa-plantetan balorizatutako ontzi eta ontzi-hondakin guztiak zati sortutako ontzi eta ontzi-hondakin guztiak, ehunekotan adierazita.
  • birziklapen tasa: birziklatutako ontzi eta ontzi-hondakin guztiak  zati sortutako ontzi eta ontzi-hondakin guztiak, ehunekotan adierazita.

Emaiguzu zure iritzia

Komenta ezazu datu bilduma hau.Zure iritziak hobetzen laguntzen digu.

Euskadi, auzolana