Babesleku klimatikoak EAEn dauden Batasunaren eta Eskualdearen Intereseko Habitatentzat

Xehetasunak

Metadatuak: RDF

Deskribapena

Eusko Jaurlaritzaren Trantsizio Energetikorako eta Klima Aldaketarako 2021-2024 Planaren barruko proiektua da (Eusko Jaurlaritza, 2021), eta bere 15 ekimen enblematikoetako bat da ?Neutraltasun klimatikoa bultzatzen duen Natura 2000 Sare erresiliente bat sustatzea EAEn?, lurraldearen erresilientzia areagotzen laguntzeko eta, bide batez, lurraldearen neutraltasunerako bidea errazteko. Azterketa honen helburua da zehaztea zer gunetan mantentzen diren lehorreko habitat jakin batzuetarako klima baldintza egokiak klima aldaketaren agertoki batean, bai egun duten azalerarekin (SA) bat datozenak, bai beste gune batzuetara zabaltzen direnak. Lehorreko 8 habitat ebaluatu ziren: 3 baso (9120-Pagadi azidofiloak; 9340-Acer eta Rumex arifoliusez osatutako Ekialdeko Europako pagadi subalpetarrak, G1.86-Quercus robur nagusitzen deneko baso azidofiloa), 2 sastrakadi (4030-Txilardi lehor azidofiloak, 4040*-Kostaldeko txilardi lehorrak) eta 3 belardi-larre (6210*-Larre mesofiloak Brachypodium pinnatum-dunak, 6220*-Brachypodium retusum-eko larre xerofiloak, 6510-Segabelardi atlantikoak). 2017an, Eusko Jaurlaritzak bultzatutako I+G KLIMATEK proiektuen esparruan (klima aldaketara egokitzeko berrikuntza eta egingo den demostrazio proiektuak), hasi zen ?Natura 2000 Sareak klima aldaketaren aurrean duen kalteberatasuna eta horri zuzendutako egokitzapena, EAEn? proiektuaren baitan egin zen klima aldaketarekiko esposizioaren kalkulua abiapuntu hartuta egin zen analisia. Erreferentzia gisa, "Refugia Reseach Coallition"-en definizioa erabili zen. Horren arabera, babesleku klimatikoak dira denboran zehar klima aldaketaren aurrean nahiko babestuta irauten duten eremuak dira; beraz, etorkizunean habitat edo espezie jakin bat hartzeko egungo baldintza klimatikoen parekoak dituzte edo izan ditzakete, biodibertsitatearen iraunkortasuna eta balizko hedapena ahalbidetzeko. Hala, babesleku klimatikoen 3 tipologia definitu ziren: -Nukleo-babeslekua (RN): etorkizuneko klima aldaketaren agertoki batean klima baldintza optimoak izaten jarraitzen duen habitat baten egungo banaketaren eremuak, habitata kontserbatzea ahalbidetzen dutenak. - Iraunkortasun-eremua (ZP): habitat baten egungo banaketa potentzialaren eremuak, non gaur egun habitat hori ez baitago, etorkizuneko klima aldaketaren agertoki batean klima baldintza optimoak izaten jarraitzen dutenak eta habitatak irautea ahalbidetzen dutenak. - Neohabitata (NH): habitat baten egungo banaketa potentzialetik kanpo dauden eremuak, baina etorkizuneko klima aldaketaren eszenatoki batean hura hartzeko baldintza klimatikoen parekoak izan ditzaketenak, eta habitataren hedapen potentziala izan dezaketenak. Datuen kartografia honi lotutako dokumentu berezi batean aurkitu dezakegu babesleku moten definizio zehatza, egindako kalkuluak eta lortutako emaitzen gaineko eztabaida bat. ?Babesleku klimatikoak EAEn dauden Batasunaren eta Eskualdearen Intereseko Habitatentzat. Lehorreko habitaten atariko analisia? da dokumentu hori (Ihobe, 2021). Banaketa Potentzialeko Ereduen bidezko esposizioaren kalkulu kuantitatiboa egiteko, abiapuntutzat hartu ziren Batasunaren zein Eskualdearen Intereseko lehorreko habitaten banaketari buruzko informazio kartografiko eguneratuena eta 2071-2100 aldian RCP 8,5 klima agertokirako egongo diren tenperaturari eta prezipitazioari buruzko datu klimatiko eskualdekatutakoak. Erreferentziazko kartografia eta oinarriko mapak GeoEuskadin (Euskadiko Datu Espazialen Azpiegitura) dagoen informaziotik elikatzen dira. Esposizioa dagoela ulertzen da baldin eta habitat baten Egungo Azalera (SA) geografikoki bat ez badator klima aldaketaren agertokian duen banaketa potentzialarekin (Etorkizuneko Azalera Potentziala, SPF). Lortutako azalera potentzialen deskribapen zehatza dokumentu espezifiko honetan kontsulta daiteke: "Euskadiko lehorreko habitaten klima arriskua kalkulatzeko metodologia.

LEINUA: Lehorreko habitatek klima-aldaketaren aurrean duten esposizioa kalkulatzeko datuen ezaugarriak honako hauek izan ziren: - Kontsideratutako klima-inpaktuak: tenperatura eta prezipitazioaren aldaketak, EAEko eskualdeen arabera; Agertokiak II. (ikus Ihobe 2019), 800 x 800 m-ko bereizpen espazialarekin. Agertoki ezkorrena, RCP 8,5, eta denbora-tarte urrunena (2071-2100). - Informazio kartografikoaren eremu geografikoa: EAE osoa. Datuen sare jarraitu bat lortzeko, Trebio (Gaztela eta Leon) eta Villaverde Harana (Kantabria) uharte administratiboei dagokien informazioa osatu zen. Horretarako, EAErako eskuragarri dauden bereizmen-unitateen baliokide diren unitateei dagokien kartografia erabili zen. Datuak iturri ofizialetatik eskuratu ziren (Ingurumen Ministerioa, Gaztela eta Leongo Autonomia Erkidegoa eta Kantabria). - Lehorreko habitatak: Batasunaren Intereseko 7 Habitat (9120 ? Pagadi azidofilo atlantiarrak, Ilex oihanpedunak eta batzuetan Taxusdunak; 9340 ? Quercus Ilex eta Quercus rotundifoliaren basoak; 4030 ? Txilardi lehor europarrak; 4040* - Kostaldeko txilardi lehorrak; 6210* - Larre mesofiloak Brachypodium innatumarekin; 6220 ? Brachypodium retusumeko larre xerofiloak; 6510 ? Altitude baxuetako sega-belardi txiroak) eta Eskualdearen Intereseko Habitat bat (G1.86 ? Quercus robur nagusitzen deneko baso azidofiloa). Euren presentzia eta/edo banaketa klima-baldintzengatik (tenperatura, prezipitazioa) definituta duten habitatak erabili ziren. Habitatei buruz GeoEuskadin (2012) dauden iturri kartografiko berrienak erabili ziren (habitaten EUNIS kartografikoak eta Habitaten Zuzentarua), eta bikoizketak ezabatu ziren habitat bakoitzak teseletan estaltzen duen azaleraren kuantifikaziotik, topologia-tresnak erabiliz, zeren habitat baten baino gehiagoren presentzia zegoenean azaleren gainestimazioa gertatzen baitzen. Era horretan, poligonoen bikoizketarik gabeko geruza bat lortu zen, poligono bakoitzean presentzia zuten habitat guztiei buruzko informazio guztia biltzen zuen ezaugarri-taula bati atxikia. Babesleku mota bakoitzaren definizio zehatza eta egindako kalkuluak datuen kartografia honi atxikitako dokumentu espezifikoan aurkitu daitezke: ?Batasunaren eta eskualdearen intereseko EAEko habitatetarako klima-babeslekuak. Lehorreko habitaten atariko analisia?. (Ihobe, 2021). https://www.ihobe.eus/publicaciones/refugios-climaticos-para-habitats-interes-comunitario-y-regional-capv

Emaiguzu zure iritzia

Komenta ezazu datu bilduma hau.Zure iritziak hobetzen laguntzen digu.