Turismo eta merkataritzako laguntzen, beken eta diru-laguntzen kudeaketa

Erlazioa duten dokumentuak

Xehetasunak

Metadatuak: RDF

Deskribapena

Aplikazioaren ezaugarriak

  • Mota: web (extraneta)
  • Gaia: Laguntzen prozedimenduetarako negozioko aplikazioa
  • Ingurunea: Weblogic 11
  • Datuen iturria: Oracle 12
  • Menpekotasunak: Oracle, XLNETs identifikatzeko sistema, AB61 aplikazioa

Aplikazioaren deskribapena

Aplikazioaren kodea. AB60

Aplikazio honek laguntza, beka eta diru-laguntzen prozedimenduaren negozioa kudeatzen du.

Aukera ematen du eskaeraren informazioa ikusteko, espediente bakoitzari dagokion laguntza kopurua kalkulatzeko azterketa teknikoa egin eta lehiaketa bidezko laguntzen kasuan, aurrekontuaren banaketa.

Gainera, zerrendak eta tramitazio-lanei eransteko dokumentuak sortu daitezke.

Horrela behar duten laguntzen kasuan, jada aurkeztu den justifikazioari dagokion kopuru likidatua kalkulatu daiteke.

Espediente bakoitzari dagokion ordainketen berri emateko aukera ematen du ere.

Prozedimendu bakoitzak bere deialdiaren fitxa dauka, non prozedimenduaren zenbait parametro konfiguratzeko aukera dagoen, hala nola, deialdiaren kopurua, deialdi-mota, ebazpenaren data lehiaketa bada...

Turismo arloko beste aplikazio hauekin integratzen da aplikazio hau:

  • [AB61]: Hainbat aplikazioren bilgune-lana egiten du. Tramitagune aplikaziotik tramitatzen diren Turismoko prozedimenduen espedienteen gertakizunak kudeatzen ditu.
  • [AB79]: Turismoko prozedimenduen espedienteekin loturiko inspekzioak kudeatzeko aplikazioa, horrela behar izanez gero.

Kontaktuak

Arduraduna

  • EJIE

Egilea

  • Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila - Departamento de Turismo, Comercio y Consumo

Emaiguzu zure iritzia

Komenta ezazu datu bilduma hau.Zure iritziak hobetzen laguntzen digu.

Euskadi, auzolana