Beste aplikazio batzuetatik erabiltzeko Turismo arloko negozio-aplikazio bilgunea

Erlazioa duten dokumentuak

Xehetasunak

Metadatuak: RDF

Deskribapena

Aplikazioaren ezaugarriak

  • Mota: web (extraneta)
  • Gaia: Beste aplikazio batzuetatik erabiltzeko negozio-aplikazio bilgunea
  • Ingurunea: Weblogic 11
  • Datuen iturria: Oracle 12
  • Menpekotasunak: Oracle, XLNETs, AB61

Aplikazioaren deskribapena

Aplikazioaren kodea: AB61.

Negozio-prozedimendurik ez duten espedienteak kudeatzeko eta beste aplikazio batzuen funtzionalitateak dituen aplikazioa da.

Tramitagune plataformako espedienteen informazioa gertakizun eta zerbitzu bidez eskuratzea da funtzionalitate nagusia.

Eskaera bat bidaltzean, dagokion gertakizuna harrapatzen da eta negozioan gordetzen da beharrezko informazio guztia (eskaera beraren datuak, espedientearen irekiera datuak…).

Tramitagune plataformatik eragiketak egiten diren bakoitzean, loturiko gertakizunak jasotzen dira eta ekintza horiekin loturiko negozioan gorde (eragiketa data, jaso izanaren adierazpenak…).

PLATEA plataformak eskaintzen dituen zerbitzuak erabiltzen dira interesdunen datuak lortu eta eguneratzen dira negozioan espediente bakoitzarentzat.

Zerrendak eta dokumentuen txantiloiak sortzeko aukera ematen du jatorrizko aplikaziotik.

Administrazio modulu bat ere eskaintzen du, espedienteen tramitazioan sortu daitezkeen zenbait akats kontrolatu ahal izateko.

Halaber, prozedimenduen konfiguraziorako erabiltzen diren zenbait oinarrizko taulen mantentzea dauka.

Aplikazio hau turismoko beste hauekin integratzen da:

  • [AB60]: Turismo eta merkataritzako laguntzen, beken eta diru-laguntzen kudeaketa
  • [AB63]: Euskadiko turismo enpresen eta jardueren erregistroa
  • [AB79]: Horrela eskatzen duten Turismoko prozedimenduen espedienteen inspekzioak kudeatzeko aplikazioa
  • [AB78]: Salaketak, kexak eta erreklamazioak kudeatzeko aplikazioa
  • [AB59]: Isunak kudeatzeko aplikazioa

Kontaktuak

Arduraduna

  • EJIE

Egilea

  • Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila / Departamento de Turismo, Comercio y Consumo

Emaiguzu zure iritzia

Komenta ezazu datu bilduma hau.Zure iritziak hobetzen laguntzen digu.

Euskadi, auzolana