'Basque Global Network' sare soziala

Erlazioa duten dokumentuak

Xehetasunak

Metadatuak: RDF

Deskribapena

Aplikazioaren ezaugarriak:

  • Mota: mugikorreko aplikazioa (app-a). Dohainik.
  • Gaia: sare soziala, kontaktuak
  • Ingurunea: Android eta iOS
  • Menpekotasunak: Apache, MySQL, PHP

Aplikazioaren deskribapena:

Azalpena: Eusko Jaurlaritzak, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Orokorraren bitartez, Basque Global Network izeneko sare soziala sortu du. Bere helburua da bere baitan biltzea atzerriko euskal komunitatea, baita nazioarteko proiekzioa duten euskaldunak zein euskalduntasunarekiko atxikimendua duten pertsonak ere.
Pertsona hauen eta euskal administrazioaren arteko bilguneaizan nahi du euskal sare sozial honek, gai zentral batekin: Euskadi-Basque Country. Proiektu honen abiatzea Basque Country 2020 Nazioartekotzeko Esparru Estrategiaren baitan kokatzen da. Partaideen artean zubi-lana egiteko sortu den erreminta bat izatea espero da.
Sare honek bost atal tematiko edo talde dauzka: erakundeak, enpresak, kulturak, hezkuntza eta garapenerako lankidetza. Euskal komunitateak nazioartean garatzen dituen lanildoei erantzuten diete bost atal hauek. Sare sozialean parte-hatzeko eskaera bat egin beharko da, norbanakoa identifikatuz, eta bost atal hauetako bati lotuz. Plataforma berriaren hizkuntzak euskara, gazteleraz, ingelesa eta frantsesa izango dira, nahiz eta ez dagoen mugarik beste hizkuntza batzuen erabilerarako.
Beste sare sozial batzuetan ez bezala, euskal sare globaleko partaideek, kontaktu-sareak eta interes komunen inguruko taldeak sortzeaz gain, gertakariak, egutegiak edota dokumentuak kudeatu eta partekatu ditzakete. Horrela, ideiak eta ezagutza partekatzeko aukera eman nahi zaie erabiltzaileei, eta denentzat baliagarriak izan daitezkeen erlazioak sortzeko aukera eman dezala. Bestalde, erabiltzaile bakoitzak bere pribatutasun-maila pertsonalizatua zehaztu dezake.
Deskargatu (GoolgePlay): https://play.google.com/store/apps/details?id=com.ejgv.basqueglobalnetwork
Deskargatzeko (AppStore):
https://itunes.apple.com/es/app/basque-global-network/id1234152985?mt=8 
Egilea: Lehendakaritza,   (Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco)

Azalpena:

Eusko Jaurlaritzak, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Orokorraren bitartez, Basque Global Network izeneko sare soziala sortu du. Bere helburua da bere baitan biltzea atzerriko euskal komunitatea, baita nazioarteko proiekzioa duten euskaldunak zein euskalduntasunarekiko atxikimendua duten pertsonak ere.

Pertsona hauen eta euskal administrazioaren arteko bilguneaizan nahi du euskal sare sozial honek, gai zentral batekin: Euskadi-Basque Country. Proiektu honen abiatzea Basque Country 2020 Nazioartekotzeko Esparru Estrategiaren baitan kokatzen da. Partaideen artean zubi-lana egiteko sortu den erreminta bat izatea espero da.

Sare honek bost atal tematiko edo talde dauzka: erakundeak, enpresak, kulturak, hezkuntza eta garapenerako lankidetza. Euskal komunitateak nazioartean garatzen dituen lanildoei erantzuten diete bost atal hauek. Sare sozialean parte-hatzeko eskaera bat egin beharko da, norbanakoa identifikatuz, eta bost atal hauetako bati lotuz. Plataforma berriaren hizkuntzak euskara, gazteleraz, ingelesa eta frantsesa izango dira, nahiz eta ez dagoen mugarik beste hizkuntza batzuen erabilerarako.

Beste sare sozial batzuetan ez bezala, euskal sare globaleko partaideek, kontaktu-sareak eta interes komunen inguruko taldeak sortzeaz gain, gertakariak, egutegiak edota dokumentuak kudeatu eta partekatu ditzakete. Horrela, ideiak eta ezagutza partekatzeko aukera eman nahi zaie erabiltzaileei, eta denentzat baliagarriak izan daitezkeen erlazioak sortzeko aukera eman dezala. Bestalde, erabiltzaile bakoitzak bere pribatutasun-maila pertsonalizatua zehaztu dezake.

Deskargatu (GoolgePlay): https://play.google.com/store/apps/details?id=com.ejgv.basqueglobalnetwork

Deskargatzeko (AppStore): https://itunes.apple.com/es/app/basque-global-network/id1234152985?mt=8 

Egilea:

Lehendakaritza, (Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco)

Kontaktuak

Arduraduna

Emaiguzu zure iritzia

Komenta ezazu datu bilduma hau.Zure iritziak hobetzen laguntzen digu.

Euskadi, auzolana