Kirolak

Kirol aktiboko eta kirol abenturako enpresak

Begi Bistan

Praktika Onak
Turismo harkorraren eta zerbitzuen alorrean diharduen enpresa berritzailea da Begi Bistan. Bisitaldi antolatuak eskaintzen ditu urte guztian: ibilbide kulturalak eta museoetara bisitaldiak (Getariako erdigune historikoa, Ignacio Zuloaga museoa...), natur jarduerak (Flyscharen Ibilbidea, hegaztiak begiztatzea...) eta uretako ekintzak (bidaiak ontzian, kayakak...). Halaber, taldeentzat bisitaldiak eta egun osoko txangoak antolatzen ditu, eta ekintza ugari prestatzen ditu enpresentzat eta ezkondu aurreko agurretarako, betiere bezeroen beharrizanei erantzunez. Horrez gain, kultura, historia eta ingurumen-hezkuntza ardatz dituen eskaintza zabala dauka eskola-taldeentzat.
Ekintzak: Ibilbide kulturalak, natur jarduerak, uretako ekintzak, taldeentzat bisitaldiak eta egun osoko txangoak eta enpresentzat, ezkondu aurreko agurretarako eta eskola-taldeentzat programak.
Helbidea: Bulegoa: Bidasoa kalea, 1 behea  - 20750  Zumaia
Telefonoa: +34 943 862 241 / +34 657 794 677Telefonoa: +34 943 862 241 / +34 657 794 677
Helbide elektronikoa: info@begi-bistan.com
Irisgarritasuna
Eskaintzak
Datu orokorretara itzultzea
Non
Euskadi, auzolana