Kirolak

Kirol aktiboko eta kirol abenturako enpresak

Aktiba, Euskadiko Turismo Aktiboko Enpresen Elkartea

Aktiba, Euskadiko Turismo Aktiboko Enpresen Elkartea

Euskadiko Turismo Aktiboko eta Kirol Abenturako Enpresen Elkartea da Aktiba. Euskadin Turismo Aktiboaren alorrean dagoen eskaintza ezagutaraztea du xede, baliabide naturalak andeatu gabe Euskadiko ingurune naturalak bisitatuz eta gozatuz bisitariei bizipen aberasgarri eta osasungarriak bermatzeko turismo aktiboko kalitatezko zerbitzuen ugaritasuna zabaltzea, alegia.

Era berean, elkartekideek elkarlanean dihardute alor ezberdinetan (araudien garapena, heziketa, kalitatea eta teknologia berriak, besteak beste) jarduerak eta egitasmoak partekatuz sektorearen profesionalizazioa eta lehiakortasuna bultzatzeko.

Elkartea osatzen duten enpresek Euskadiko naturguneez goza dezazun kirol eta aisialdi jarduera asko eskaintzen dizkizute: arroilak eta trokak jaistea, snorkela eta urpekaritza, paintballa, eskalada eta rappela, surfa, bodyboarda, stand up paddle, kirol anitzeko ekintzak, globoan eta parapentean hegaldiak, itsas-bidaiak, kirol-parkea, zubisaltoa eta beste hainbat jauzi mota, zeharkaldiak kayakean eta kanoan, piraguismoa, ibilbideak bizikletan, eskia eta elur-erraketak eta mendi-ibiliak eta trekkinga.
Irisgarritasuna
Eskaintzak
Datu orokorretara itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Helbidea: Urban Galindo Enpresaldea.
Altos Hornos de Vizcaya Etorbidea, 33. C-25 Departamentua  - 48902  Barakaldo
Telefonoa: +34 944 389 868Telefonoa: +34 944 389 868
Faxa: 944 386 564
Helbide elektronikoa: info@aktiba.info
Euskadi, auzolana