Non lo egin
Aterpetxe turistikoak

 ARANTZAZU ATERPETXEA Aterpetxe turistikoa

 ARANTZAZU ATERPETXEA:
Historia, espiritualitatea, natura eta artea

Euskal arte garaikidearen sorlekua den Arantzazuko Santutegitik metro gutxira, Arantzazu Aterpetxea bereziki egokia da euskal historia, kultura, hizkuntza eta lanbide tradizionalen erroetan sakondu eta, aldi berean, paisaia ikusgarriaz gozatu nahi dutenentzat.

 

Eduardo Chillida, Jorge Oteiza edo Nestor Basterretxearen lanetatik hasi eta Aizkorri-Aratz parke naturaleko naturaren obra paregabera, ostalariek egonaldiaz gozatuko dute euskaldunentzako eta bisitarientzako gurtza lekuan.

 

Aterpetxeak espazio komun zabalak ditu, hala nola sukaldea eta jangela, baita aisialdirako eremu ugari ere: zabuak, rokodromoa, pilotalekuak eta eremu estaliak.

 

Talde eta erromesentzako eskaintza bereziak izateaz gain, txakurrentzako egokitutako eremua ere badu.

Gela kop.: 0 lau lagun arterainoko gelak  -  6 lau lagunetik gorako gelak
Datu interesgarriak:
  • · Leku ikusgarria
  • · Berdeguneak
Zerbitzuak: Sukaldea erabiltzeko aukera / Frontoia / Internet / Haur-parkea
Irisgarritasuna
Eskaintzak
Datu orokorretara itzultzea

Non

KONTAKTUA

Helbidea: Arantzazu auzoa, 1  - 20567  Oņati
Edukiera: 56 leku
Erregistro zenbakia: BSS00026
Euskadi, auzolana