Enogastronomia

Ardo upeltegiak Euskadin

Agrícola Labastida

Produktu Cluba
1992an ireki zuten familia-upeltegi hau Bastidako antzinako judutar auzoan. Lau etxek osatzen dute; horietako bi herriko zaharrenak dira. Azpian, 1200. urteko kobazuloen sare bat dago, upategi honetan egiten diren ardo bikainak gordetzeko lekua ezin hobea.

Bastidan zehar barreiatutako mahastietako mahatsak erabiltzen ditu Estatu mailan zein nazioartean hainbat sari jaso dituzten ardo bikainak egiteko. Hauek ekoizten ditu egun: "Tierra Blanco", "Fernández Gómez", "Tierra Crianza", "Tierra Fidel", "El Belisario" eta "El Primavera".

Aldez aurretik hitzordua hartuta, posible da upeltegia bisitatzea. Gutxienez 5 pertsonako taldeak onartzen dituzte; gehienez, 15 lagunekoak. 9 euro ordaindu behar dira pertsonako. Kopuru horregatik, bisitaldiaz gain, sei ardoak dastatzeko eta hestebete-mokaduak jateko aukera dago. 2 ordu eta erdi inguru irauten du bisitaldiak.

Helbidea: El Olmo kalea, 8  - 01330  Labastida/Bastida
Telefonoa: +34 649 940 040Telefonoa: +34 649 940 040
Faxa: 945 331 257
Helbide elektronikoa: carlos@agricolalabastida.com
Zerbitzuak: Ardo-dastatzea / Txartelarekin ordaintzeko aukera / Ardoen salmenta / Bisita gidatuak / Upeltegia
Irisgarritasuna
Eskaintzak
Datu orokorretara itzultzea
Non
Euskadi, auzolana