Negozioak

Erakustazokak

FICOBA

FICOBA

Ficobak, Gipuzkoako Erakustazokak, 2003an ireki zituen ateak Europako Batasuneko mugaz gaindiko lehen erakustazoka izateko helburuarekin. Irunen kokaturik, Donostia-Baiona eurohiriaren erdi-erdian, inguruko enpresa ertain eta txikiek produktuak erakutsi eta merkatal harremanak izan ditzaten lekurik aproposena da Ficoba.

Erakustazokako instalazioek 70.000 metro karratu baino gehiagoko azalera dute, eta, besteak beste, zerbitzu orokorrak, erakusketarako 5.000 metro karratuko hiru pabiloi, eta erakusketak egiteko prestaturiko 7.500 metro karratuko kanpoaldeko gunea dute. Eraikin nagusiak 580 metro karratuko ataria du, prentsa aretoa, bilera pribatuak egiteko bulegoak, 125 lagunentzako edukieradun areto balioanitzak, VIP aretoa, eta Iñigo Lavado chefak zuzentzen duen 500 lagunentzako kafetegi eta jatetxe panoramikoa.

Ficobak badu, gainera, 392 lagunentzako auditorio bat ere, megafoniaz eta aldibereko hiru itzulpen-kabinaz hornitua, eta bere diseinu balioanitzari esker hainbat kultur ekitaldi, hitzaldi eta ospakizun egiteko prestatua.

Zerbitzuak: Taberna/kafetegia / Kutxazain automatikoa / Kontsigna / Arropazaindegia / Parkinga / Jatetxea / Hitzaldi-aretoak / Telefono publikoa / Prentsa-aretoa
Irisgarritasuna
Eskaintzak
Datu orokorretara itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Helbidea: Iparralde Etorbidea, 43  - 20302  Irun
Telefonoa: +34 943 667 788Telefonoa: +34 943 667 788
Helbide elektronikoa: ficoba@ficoba.org
Faxa: 943 616 164
Euskadi, auzolana