• Hasiera
  • Bilbao Exhibition Centre (BEC)

Negozioak

Erakustazokak

Bilbao Exhibition Centre (BEC)

Bilbao Exhibition Centre (BEC)

Bilboko Erakustazokak egoitza berria estreinatu zuen 2004ko apirilean: Bilbao Exhibition Centre, Europako erakustazokarik berritzaileena. Arku atlantiko osoari zerbitzua eskaintzea du helburu nagusi, hori dela eta, sektoreko azken joeren arabera diseinatu eta eraiki da: teknologiari begira oso aurreratuta eta erakusketarien zein bisitarien premietara hobeto egokituta dauden eraikuntza-proiektu modernoak oinarritzat hartuta. Era berean, sarbide ezin hobeak ere baditu.

Ansion, Barakaldon, dago. Sei pabilioi ditu, horietatik lau 15.000 metro karratukoak dira, beste bi 21.000 metro karratukoak da; azken horietatik bat ezaugarri bereziak dauzka, erabilera anitzekoa baita. Arena Pabiloia da hori, ikuskizun eta kontzertuak egiteko prestatua. Erakusketetarako azalerak 150.000 metro karratu ditu guztira.

Horrez gain, 18.000 metro karratuko biltzar-zentroa, galeria komertziala eta hotela ere badaude. Biltzar zentroan bulegoak, VIP aretoak, eta edozein jardunaldi edo ekintza egiterakoan beharrezkoak diren zerbitzu guztiak daude.
Zerbitzuak: Taberna/kafetegia / Kutxazain automatikoa / Kontsigna / Arropazaindegia / Parkinga / Jatetxea / Hitzaldi-aretoak / Telefono publikoa / Prentsa-aretoa
Irisgarritasuna
Eskaintzak
Datu orokorretara itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Helbidea: Ronda Azkue kalea, 1  - 48902  Barakaldo
Telefonoa: +34 944 040 000Telefonoa: +34 944 040 000
Helbide elektronikoa: bec@bec.eu
Faxa: 944 040 001
Euskadi, auzolana