Arautegia

Inprimatu

1882/2021 EBAZPENA, irailaren 15ekoa, Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Andrés Larrazabal Bilbao jaunari Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuko San Ignazioko Lehen Mailako Arretako unitateburu eginkizunak esleitzen zaizkion.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 206
  • Hurrenkera-zk.: 5249
  • Xedapen-zk.: 1882
  • Xedapen-data: 2021/09/15
  • Argitaratze-data: 2021/10/15

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

1597/2021 Ebazpenaren bitartez, onartu egin zen Bilbo-Basurtuko ESIko San Ignazioko Lehen Mailako Arretako Unitateburua izendatzeko deialdi publikoa.

Batzordeak baloratu egin ditu aurkeztutako eskabideak, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, Andrés Larrazabal Bilbao jaunak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da hari esleitzea Bilbo-Basurtuko ESIko San Ignazioko Lehen Mailako Arretako unitateburu eginkizunak.

Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin,

Lehenengoa. Andrés Larrazabal Bilbao jaunari esleitzea Bilbo-Basurtuko ESIko San Ignazioko Lehen Mailako Arretako unitateburu eginkizunak.

Bigarrena. Andrés Larrazabal Bilbao jaunak bi eginkizun izango ditu: kudeaketa eta asistentzia ematea; eta Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuko gerentearen mende egongo da zuzenean eta hierarkian. Bai Lehen Mailako Arretako unitateburu funtzioak egin bitartean bai haiek amaitu ostean, titulartasunari eutsiko dio bere kategorian dagokion plazan, eta hari lotutako oinarrizko funtzioak betetzen jarraituko du.

Hirugarrena. Ez dira inolaz ere Lehen Mailako Arretako Unitateburuaren eginkizunak edo ordainsariak finkatuko, berariazko lanpostu gisa; izan ere, noiznahi erabaki ahal da eginkizun horien esleipenari amaiera ematea.

Laugarrena. Interesdunak, eginkizun horietan diharduen bitartean, osagarri berezi bat jasoko du erantzukizunagatik.

Bosgarrena. Izendapen honek 2021eko irailaren 15etik aurrera izango ditu ondorioak.

Seigarrena. Ebazpen hau interesdunari eta Bilbo-Basurtuko ESIari jakinaraztea.

Zazpigarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetzako zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bilbao, 2021eko irailaren 15a.

Bilbo-Basurtuko ESIko zuzendari-gerentea,

JESÚS MARÍA LARRAÑAGA GARITANO.

Euskadi, auzolana