Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2021eko abuztuaren 17koa, Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordearena, zeinaren bidez aldatu eta berrikusten baita Bahía de Bizkaia Electricidad SL enpresari Zierbenako udal-mugartean (Bizkaia) duen ziklo konbinatuko gas naturaleko zentral termikoan energia elektrikoa sortzeko emandako ingurumen-baimen integratua.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 206
  • Hurrenkera-zk.: 5258
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2021/08/17
  • Argitaratze-data: 2021/10/15

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Industria; Ingurumena; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Ingurumeneko sailburuordearen 2008ko apirilaren 23ko Ebazpenaren eta Ingurumeneko sailburuaren 2008ko uztailaren 28ko Aginduaren bidez ingurumen-baimen integratua eman zitzaion Bahía de Bizkaia Electricidad SLri, Zierbenako udal-mugartean (Bizkaia) energia elektrikoa sortzeko jarduerarako.

Ingurumeneko sailburuordearen 2010eko urtarrilaren 22ko Ebazpenaren bidez gauzatu zen emandako ingurumen-baimen integratua.

Ingurumeneko sailburuordearen 2015eko abenduaren 30eko Ebazpenaren bidez, ofizioz aldatu zen aipatutako ingurumen-baimen integratua, Industriako Isurpenen Erregelamendua onartu eta Kutsaduraren prebentzio eta kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzen duen urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretura egokitzeko.

Aurreko paragrafoan aipatutako ebazpenak Bahía de Bizkaia Electricidad SLri egindako errekerimendu bat jasotzen zuen, geldialdiak eta abiarazte-aldiak zehazteko proposamena egin zezan 2012/249/EB Erabakiaren 6. artikuluan ezarritakoaren arabera. Erabaki hori abiarazte- eta gelditze-aldiak zehazteari buruzkoa da, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2010/75/EB Zuzentarauaren (industria-isuriei buruzkoaren) ondorioetarako.

2016ko martxoaren 1ean, Bahía de Bizkaia Electricidad SLk aurreko paragrafoan eskatutako dokumentazioa bidali zion ingurumen-organo honi.

Ingurumeneko sailburuordearen 2019ko ekainaren 30eko Ebazpenaren bidez, ofizioz berrikusi zen aipatutako ingurumen-baimen integratua, Ura-Uraren Euskal Agentziak eskatuta, hain zuzen ere emaitza analitikoak bide telematikoz bidaltzea baimen horretan sartzeko.

2007ko urriaren 24an, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 26/2007 Legea, urriaren 23koa, Ingurumen-arloko erantzukizunari buruzkoa.

2008ko abenduaren 23an, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 2090/2008 Errege Dekretua, abenduaren 22koa, Ingurumen-arloko erantzukizunari buruzko urriaren 23ko 26/2007 Legearen garapen partzialerako erregelamendua onartzen duena.

2016ko abenduaren 31n, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 1/2016 Legegintzako Errege Dekretua, abenduaren 16koa, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzen duena.

2017ko abuztuaren 17an, Europar Batasuneko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen Batzordearen 2017/1442 Betearazpen Erabakia (EB), 2017ko uztailaren 31koa, zeinaren bidez ezartzen baitira teknika erabilgarri onenei buruzko ondorioak, errekuntza-instalazio handietarako Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2010/75/EB Zuzentarauaren arabera.

2017ko urriaren 30ean, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen APM/1040/2017 Agindua, urriaren 23koa, Ingurumen Erantzukizunaren urriaren 23ko 26/2007 Legearen III. eranskinean jasotako jardueretan ekainaren 22ko ARM/1783/2011 Aginduaren bidez 1. eta 2. lehentasun-mailakotzat sailkatuak nahitaezko finantza-bermea eratzea noiztik eska daitekeen ezartzen duena eta aipatutako agindu horren eranskina aldatzen duena.

2017ko abenduaren 24an, 1042/2017 Errege Dekretua jarri zen indarrean, abenduaren 22koa, Errekuntza-instalazio ertainetatik zenbait agente kutsatzaile isurtzea mugatzeari buruzkoa, zeinaren bidez eguneratzen baita Airearen Kalitatearen eta Atmosferaren Babesaren azaroaren 15eko 34/2007 Legearen IV. eranskina; izan ere, Bahía de Bizkaia Electricidad SLk haren aplikazio-eremuan sartzen diren instalazioak ditu.

2020ko urtarrilaren 22an eta otsailaren 4an, hurrenez hurren, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ziren honako hauek: 209/2019 Dekretua, abenduaren 26koa, zeinaren bidez garatzen baita Lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legea; eta 2020ko urtarrilaren 23ko Agindua, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena, zeinaren bidez jarraibide tekniko bat onartzen baita, Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuan xedatutakoa interpretatzeari eta aplikatzeari buruzkoa, lurzoruaren eta lurpeko uren egoera zehazteko oinarrizko txosten bat eskatzeari lotua.

2020ko urtarrilaren 27an, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen 4/2020 Dekretua, urtarrilaren 21ekoa, zeinaren bidez indargabetu egiten baita irailaren 25eko 183/2012 Dekretua, Ingurumeneko administrazio-prozeduretan zerbitzu elektronikoen erabilera arautzeko eta ingurumenean eragina duten jardueren Euskal Autonomia Erkidegoko erregistroa sortzeko eta arautzeko dena.

2020ko ekainaren 19an, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 553/2020 Errege Dekretua, ekainaren 2koa, Estatuaren lurraldearen barruko hondakinen lekualdatzea arautzen duena.

2016ko irailaren 16an, Bahía de Bizkaia Electricidad SLk baimenaren aldaketa ez-funtsezko bat eskatu zuen, ponpen etxolako zarata-mugak berrikusteko.

2020ko urriaren 23an, orduko Ingurumen Administrazioaren zuzendariak aurretiazko kontsultak hasi zituen erakunde eskudunekin, eta, horren ondorioz, AAI00103_REV_MTD_2020_001 administrazio-espedientea ireki zen.

2021eko otsailaren 10ean, Ingurumeneko sailburuordeak Bahía de Bizkaia Electricidad SLri eskatu zion instalazioaren funtzionamenduaren eta ondorioetan deskribatutako teknika erabilgarri onenen arteko konparazioa bidal zezala, baita ingurumen-alderdi batzuen eguneratzea ere, baimenaren berrikuspena egiteko.

2021eko otsailaren 24an, ingurumen-baimen integratua berrikusteko eskatutako dokumentazioa aurkeztu zuen Bahía de Bizkaia Electricidad SLk.

Aurkeztutako dokumentazioa nahikoa zela egiaztatu ondoren, 2021eko maiatzaren 5ean Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen Ingurumen Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren zuzendariaren 2021eko apirilaren 14ko iragarkia, aipatutako espedientea jendaurrean jartzen zuena.

Ez zen alegaziorik aurkeztu espedientea jendaurrean egon den denboraldian.

2021eko maiatzaren 12an eta ekainaren 28an, txostenak eskatu zitzaizkien erakunde eskudunei: Zierbenako Udala (Bizkaia), URA-Uraren Euskal Agentzia, eta Jaurlaritzako Osasun Publikoaren Zuzendaritza, Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritza eta Kultura Ondarearen Zuzendaritza; eta Trantsizio Ekologikorako eta Erronka demografikorako Ministerioaren Energia Politikako eta Meatzeetako Zuzendaritza Nagusia eta Kalitate eta Ingurumen Ebaluaziorako Zuzendaritza Nagusia.

2021eko uztailaren 2an, 12an eta 14an, hurrenez hurren, Osasun Publikoaren Zuzendaritzaren, Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzaren eta Zierbenako Udalaren (Bizkaia) txostenak jaso ziren.

2021eko abuztuaren 11n, Ingurumen Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren zuzendariak Bahía de Bizkaia Electricidad SLren esku utzi zituen erreferentziako espedientea eta ebazpen-proposamena, entzunaldi-izapidea egin zezan. Espedientean jasota dago horren emaitza.

Testu bategin horren 26. artikuluan dago ezarrita zer baldintza behar diren baimena berrikusteko. Horri jarraituz, lau urteko epean, instalazioaren jarduera nagusiari dagozkion TEOen inguruko ondorioak argitaratzen direnetik aurrera, organo eskudunak bermatuko du instalazioaren baimenaren baldintza guztiak berrikusiko direla eta, beharrezkoa bada, egokitu egingo direla, baita instalazioak erreferentziako TEO agirien ondorio aplikagarriak betetzen dituela ere.

Testu bategin horren 10. artikuluaren 4. eta 5. apartatuetan ezarritako irizpideen arabera, 2016ko irailaren 16an eskatutako aldaketa ezin da hartu funtsezko aldaketatzat.

Aurreko paragrafoan adierazitako aldaketak ez daude sartuta ez Euskal Herriko ingurugiroa babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Legeko IB eranskinean, ez Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen I. eta II. eranskinetan. Horregatik, bada, aipatutako aldaketak ez dira arau horietan ezarritako inolako ingurumen-inpakturen ebaluazio-prozeduraren mende jarriko.

Egokitzat jotzen da Errekuntza-instalazio ertainetatik atmosferara zenbait agente kutsatzaileen isurtzea mugatzeari buruzko abenduaren 22ko 1042/2017 Errege Dekretuan (Airearen kalitatearen eta atmosferaren babesaren azaroaren 15eko 34/2007 Legearen IV. eranskina eguneratzeari buruzkoan) ezarritako eskakizunak ingurumen-baimen integratuan sartzea. Hortaz, egun dauden errekuntza-instalazio ertainak epe jakin batzuetan erregistratzeko baldintza gehitu behar da.

Egokitzat jotzen da 2090/2008 Errege Dekretuan ezarritako eskakizunak Ingurumen-baimen integratuan sartzea; hortaz, ingurumeneko finantza-bermea eratzeari buruzko puntu bat erantsi behar da.

Egokitzat jo da aipatu 4/2015 Legean ezarritako eskakizunak ingurumen-baimen integratuan sartzea, 209/2019 Dekretuak eta Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren 2020ko urtarrilaren 23ko Aginduak araututako moduan; hortaz, lurzorua babesteko baldintzak aldatu behar dira.

Bahía de Bizkaia Electricidad SLri emandako ingurumen-baimen integratuan zehaztuta daude zaraten arloan bete beharreko muga-balioak eta horiek kontrolatzeko prozedura, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen 22. artikuluan xedatutakoa betez, zeina abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartzen baitu.

Horrez gain, ingurumen-baimen integratuak xedatzen duenez, neurri babesle eta zuzentzaileak eta ingurumena zaintzeko programa aldatu ahal izango dira araudi berria indarrean jartzean, betiere, esku hartzen duten sistemen egiturari eta funtzionamenduari buruzko ezagutza berri esanguratsuetara egokitu beharrak hala egitea aholkatzen badu, edo sustatzaileak horrela eskatzen badu ingurumena zaintzeko programak lortutako emaitzak ikusita.

Bahía de Bizkaia Electricidad SLk ingurumen-organoari jakinarazi dio, zaraten arloan ezarritako muga-balioak betetzeko neurriak ezarri baditu ere, balio horiek bete ezinean daudela, eta ez dagoela haiek bete ahal izateko beste hobekuntza teknologikorik eskuragarri.

Hori gorabehera, organo honetan Bahía de Bizkaia Electricidad SLri dagokion ingurumen-baimen bateratuaren espedientean jasota dagoen dokumentazioan jardueran egindako hainbat neurketa daude, eta neurketok Euskal Autonomia Erkidegoko Hots Kutsadurari buruzko urriaren 16ko 213/2012 Dekretuan finkatutako balioak betetzea egiaztatzen dute.

Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 7. artikuluan xedatuta kontuan hartuta (1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak, abenduaren 16koak, onartu zuen), emisioen muga-balioak zehazteko, 2008ko apirilaren 23ko Ebazpenean dagokion apartatua aldatu behar da, hori guztia dagokion udal-agintaritzak bere garaian egiten duen zonakatzeak dakartzan ondorioak alde batera utzi gabe.

Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 26. artikuluan (1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak, abenduaren 16koak, onartu zuen) eta 2008ko apirilaren 23ko Ebazpenaren Hirugarrena.G apartatuan xedatutakoarekin bat etorriz, egokia da ingurumen-baimena egokitzea, airearen kalitatea babesteari, lurzorua babesteari eta zaratarekin lotutako baldintzei buruzko apartatuen idazketa eguneratzeko, baita ontziak merkaturatzeari buruzko apartatu berri bat sartzeko ere.

Era berean, kontuan hartuta ingurumen-baimen integratua eman zenetik ingurumenari buruzko araudi berria promulgatu dela, egokia da indarrean dagoen araudi berrira egokitzea Ingurumeneko sailburuordearen 2008ko apirilaren 23ko Ebazpenaren baldintzak, ofizioz, aipatutako Ebazpenaren Hirugarrena.G apartatuan ezarritakoari jarraikiz eta Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 44. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Halaber, 2016ko irailaren 16ko baimena aldatzeko eskaeran aurkeztutako informazioa nahikoa da, baita emisio akustikoen modelizazioa ere.

Urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 13. artikuluan xedatzen denez, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen eraginpeko enpresek aukera dute jarduera aldi baterako eteteko, beraz, berariazko apartatu bat erantsi behar da etenaldiak dirauen bitartean ingurumen-baimen integratua betetzen dutela bermatzeko baldintzak ezartzearren.

Kontuan hartu da 4/2020 Dekretua, urtarrilaren 21ekoa, zeinaren bidez indargabetzen baita irailaren 25eko 183/2012 Dekretua, ingurumeneko administrazio-prozeduretan zerbitzu elektronikoen erabilera arautzekoa, eta ingurumenean eragina duten jardueren Euskal Autonomia Erkidegoko erregistroa sortu eta arautzekoa, eta, ondorioz, ingurumen-baimen integratuaren zenbait apartatu aldatu behar dira.

Industriako Emisioen Erregelamendua onartu eta Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzen duen urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 15.9 artikuluaren arabera, berrikusteko ebazpena testu bakar gisa barne hartuko da ingurumen-baimen integratuan.

Ingurumen-organo honek ebazpen hau emateko eskumena du, Euskal Herriko Ingurugiroa Babesteari buruzko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorrean eta otsailaren 23ko 68/2021 Dekretuan (Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena) aurreikusitakoari jarraikiz.

Honako xedapen hauek ikusi dira: 3/1998 Lege Orokorra, otsailaren 27koa, Euskal Herriko Ingurugiroa Babestekoa; 1/2016 Legegintzako Errege Dekretua, abenduaren 16koa, Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzen duena; 815/2013 Errege Dekretua, urriaren 18koa, Industriako Isurpenen Erregelamendua onartu eta Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzen duena; 21/2013 Legea, abenduaren 9koa, Ingurumen Ebaluazioari buruzkoa; 68/2021 Dekretua, otsailaren 23koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituena; 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, eta oro har aplikatzekoak diren gainerako arauak. Horrenbestez, honako hau

Lehenengoa. Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuan xedatutakoaren ondorioetarako, funtsezkoa ez den aldaketatzat kalifikatzea Bahía de Bizkaia Electricidad SL enpresaren instalazioetako ponpen etxolaren eremuan zarataren emisioaren kontrolaren aldaketa. Euskal Herriko ingurugiroa babesteko Lege Orokorrean (otsailaren 27ko 3/1998) ingurumen-inpaktuaren ebaluazioaren prozedurari aplika dakiokeen araubide juridikoari dagokionez ezartzen dena, eta Ingurumen Ebaluazioari buruzko Legean (abenduaren 9ko 21/2013) ezartzen dena kontuan hartuta, ez da beharrezkoa hizpide ditugun aldaketen gaineko ingurumen-inpaktuaren ebaluazio-prozedura egitea.

Bigarrena. Bahía de Bizkaia Electricidad SLri (IFK: B48969977) emandako ingurumen-baimen integratua aldatzea eta berrikustea, Zierbenako udal-mugartean duen (Punta Ceballos kaleko 8. zenbakia, Bizkaia) ziklo konbinatuko gas naturaleko zentral termikoan energia elektrikoa sortzeko emandakoa. Halaber, ebazten dut baimenaren baldintzak egokitu egin behar direla Batzordearen 2017ko uztailaren 31ko Betearazpen Erabakira, errekuntza-instalazio handietarako teknologia eskuragarri onenei (TEO) buruzko ondorioak ezartzen dituenera (2017/5225/EB Erabakia). Testua honela geratuko litzateke idatzita:

Jarduera jasota dago abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 1. eranskineko kategoria honetan:

"1. Errekuntza-instalazioak. 1.1 Guztizko potentzia termiko izendatua gutxienez 50 MW-ekoa duten errekuntza-instalazioak:

  1. Energia elektrikoa sortzeko instalazioak, erregimen arruntekoak zein berezikoak, erregai fosilak, hondakinak edo biomasa erabiltzen dituztenak."

Instalazioa Bilboko portuan dago, badiaren ezkerraldean. 48.300 m2-ko azalera du, guztira. Horietatik, 12.100 m2 azalera estalia dira; bertan daude turbinen pabiloia, galdarena, eraikin elektrikoa/bulegoen eraikina eta bestelako eraikin osagarriak.

Bahía de Bizkaia Electricidad SL 800 MWe potentzia nominaleko ziklo konbinatuko zentral elektrikoa da, eta aldamenean duen Bahía de Bizkaia Gas enpresatik datorren gas naturala erabiltzen du erregai gisa. Instalazioan ekoizten den elektrizitateak sare publikoa hornitzen du, bai etxeko kontsumorako, bai merkataritzarako eta industriarako.

Bahía de Bizkaia Electricidad SLren instalazioa gas-turbina bitan oinarritzen da, eta, ondoren, hondar-beroa aprobetxatzen da lurrun-ziklo baten bidez (lurrun-turbina). Turbinek errekuntza bidez berotzen dute konpresore batek konprimatutako airea, turbinari berari lotuta (Brayton zikloa). Gasak zabaltzean, alternadoreak energia elektriko bihurtzen ditu. Gas naturala erabiltzen da erregai gisa.

Gas turbinatik irteten diren gasak, 600 ºC-tik gorako tenperaturan daude, eta, beraz, bero hori berreskuratze galdara batean lurruna sortzeko aprobetxatzen da; aldi berean, lurrun-turbina batean hedatzen denez, lana sortzen da, eta hori ere energia elektriko bihurtzen da (Rankine zikloa).

Hala, ziklo konbinatuak elkar lotzen ditu gas-turbinazko ziklo irekia (berreskuratze-galdara baten bidez) eta lurrun-turbinazko ziklo itxia. Prozesua bultzatzeko energia termikoa gas naturalaren errekuntzatik dator, aurrez konprimatutako aireari esker. Ziklo bi horien konbinazioari esker, hobeto aprobetxatzen da errekuntzaren beroa, eta, oro har, % 55etik gorako errendimendu orokorra lortzen da.

Era berean, prozesuak hainbat instalazio osagarri ditu: hozte- eta kondentsazio-sistema, elikadura-ura tratatzeko sistema (hau da, iragazketa-tratamendua, alderantzizko osmosia, desgasifikazioa eta elektrodesionizazioa), efluenteak tratatzeko sistema, sistema elektrikoak eta suteen aurkako taldeak.

Instalazioaren potentzia garbia 785,25 MWe-koa da.

Ekoizpen-prozesurako erabilitako energia-baliabideak hauek dira: instalazioa hornitzeko energia elektrikoa, elektrizitaterik sortzen ez denean; gas naturala, gas-turbinetan erretzeko; eta gasolioa, larrialdiko multzo elektrogenoetarako eta suteen aurkako diesel ponpetarako erregai gisa. Gainera, gas naturalaren hornidura eteten den salbuespenezko egoeretan, ziklo konbinatuko instalazioak gasolioa erabili ahalko du erregai gisa. Gasolioa linea baten bidez hornitzen da zuzenean, TEPSAri alokatutako tanga batetik (BBE ondoan dago).

Erre aurretik gas naturala berotzeko, berreskuratze-galdaretatik presio ertaineko erauzketa bidez lortzen den beroa erabiltzen da.

Instalazioak emisio atmosferikoen hiru foku ditu, gas-turbinei eta berreskuratze-galdara osagarriari dagozkienak, eta ez du foku horien emisioak arazteko sistemarik.

Instalazioak itsasoko ura erabiltzen du lurrunaren hozte- eta kondentsatze-zirkuitu irekirako, eta hornidura-sareko ura erabiltzen du galdarara eramateko ur gisa, zirkuituko purgak eta galerak konpentsatzeko, baita langileen kontsumo eta higienerako ere.

Instalazioan sortutako hondakin-uren artean daude industria-urak, ur sanitarioak eta hozte-zirkuitu irekitik datozen urak.

Industria-urek urtean 25.000-40.000 m3-ko bolumena dute eta honako hauez osatuta daude: galdara-purgak (bolumenaren % 75), konpresoreen garbiketa eta errefusak (% 13) eta transformadoreen kubetoak, lurzoruen garbiketak, euri-uren drainatzea eta ur sanitarioak (% 12). Industria-ur guztiak, kondentsadorearen hozte-urak izan ezik, instalazioan dagoen tratamendu fisiko-kimikoko sistemara bideratzen dira.

Industriako efluenteak tratatzeko, zentralak arazketa-instalazio bat du, honako hauek barne hartzen dituena: tratamendu fisiko-kimikoa, olio-bereizgailuak, homogeneizazio-putzuak eta dekantagailu lamelar bat. Zigilu-putzu bat ere badu; bertan elkartzen dira, isuri aurretik, tratatutako industriako hondakin-urak, hozte-urak eta euri-ur garbiak.

Ur sanitarioei tratamendu biologikoa ezartzen zaie industria-urekin nahasi baino lehen.

Azkenik, hozte-urak Bahía de Bizkaia Electricidad SLren instalazioetan erabili ondoren, Bahía de Bizkaia Gas SLren jabetzako urmael batera bideratzen dira. Horren erabilera bi enpresek partekatzen dute, eta azken horrek handik hartzen du birgasifikaziorako behar den ur beroa, isuria BBEren sistemara itzulita.

Hondakin-ur guztiak isurgune beretik husten dira badiaren estuariora.

Instalazioan sortutako hondakin nagusiak mantentze-lanetatik eratorritako hondakin arriskutsuak dira, hala nola olio-aldaketetatik eratorritakoak, olio-isurien bilketak eragindakoak, ekipamenduen garbiketan sortutakoak, edo mantentze-lanetan zein zerbitzu orokorretan sortutako hondakin ez-arriskutsuak.

Jarduera lurzoru inbentariatu batean kokatzen da, lehen han egin baitira lurzorua kutsa lezaketen jarduerak.

Bahía de Bizkaia Electricidad SL enpresaren jardueran, teknika erabilgarri onenak aplikatzen dira, arau honetan jasota daudenak: Batzordearen 2017/1442 Betearazpen Erabakia (EB), 2017ko uztailaren 31koa, zeinaren bitartez ezartzen baitira teknika erabilgarri onenei (TEO) buruzko ondorioak, errekuntza-instalazio handietarako Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2010/75/EB Zuzentarauaren arabera. Hala, honako taula hau hartu da oinarri gisa:

(Ikus .PDF)

Hirugarrena. Bahía de Bizkaia Electricidad SL enpresak Zierbenako udal-mugartean (Bizkaia) sustatutako energia elektrikoa sortzeko jarduera ustiatzeko eta uzteko, honako baldintza eta eskakizun hauek ezartzea:

  1. Kostaldeei buruzko uztailaren 28ko 22/1988 Legearen 88.4 artikuluan xedatutakoaren arabera, Ebazpen honen Hirugarrena.C.4.5 apartatuan aipatzen den isurien kanona ezartzen denean, aipatutako Legearen 85. artikuluan eta hura garatzeko onartzen den araudian ezarritako irizpideen arabera, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak fidantza bat era dezala eskatu ahalko dio Bahía de Bizkaia Electricidad SL enpresari, ezarri zaizkion isurketa-baldintza guztiak beteko dituela ziurtatzeko.

  2. Administrazioarekiko harremanez arduratuko den pertsonaren gainean Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari eman dizkion datuetan aldaketarik badago, Bahía de Bizkaia Electricidad SL enpresak aldaketa horien berri emango du.

  3. Babes- eta zuzenketa-neurriak sustatzaileak Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzan aurkeztu dituen agirietan aurreikusi bezala ezarriko dira, indarrean dagoen araudiaren arabera eta ondorengo apartatuetan ezarritakoari jarraituz:

    1. Ingurumen-kudeaketarako sistema (IKS).

    Bahía de Bizkaia Electricidad SLk ingurumen-kudeaketarako sistema bat (IKS) izango du, Batzordearen 2017/1442 (EB) Betearazpen Erabakiaren TEO1 puntuan zehaztutako ezaugarri guztiak biltzen dituena.

    2. Energia-efizientzia.

    Gutxienez behin, baita prozesuaren aldaketa nabarmenak dauden guztietan, gas-turbinen efizientzia elektriko garbia eta/edo guztizko erregai garbiaren kontsumoa eta/edo energia mekanikoaren efizientzia garbia zehaztuko dira, karga osoko errendimenduaren saiakuntza baten bidez, EN arauen arabera. Hori egin beharko da unitatea martxan jarri ondoren, eta parametro horiei nabarmen eragin diezaiekeen aldaketa bakoitzaren ondoren. EN araurik izango ez balitz, ISO arauak edo kalitate zientifiko baliokidea duten datuak eskuratzea bermatuko duten bestelako arau nazional edo nazioartekoak erabiliko dira.

    Instalazioaren energia-efizientzia, gasa erregai gisa erabilita eta Energia-efizientzia Garbia (EEG) gisa adierazita, % 50etik gorakoa izango da. TEO 40rekin lotutako emisio-maila hori ez da eskatuko, baldin eta urteko funtzionamendu-orduak 1.500 baino gutxiago badira, 12 hilabeteko batezbesteko mugikorrean.

    3. Airearen kalitatea babesteko baldintzak.

    3.1. Baldintza orokorrak.

    Bahía de Bizkaia Electricidad SLren lantegiaren ustiapenean bete beharreko baldintzak dira atmosferara egingo diren emisioek ez gainditzea ebazpen honetan ezarritako balioak, eta Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzak jarraibide teknikoetan ezarritako baldintza teknikoak betetzea.

    Prozesuan zehar aireratzen den gai kutsatzaile oro bildu eta bide egokienetatik kanporatuko da, behar denean, gai kutsatzaileen ezaugarrien arabera diseinatutako gasak arazteko sistema batetik igaro ondoren.

    Arau orokor hori bete beharrik ez dute izango emisio ez-zarratuak biltzea, teknikoki eta/edo ekonomikoki bideragarria ez bada, edota ingurunean kalte urria eragiten dutela egiaztatzen bada.

    Neurri egokiak hartuko dira istripuzko emisiorik ez egiteko, eta haien efluenteek giza osasunerako nahiz gizartearen segurtasunerako arriskutsuak izan ez daitezen. Gas-efluenteak tratatzeko instalazioak behar bezala ustiatuko eta mantenduko dira, efluenteen tenperatura- eta konposizio-aldaketei eraginkortasunez aurre egiteko moduan. Era berean, ahalik eta gehien murriztuko dira instalazio horiek gaizki dabiltzan edo geldirik dauden aldiak.

    Abenduaren 27ko 278/2011 Dekretuak (atmosfera kutsa dezaketen jardueretarako instalazioak arautzen dituena) 5. artikuluan jasotako eskakizunak bete beharko dituzte instalazioaren titularrek.

    Atmosferaren arloko eskumenak dituen sailak argitaratutako jarraibide tekniko guztiak bete beharko dituzte honako elementu hauek: sekzioa, neurketa-gunea, laginketa-guneak, neurketa-portuak, irisgarritasuna eta fokuen segurtasuna eta zerbitzuak.

    Organo horrek foku berri bat baimendu ondoren, hura abiarazten denetik sei hilabete igaro baino lehen, ingurumen-kontroleko erakunde batek egindako hasierako IKE txosten bat igorri beharko da. Nolanahi ere, epe hori luzatzeko eskatu ahalko dio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari, betiere behar bezala justifikatutako arrazoiak direla medio.

    3.2. Fokuak identifikatzea. Katalogazioa.

    Energia elektrikoa sortzen duen Bahía de Bizkaia Electricidad SLren instalazioan jarraian adierazten diren jarduerak garatzen dira. Urtarrilaren 28ko 100/2011 Errege Dekretuak atmosfera kutsa dezaketen jardueren katalogoa eguneratu zuen, eta bera ezartzeko oinarrizko xedapenak finkatu. Bada, instalazioan, dekretu horretan xedatutakoaren arabera katalogatutako jarduera hauek egiten dira:

    (Ikus .PDF)

    Instalazioan foku kanalizatu hauek daude:

    (Ikus .PDF)

    Foku ez-sistematiko horietako bat urtean batez beste hamabi alditan baino gehiagotan funtzionatzera pasako balitz eta aldi bakoitzak ordubete baino gehiago iraungo balu, edo, maiztasuna edozein dela ere, emisioen iraupena orokorrean hartuta instalazioaren funtzionamendu-denboraren ehuneko bost baino handiagoa bada, emisio-foku sistematiko gisa araupetu beharko da.

    Errekuntza ertaineko ekipamenduak, hau da, potentzia termiko nominala 1 edo handiagoa eta 50 MWt baino txikiagoa dutenak, abenduaren 22ko 1042/2017 Errege Dekretuak arautzen ditu. Beraz, EAEko errekuntza-instalazio ertainen erregistroan inskribatzeko eskatu beharko da, arau horretan ezarritako epeen arabera. Galdara osagarriak eta multzo elektrogenoek 5 MWt-ko potentzia gainditzen ez dutenez, 2028ko martxoaren 31ra arteko epea dago inskripzioa egiteko.

    3.3. Emisioen muga-balioak.

    Instalazioa ustiatzean, atmosferara egiten diren emisioetan ez dira gaindituko emisioen muga-balio hauek: 1. eta 2. fokuei (gas-turbinak) dagozkien emisioen muga-balioak erregai gisa gas naturala erabiliz duten funtzionamenduari lotuta daude.

    (Ikus .PDF)

    Emisioen muga-balio guztiek baldintza hauek dituzte: 273 K-ko tenperatura, 101,3 kPa-ko presioa, gas lehorra eta taulan ezarritako oxigeno-ehunekoa.

    Emisio-balioak betetzen diren ebaluatzeko, abenduaren 28ko 278/2011 Dekretuaren 9. artikuluak, 1042/2017 Errege Dekretuak (errekuntza-instalazio ertainenak) eta 815/2013 Errege Dekretuak (errekuntza-instalazio handienak) ezartzen dutena beteko da.

    Ikusten bada emisioen muga-balioren bat ez dela betetzen, behar diren zuzenketa-neurriak hartu beharko dira luzamendurik gabe, eta, berehala, ez-betetzearen, zuzenketa-neurrien eta haien epeen berri eman beharko zaio ingurumenaren arloko eskumenak dituen sailari.

    Errekuntza-instalazio ertainen emisioek abenduaren 22ko 1042/2017 Errege Dekretuaren 6.3 artikuluko emisioen muga-balioak bete beharko dituzte artikulu horretan adierazitako epeetan.

    3.4. Emisioen muga-balioak, erregai gisa gasolioa erabiliz.

    Gas-turbinetan erregai gisa gasolioa erabiltzen den kasuetan (1. eta 2. fokuak), honako emisioen muga-balio hauek aplikatuko dira:

    (Ikus .PDF)

    Emisioen muga-balio horiek aplikatuko dira instalazioak urtean 500 ordu baino gehiagotan gasolioarekin funtzionatzen duenean gasolioarekin, 12 hilabeteko batezbesteko mugikorrean. Noizean behin erabiltzeko, Bahía de Bizkaia Electricidad SLk gasolioarekin jarduteko kontingentzia-plan bat proposatuko du, Ebazpen honen Hirugarrena.E.2 apartatuaren arabera.

    3.5. Gasak bildu eta husteko sistemak.

    Fokuetako hondakin-gasak kanporatzeko tximinien gailurrak ez dira egongo Hirugarrena.C.3.2 apartatuan ezarritako goreneko kotatik behera. Atmosferaren arloko eskumenak dituen sailak argitaratutako jarraibide tekniko guztiak bete beharko dituzte honako elementu hauek: sekzioa, neurketa-gunea, laginketa-guneak, neurketa-portuak, irisgarritasuna eta fokuen segurtasuna eta zerbitzuak.

    Emisio lausoak minimizatzeko helburuarekin, ihesak antzemateko ekipamenduak erabiliko dira, ingurumenaren kudeaketa egokia egingo da, eta instalazioa modu egokian diseinatuko da.

    3.6. Usainei buruzko baldintzak.

    Instalazioaren titularrak usainek eragindako eragozpenak minimizatu beharko ditu. Hala badagokio, eskumena duen organoak egoki iritzitako prozesuen isuriak hartzeko eta arazteko eskatu ahal izango dio instalazioaren titularrari.

    4. Itsasora isurtzeko baldintzak.

    4.1. Isurien sailkapena, jatorria, ingurune hartzailea eta kokalekua.

    Isuria sortzen duen jarduera mota nagusia: Energia elektrikoaren ekoizpena eta banaketa, EJSN 2009 = 3516 Jatorri termiko konbentzionaleko energia elektrikoaren ekoizpena.

    (Ikus .PDF)

    Bahía de Bizkaia Electricidad SL (BBE) eta Bahía de Bizkaia Gas SL (BBG) enpresen artean itsasoko ura eskuragarri jartzeko sinatutako kontratuaren arabera (2007ko uztailaren 17koa), BBEk BBGren esku utzi behar du birgasifikazio-prozesurako une bakoitzean BBGk behar duen adina itsasoko ur; behar izanez gero, BBEk atzitutako ur guztia laga beharko dio, kontratu horretan jasotako baldintzetan. Halaber, BBGri aukera eman behar dio ura erabili ondoren BBEren Sistemara atzera isurtzeko.

    4.2. Gehienez isur daitezkeen emariak eta bolumenak.

  1. Hozte-urak.

    (Ikus .PDF)

  2. Industriako hondakin-urak.

    (Ikus .PDF)

    4.3. Emisioen muga-balioak.

    Itsasora egiten den isurketaren parametroak honako hauek izango dira, bakoitzerako zehazten diren gehieneko balioekin:

  1. Hozte-urak.

    (Ikus .PDF)

  2. Industriako hondakin-urak.

    (Ikus .PDF)

    Probaldian, ADBAC Quat Spectrus CT 1300 izen komertziala duen biozida erabili ahal izango da fouling-aren aurkako metodo gisa. Horretarako, Uraren Euskal Agentziak onartu ondoren, biozidaren printzipio aktiboa isurtzean espero daitekeen kontzentrazioari buruzko informazioa aurkeztu beharko zaio organo honi, baita hori erabili duten beste enpresa batzuen erreferentzien edo antzeko esperientzien berri eman ere.

    Ezin izango dira diluzio-teknikak erabili isurien muga-balioak lortzeko.

    Gainera, ingurune hartzaileari dagozkion arauak eta kalitate-helburuak bete behar dira. Bestela, titularrak tratamendu egokia egin beharko du, isuriaren ondorioz aipatutako arauak eta kalitate-helburuak urratzen ez direla ziurtatzeko.

    Baimen horrek ez du baldintza honetan berariaz adierazitakoak ez diren beste substantzien isurketa onartzen, batez ere maiatzaren 23ko 606/2003 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarrian aipatzen diren substantzia arriskutsuak. Errege-dekretu horren bidez, apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretua aldatzen da (azken errege-dekretu horren bidez, Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamendua onartzen da, Urei buruzko abuztuaren 2ko 29/1985 Legearen atariko titulua eta I., IV., V., VI. eta VIII. tituluak garatzen dituena).

    4.4. Arazteko eta husteko instalazioak.

    Hondakin-urak arazteko instalazioak edo zuzenketa-neurriak enpresa eskatzaileak aurkeztu dituen eta espedientean jasota dauden agirietara egokituko dira. Funtsean, honako hauek barne hartuko ditu:

    Ur beltzen tratamendu biologikoa, iragazki biologikoak dituzten putzu septikoetan.

    Efluenteen hidrokarburoak olio-bereizgailuetan bereiztean datzan tratamendu fisikoa.

    Tratamendu kimikoa: banaketa-kutxatila batean jasotzen dira tratamendu biologikotik datozen efluenteak eta olio-bereizgailuak, baita ekipamenduak garbitzeko urak ere. Efluente horiek hainbat putzutara eramaten dira, eta bertan homogeneizatu egiten dira haizatzaileen laguntzaz, eta pH-a doitzen zaie.

    Tratamendu fisiko-kimikoa: efluenteak dekantagailu lamelar batetik pasatzean datza, non koagulatzailea eta malutatzailea gehituz solido esekiak aglomeratzen baitira, eta efluentea argitu.

    Azkenik, tratamendu-instalazioko efluentea azken kutxatilara eramaten da (zigilu-putzua), eta bertan homogeneizatu egiten da euri-ur garbien fluxuarekin eta kondentsadorearen hozte-urekin batera.

    Hartutako zuzenketa-neurriak nahikoak ez direla egiaztatuz gero, Bahía de Bizkaia Electricidad SL enpresak beharrezkoak diren aldaketak egin beharko ditu arazteko instalazioetan, isuriak baimendutako ezaugarrietara egokitzeko, administrazioari jakinarazi ondoren, eta, hala badagokio, baimena aldatzeko eskatuko du.

    Aurkeztutako agirien arabera, isurketak kontrolatzeko kutxatila bat jarriko da baimendutako hondakin-uren mota bakoitzerako; kutxatila horiek isurketen lagin esanguratsuak lortzeko beharrezkoak diren ezaugarri guztiak izango dituzte. Administrazioak egoki deritzonean ikuskatzeko sarbide zuzena duen lekuan kokatuko dira kutxatilak.

    Kasu honetan, jariakina kontrolatzeko nahitaezkoa da ondorengo elementuak izatea:

  1. Hozte-urak:

    Guztizko hondar-kloroaren etengabeko neurgailua, erregistradorearekin.

  2. Industria-urak:

    Emari-neurgailua, erregistradorearekin eta totalizatzailearekin.

    pH neurgailua, erregistradorearekin.

    Laginak hartzeko ekipamendu automatikoa, emariarekiko proportzionala.

    4.5. Itsas-lehorreko jabari publikorako isuriak kontrolatzeko kanona:

    Kosten Legearen (uztailaren 28ko 22/1998 Legea) 85. artikuluak ezartzen duenez, lehorretik itsasora isurtzen diren hondakin-urei kanon bat ezarriko zaie, haien karga kutsatzailearen arabera.

    Urei buruzko ekainaren 23ko 1/2006 Legeak, 7. artikuluan, Uraren Euskal Agentziaren esku uzten du uraren arloko indarreko legeriak ezarritako zergak kudeatu, kitatu, ikuskatu eta biltzea, baita lehorretik itsasora isuriak egiteko baimena ematea ere.

    Lehorretik itsasora egiten diren isuriei buruzko abenduaren 10eko 459/2013 Dekretuak aipatu berri den kanona arautzen du: itsasotik lehorrerako isuriek eragindako kutsadura minimizatzera eta Espainiako jurisdikziopeko uren baitan euskal itsasertzari dagozkion uretan ingurumen-helburuak lortzera bideratutako jarduerak finantzatzeko izango da osorik. Dekretu horretan, gainera, kanon hori kalkulatzeko prozedura ezartzen da, besteak beste.

    Hala, Dekretu horretako 17. eta 18. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, isuri baten karga kutsatzailea, kutsadura-unitatetan neurtuta, bider 3.000,00 euro egingo da, prezioa unitateko, isuriak kontrolatzeko kanonaren zenbatekoa kalkulatzeko. Karga kutsatzailea kalkulatzeko, berriz, isurien urteko bolumena biderkatuko da isuriaren kutsadura-mailaren, hartan egon daitezkeen substantzia arriskutsuen nahiz hustuketarako erabilitako eroanbide motaren ezaugarrien arabera ezarritako koefiziente batez.

    Aurrekoa oinarri hartuta, Uraren Euskal Agentziak, Lehorretik Itsasora egiten diren isuriei buruzko Dekretuaren (abenduaren 10eko 459/203 Dekretua) 14. artikulua eta hurrengoak aplikatuz, Bahía de Bizkaia Electricidad SLri aplika dakiokeen urteko kanonaren kalkulua egin du:

    Industria-urak.

    Isurketaren kanona = C x PUC.

    C = K x V.

    K = k1 x k2 x k3.

    non:

    C = Karga kutsatzailea, kutsadura-unitatetan neurtuta.

    PUC = Kutsadura-unitatearen balioa.

    K = Kanonaren koefizientea, 459/2013 Dekretuaren III. eranskinean ezarritakoaren arabera.

    k1 = Karga kutsatzailearekin lotutako koefizientea.

    k2 = Eroanbide motak zehazten duen koefizientea.

    k3 = Substantzia arriskutsuekin eginiko isuriei aplikatzeko koefizientea.

    V = Baimendutako isurketaren bolumena (m3/urtean).

    k1:(7,75* OEK + 7,75*SE + 23,24*N + 116,22*P + 58,11*OK + 77,48*HK + 309,92*MEQ)*10-9.

    MEQ = (35*Cu + Fe)/2 = (35*0,2+2)/2 = 4,5.

    k1:(7,75*160+7,75*80+23,24*15+116,22*10+58,11*20+77,48*15+309,92*4,5)*109=

    = 7,08984*10-6.

    k2: gainerako baldintzak. k2 = 1.

    k3: II. eranskineko substantzia kutsatzailerik ez. k3 = 1.

    K = 7,08984*10-6 x 1 x 1 = 7,0890*10-6.

    V bolumena = 99.700 m3/urte.

    Karga kutsatzailea C = 7,08984*10-6 x 99.700 = 0,706857.

    Isurketa-kanona = 0,706857 x 3.000 = 2.120,57 euro/urtean.

    Hozte-urak.

    Isurketaren kanona = C x PUC.

    C = K x V.

    K = k1 x k2 x k3.

    Non:

    C = Karga kutsatzailea, kutsadura-unitatetan neurtuta.

    PUC = Kutsadura-unitatearen balioa.

    K = Kanonaren koefizientea, 459/2013 Dekretuaren III. eranskinean ezarritakoaren arabera.

    Kv = Bolumenari lotutako konstantea, 459/2013 Dekretuaren III. eranskinean ezarritakoaren arabera.

    • = Jauzi termikoari lotutako koefizientea ? = 1 + jauzi termikoa/70.

      Kv = 0,5669* 10-7, urtean 250-1.000 hm3-ko bolumena denean.

      ? = 1 + 2/70 = 1,028571.

      K = 0,5669*10-7 x 1,028571 = 5,8310*10-8.

      V bolumena = 480.000.800 m3/urte.

      Karga kutsatzailea C = 5,8310*10-8 x 480.000.800 = 27,988663.

      Isurketa-kanona = 27,988663 x 3.000 = 83.965,99 euro/urtean.

      Isurketa-kanona guztira = 2.120,57 x 83.965,99 = 86.086,56 euro urtean.

      Isurketaren titularrak 459/2013 Dekretuko 16. artikuluan araututako Jarraipenerako Aukerako Protokoloari heltzen badio, handik ondorioztatutako K-ren eta V-ren balioak aplikatuko dira isurketaren kanona kalkulatzeko.

      Aipatutako dekretuaren 20. artikuluak ezartzen duenaren arabera, isuria baimentzen duen erabakia indarrean sartzen denean sortuko da kanona. Baimenaren indarraldiko ondorengo urteetan, tasaren sortzapena urte bakoitzeko urtarrilaren 1ean gertatuko da.

      Halaber, aipatutako manuaren arabera kanona urte natural osorako likidatuko da, isurketarako baimena, haren aldaketa, etetea edo azkentzea ematen duten ekitaldian izan ezik, edo Jarraipenerako Aukerako Protokoloa onartzen den ekitaldian izan ezik, orduan baimena indarrean egondako egun kopuruaren arabera kalkulatuko baita kanona, urte osoko egunak aintzat hartuta.

      Dekretu hori betez, Uraren Euskal Agentziak urte bakoitzeko lehen seihilekoan egingo ditu aurreko urteari dagozkion likidazioak.

      5. Instalazioan ekoitzitako hondakinak egoki kudeatzen direla bermatzeko baldintzak.

      Instalazioetan sortutako hondakin guztiak kudeatuko dira Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko Legean (uztailaren 28ko 22/2011 Legea) eta aplikatzekoak diren araudi espezifikoetan ezarritakoaren arabera, eta, kasuan-kasuan, karakterizatu egin beharko dira euren izaera eta helburu egokiena zehazteko.

      Berariaz debekatuta dago sortzen diren tipologia ezberdineko hondakinak elkarrekin edo beste hondakin nahiz efluente batzuekin nahastea; beraz, hondakinak jatorritik bertatik bereiziko dira, eta horiek bildu eta biltegiratzeko bide egokiak jarriko dira, nahasketak ekiditeko.

      Hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei jarraituz, hondakin oro balorizatu egin behar da, eta, horretarako, balorizatzaile baimendu bati entregatu beharko zaizkio. Hondakinak kasu honetan baino ezingo dira deuseztatu: behar bezala frogatzen bada horiek balorizatzea teknikoki, ekonomikoki eta ingurumenaren ikuspegitik bideraezina dela. Birsortzea-berrerabiltzea lehenetsiko da balorizatzeko beste edozein modu material edo energetikoren aurretik.

      Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoan instalazio baimendurik badago hondakin zehatz batzuk tratatzeko, lehentasunez instalazio haietara bidaliko dira, autosufizientzia- eta gertutasun-printzipioei jarraituz.

      Hondakinen azken helmuga zabortegi baimenduan ezabatzea dela aurreikusten baldin bada, orduan hondakin horiek karakterizatu dira, Hondakinak hondakindegietan hartzeko irizpideak eta prozedurak ezartzen dituen Kontseiluaren 2002ko abenduaren 19ko 2003/33/EE Erabakiak xedatutakoari jarraikiz, eta Hondakinak hondakindegietan biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duen otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuak ezarritako jarraibideen arabera.

      Instalazioan sortutako hondakinen kantitateak ebazpen honetan daude jasota, orientagarriak dira soilik, kontuan hartuta jardueraren ekoizpen-gorabeherak eta ekoizpenaren eta sortutako hondakinen arteko erlazioa. Datu horiek jardueraren adierazleetan ageri dira. Abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 10. artikuluan (4.d apartatua) ezarritakoa ezertan galarazi gabe, instalazioko aldaketak kalifikatzeko, kasu honetan soilik eskatu beharko da baimena egokitzea: baldin eta sortutako hondakinen kantitatea handitzeak aurretik ezarri diren biltegiratze- eta ontziratze-baldintzak aldatu beharra badakar.

      Hondakinak biltegiratzeko eremuak edo eremuek lurzoru estankoa izango dute. Egoera fisiko likidoan edo oretsuan edo oso bustita egoteagatik, hondakinok isurtzeak edo lixibatuak sor baditzakete, bada, orduan, horiek biltzeko kubeta edo sistema egokiak izan beharko dira, gerta daitezkeen isurketak kanpora irten ez daitezen. Hauts-itxurako hondakinen kasuan, hondakinak euri-urarekin bustitzea edo haizeak herrestan eramatea eragotziko da, eta, beharrezkoa izanez gero, estali egingo dira.

      Hondakinak lehen aldiz atera aurretik, kudeatzaile baimenduari ematen zaizkion sortutako hondakinak behar bezala identifikatu eta sailkatzen direla justifikatu beharko da, bereziki hondakin arriskutsuen izaerari eta arrisku-ezaugarriei dagokienez, betiere honako zerrenda honetan ezarritako irizpideekin bat etorriz: Europako Hondakin Zerrenda, 2014ko abenduaren 18ko Batzordearen Erabakiz argitaratua, zeinaren bidez aldatu egiten baita hondakinen zerrendari buruzko 2000/532/EE Erabakia; eta 1357/2014/EB Erregelamendua, Batzordearena, 2014ko abenduaren 18koa, zeinaren bidez ordezten baita 2008/98/EE Zuzentarauaren, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluarenaren, III. eranskina (zuzentarau hori hondakinei buruzkoa da eta zuzentarau jakin batzuk baliogabetu zituen). Hori egiaztatu ondoren, eguneratu egingo dira baimen honetan jasota eta izapidetzeko orduan indarrean zeuden identifikazioa eta sailkapena.

      Hondakinak desagertu, galdu edo ihes eginez gero, berehala jakinaraziko da gertatutakoa Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzan eta Zierbenako Udalean (Bizkaia).

      Sortutako hondakinak beste autonomia-erkidego batzuetara lekualdatzeko, Estatuaren Lurraldearen Barruko Hondakinen Lekualdaketa arautzen duen 553/2020 Errege Dekretua, ekainaren 2koa, eta Euskal Autonomia Erkidegoan gerora egiten den arau horren garapena bete beharko dira.

      Hori hala izanik, hondakinak beste autonomia-erkidego batera lekualdatzeko, identifikazio-agiri bat aurkeztu beharko da, jarraipena eta kontrola egiteko, Hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 25.2 artikuluari jarraikiz.

      Nahitaezko aurretiko jakinarazpen-kasuetan, uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 25. artikuluan aurreikusitako eta ekainaren 2ko 553/2020 Errege Dekretuaren 9. artikuluan garatutako kausetako bat gertatzen denean, hala organo honek nola helmugako autonomia-erkidegoko organo eskudunak hondakinak garraiatzearen aurka egin ahalko dute; arrazoitutako erabakia garraio-jakinarazpena aurkeztu eta gehienez ere hamar eguneko epean jakinarazi beharko diote operadoreari.

      Baldin eta hondakinak Estatutik kanpora esportatzen badira, hondakinen lekualdaketak direla-eta, 1013/2006 Erregelamenduan, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluarenean, 2006ko ekainaren 14koan, ezarrita dagoena bete beharko da.

      5.1. Hondakin arriskutsuak.

      Sustatzaileak hondakin arriskutsu hauek aitortu ditu:

      1. prozesua: «Zerbitzu orokorrak».

      1. hondakina: «Xurgatzaile inpregnatuak».

        Identifikazioa: B48969885/23346/1/1.

        Hondakinaren kodea: Q5//D9//S40//C43/51//H5//A171/B0019.

        EHZ: 150202.

        Urtebetean sortutako kantitatea: 1.670 kg.

        Hidrokarburoen ihesak eta isuriak biltzeko azpiprozesuan sortzen dira, lubrifikazio-sistemetan osagaiak aldatzean, edota sistema horiek garbitzean eta xurgatzaileak eta ehunak biltzean. Plastikozko poltsatan biltegiratzen dira, big-bag-etan, hondakin arriskutsuak biltegiratzeko pabiloietan, harik eta kudeatzaile baimenduari bidaltzen zaizkion arte.

      2. hondakina: «Makinetan erabilitako olioak».

        Identifikazioa: B48969885/23346/1/2.

        Hondakinaren kodea: Q8//R1//L8//C51//H5/6//A171//B0019.

        EHZ: 130208.

        Urtebetean sortutako kantitatea: 4.643 kg.

        Lubrifikazio-olioak aldatzean eta hozte-azpiprozesuan sortzen dira, eta hondakin arriskutsuak biltegiratzeko pabiloian gordetzen dira, solteko salgaietarako 1.000 l-ko ontzi handietan, harik eta kudeatzaile baimenduari bidaltzen zaizkion arte.

      3. hondakina: «Kutsatutako metalezko ontzi hutsak».

        Identifikazioa: B48969885/23346/1/3.

        Hondakinaren kodea: Q5//R13//S36//C51//H5//A171//B0019.

        EHZ: 150110.

        Urtebetean sortutako kantitatea: 127 kg.

        Mantentze-azpiprozesuan sortzen dira, eta hondakin arriskutsuak biltegiratzeko pabiloian gordetzen dira, big-bag-etan, harik eta kudeatzaile baimenduari bidaltzen zaizkion arte.

      4. hondakina: «Kutsatutako plastikozko ontzi hutsak».

        Identifikazioa: B48969885/23346/1/4.

        Hondakinaren kodea: Q5//R13//S36//C51//H5//A171//B0019.

        EHZ: 150110.

        Urtebetean sortutako kantitatea: 127 kg.

        Mantentze-azpiprozesuan sortzen dira, eta hondakin arriskutsuak biltegiratzeko pabiloian gordetzen dira, big-bag-etan, harik eta kudeatzaile baimenduari bidaltzen zaizkion arte.

      5. hondakina: «Hodi fluoreszenteak».

        Identifikazioa: B48969885/23346/1/5.

        Hondakinaren kodea: Q6//R13//S37//C11/16//H6//A171/B0019.

        EHZ: 200121.

        Urtebetean sortutako kantitatea: 5 kg.

        Mantentze-azpiprozesuan sortzen dira, eta hondakin arriskutsuak biltegiratzeko pabiloian gordetzen dira, bilgarri-kutxa fluoreszenteetan, harik eta kudeatzaile baimenduari bidaltzen zaizkion arte.

      6. hondakina: «Pilak».

        Identifikazioa: B48969885/23346/1/6.

        Hondakinaren kodea: Q6//R13//S37//C11/16//H6/14//A171//B0019.

        EHZ: 200133.

        Urtebetean sortutako kantitatea: unean unekoa.

        Mantentze-azpiprozesuan sortzen dira, eta hondakin arriskutsuak biltegiratzeko pabiloian gordetzen dira, harik eta kudeatzaile baimenduari bidaltzen zaizkion arte.

      7. hondakina: «Hidrokarburo hondakinak».

        Identifikazioa: B48969885/23346/1/7.

        Hondakinaren kodea: Q8//R1//L9//C51//H5//A171//B0019.

        EHZ: 130701.

        Urtebetean sortutako kantitatea: 2.070 kg.

        Gasolio ihesak eta isuriak biltzeko azpiprozesuan sortzen dira, eta hondakin arriskutsuak biltegiratzeko pabiloian gordetzen dira, 200 l-ko bidoietan, harik eta kudeatzaile baimenduari bidaltzen zaizkion arte.

      8. hondakina: «Disolbatzaile likido ez-halogenatuak».

        Identifikazioa: B48969885/23346/1/8.

        Hondakinaren kodea: Q7//R2//L5//C41//H3B//A171//B0019.

        EHZ: 140603.

        Urtebetean sortutako kantitatea: 84 kg.

        Mantentze-azpiprozesuan sortzen dira, eta hondakin arriskutsuak biltegiratzeko pabiloian gordetzen dira, metalezko bidoi itxietan, harik eta kudeatzaile baimenduari bidaltzen zaizkion arte.

      9. hondakina: «Bereizgailuetako olio hondakinak».

        Identifikazioa: B48969885/23346/1/9.

        Hondakinaren kodea: Q9//R1//L9//C51//H5//A171//B0019.

        EHZ: 130506.

        Urtebetean sortutako kantitatea: 910 kg.

        Ekipamenduen isuriak biltzeko azpiprozesuan sortzen dira, eta homogeneizazio-putzuen parean biltegiratzen dira, solteko salgaietarako 1.000 l-ko ontzi handietan, harik eta kudeatzaile baimenduari bidaltzen zaizkion arte. Mantentze mekanikoko bilketa-azpiprozesuan ere sortzen dira, eta hondakin arriskutsuak biltegiratzeko pabiloian gordetzen dira, 200 l-ko bidoietan, harik eta kudeatzaile baimenduari bidaltzen zaizkion arte.

      10. hondakina: «Bateriak».

        Identifikazioa: B48969885/23346/1/10.

        Hondakinaren kodea: Q6//R13//S37//C18/23//H8//A171/B0019.

        EHZ: 160601.

        Urtebetean sortutako kantitatea: unean unekoa.

        Mantentze-azpiprozesuan sortzen dira, eta hondakin arriskutsuak biltegiratzeko pabiloian gordetzen dira, harik eta kudeatzaile baimenduari bidaltzen zaizkion arte.

      11. hondakina: «Aerosolak».

        Identifikazioa: B48969885/23346/1/11.

        Hondakinaren kodea: Q5//R13//S/G36//C43/51//H3B/5//A171//B0019.

        EHZ: 160504.

        Urtebetean sortutako kantitatea: 12 kg.

        Mantentze-lanen azpiprozesuan sortzen dira, eta hondakin arriskutsuak biltegiratzeko pabiloian gordetzen dira, big-bag-etan, harik eta kudeatzaile baimenduari bidaltzen zaizkion arte.

      12. hondakina: «Hondakin elektrikoak eta elektronikoak».

        Identifikazioa: B48969885/23346/1/12.

        Hondakinaren kodea: Q14//R4//S40//C6/18//H6/14//A171//B0019.

        EHZ: 160213.

        Urtebetean sortutako kantitatea: 50 kg.

        Ekipamendu ofimatikoak birjartzean sortzen dira, eta hondakin arriskutsuak biltegiratzeko pabiloian gordetzen dira, harik eta kudeatzaile baimenduari bidaltzen zaizkion arte.

      13. hondakina: «Laborategiko erreaktiboak».

        Identifikazioa: B48969885/23346/1/13.

        Hondakinaren kodea: Q7//D15//L/S/S40//C23/24//H5/8//A171//B0019.

        EHZ: 160506.

        Urtebetean sortutako kantitatea: 140 kg.

        Laborategiko azpiprozesuan sortzen dira, eta hondakin arriskutsuak biltegiratzeko pabiloian gordetzen dira, paletetan, harik eta kudeatzaile baimenduari bidaltzen zaizkion arte.

      14. hondakina: «Solido kutsatuak».

        Identifikazioa: B48969885/23346/1/14.

        Hondakinaren kodea: Q5//D15//S34//C43/51//H5//A171/B0019.

        EHZ: 150202.

        Urtebetean sortutako kantitatea: 1.100 kg.

      15. hondakina: «Uraren eta substantzia oliotsuen bereizgailuetako lohiak».

        Identifikazioa: B48969885/23346/1/15.

        Hondakinaren kodea: Q5//D15//S33//C51//H5//A170//B0010.

        EHZ: 130502.

        Urtebetean sortutako kantitatea: unean unekoa.

        1. Hondakin bakoitzaren egoera eta ezaugarriak kontuan hartuta ezartzen da hondakin arriskutsu bakoitzari dagokion izendapena eta kodifikazioa, eta baimena izapidetzean jasotzen da horiei buruzko informazioa. Kode batzuek aldaketaren bat izan badezakete ere, beste batzuk, oinarrizkoak direlako, aldatu gabe utzi behar dira ekoizpen-jardueran zehar. Horiek definitzen dituzte mota eta hondakinaren osagai arriskutsuak. Kudeaketa-bideetan hierarkizazioa egokia dela egiaztatzeko, eta bai Hondakinak Kudeatzeko Europako Estrategian bai Euskal Autonomia Erkidegoko 2015-2020rako Ingurumeneko IV. Esparru Programan ezarritakoa betetzen dela bermatzeko, organo honek onartu egin beharko du hondakin bakoitzaren onarpen-agirietan jasotako informazioa, dagokion kudeatzaile baimenduak horretarako eskaria egin ostean. Egiaztatzeak garrantzi berezia izango du, batez ere, berreskurapena edo balorizazioa kudeatzeko eragiketa-kodearen arabera kudeatu diren hondakinen onarpen-agirietan lagatze- edo ezabatze-kodeak balorizatzeko eskatzen bada.

        2. Hondakin arriskutsuak biltzeko sistemak bereiziak izango dira, duten tipologia dela eta, isurketaren bat gertatuz gero, nahasi, arriskutsuago bihurtu edo kudeaketa zaildu dezaketen kasuetan.

        3. Hondakin arriskutsuak ontziratzeko, indarrean dagoen araudian ezarritako segurtasun-arauak bete beharko dira. Hondakin arriskutsuak dauzkaten ontziek eta ontzikiek etiketa argia, irakurgarria eta ezabagaitza eduki beharko dute eta itxita egon beharko dute kudeatzaileari eman arte, edukiak isurita edo lurrunduta gal ez daitezen.

        4. Gainerako hondakin arriskutsuak ezin izango dira 6 hilabete baino gehiagoz biltegiratu. Salbuespen-egoeretan, ingurumen-organoak epe hori aldatu ahalko du, behar bezala justifikatutako arrazoiak direla medio, baldin eta gizakion osasuna eta ingurumena babestuko dela bermatzen bada.

        1. Hondakinak kudeatzaile baimenduaren instalazioetara eraman aurretik, nahitaezko baldintza izango da agiri baten bidez egiaztatzea kudeatzaile baimendu horrek hondakinak onartu dituela. Agiri horretan hondakinak onartzeko baldintzak ezarriko dira, eta egiaztatu egingo da tratatu beharreko hondakinaren ezaugarriak administrazio-baimenarekin bat datozela. Agiri hori Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzara bidaliko da hondakina lehenbizikoz erretiratu aurretik, eta, behar izanez gero, hondakinen kudeatzaile berri batengana bidali aurretik. Beharrezkoa bada, karakterizazio zehatza egingo da, proposatutako tratamenduaren egokitasuna egiaztatzeko. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa moduak ebazpen honetako hondakin-kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei jarraitzen diela.

        2. Hondakin arriskutsuak eraman aurretik eta, hala badagokio, horretarako egin beharreko jakinarazpena aurretiaz eginda dagoela, araudian zehaztutako moduan, identifikaziorako agiria bete beharko da; agiri horren ale bat garraiolariari emango zaio, eta zamarekin batera eraman beharko da jatorritik helmugaraino. Bahía de Bizkaia Electricidad SLk artxiboan erregistratu eta gutxienez hiru urtez gorde beharko ditu tratamendu-kontratuak eta identifikazio-agiriak edo agiri ofizial baliokideak.

        3. Egiaztatu beharko da baimendutako kudeatzailearen instalazioetara hondakin arriskutsuak eramateko garraioak halako salgaiak garraiatzeari buruzko indarreko legerian eskatutako betekizunak konplitzen dituela.

        4. Bahía de Bizkaia Electricidad SLk erabilitako industria-olioen kudeaketa arautzen duen ekainaren 2ko 679/2006 Errege Dekretuari jarraituz kudeatu beharko du erabilitako olioa.

        5. Ekipamendu elektriko eta elektronikoen hondakinak besteak beste, lanpara fluoreszenteenak kudeatuko dira Gailu Elektriko eta Elektronikoen Hondakinei buruzko Errege Dekretuan (otsailaren 20ko 110/2015) xedatuaren arabera. Halaber, pilen eta metagailuen hondakinek otsailaren 1eko 106/2008 Errege Dekretuan (pilei eta metagailuei eta haien hondakinen ingurumen-kudeaketari buruzkoa) xedatutakoa bete beharko dute. Kudeatzaile baimenduaren tratamendu-kontratua izateko, garraioaren aurretiko jakinarazpena egiteko eta identifikazio-agiria betetzeko betebeharretik salbuetsita egongo dira kudeaketa-sistema integratuko kudeaketa-azpiegituretara eramaten diren hondakinak, bai eta toki-erakundeei ematen zaizkienak ere, gaika bildutako udal-hondakinekin eta haien parekoak direnekin batera kudeatu ditzaten, baldin eta dagokion toki-erakundeak eman izana egiaztatzen badu. Toki-erakundeei egindako entregak justifikatzeko agiriak hiru urtez gorde behar dira gutxienez.

        6. Bahía de Bizkaia Electricidad SLk poliklorobifeniloak (PCB) dituzten edo izan ditzaketen aparatuak dauzkanez, haiek behar bezala kudeatzeko abuztuaren 27ko 1378/1999 Errege Dekretuan, poliklorobifeniloak, polikloroterfeniloak eta horiek dituzten aparatuak deuseztatzeko eta kudeatzeko neurriak ezartzen dituen horretan, eta hori aldatu zuen otsailaren 24ko 228/2006 Errege Dekretuan adierazitako baldintzak bete beharko ditu.

        7. Europako Parlamentuak eta Kontseiluak 2009ko irailaren 16an emandako 1005/2009/EE Erregelamenduak (ozono-geruza agortzen duten substantzien gainekoak) adierazitako substantzia erabiliak baldin baditu Bahía de Bizkaia Electricidad SLk, berreskuratu egingo ditu, aldeek onetsitako bitarteko teknikoen bidez edo ingurumenaren ikuspegitik onargarria den beste edozein deuseztatze-bide tekniko erabiliz; bestela, birziklatzeko edo birsortzeko erabiliko ditu, aparatuak berrikusteko edo iraunarazteko eragiketetan, edo desmuntatu edo deuseztatu aurretik.

        1. Bahía de Bizkaia Electricidad SLk urtero adierazi beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari sortutako hondakin arriskutsuen jatorria zein den, zein kopuru sortu den, zein erabilera emango zaion eta adierazpenaren xede den ekitaldiaren amaieran aldi baterako biltegiratuta daudenen zerrenda. Datu horiekin batera, dagokion urteko ingurumena zaintzeko programa ere bidaliko du.

        2. Hondakin eta lurzoru kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 41. artikuluan zehazten denari jarraikiz, Bahía de Bizkaia Electricidad SLk urtero adierazi beharko dio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari ekitaldi bakoitzean sortu dituen hondakin arriskutsu guztien jatorria eta kantitatea, helmuga eta aldi baterako biltegiratuta dauden hondakinen laburpen-memoria. Datu horiekin batera, dagokion urteko ingurumena zaintzeko programa ere bidaliko du.

        1. Uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 40. artikuluari jarraikiz, artxibo kronologiko bat egingo da, eta bertan adieraziko dira kopurua, mota, identifikazio-kodea, jatorria, metodoak eta tratatzeko lekuak, hondakin guztien sorrera- eta lagapen-datak. Artxibo hori 3 urtez gorde beharko du gutxienez eta urtero bidali beharko dio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari, dagokion urteko ingurumena zaintzako programaren barruan.

        2. Hondakin arriskutsuen kudeaketaren oinarrizko printzipioetako bat betetzeko, alegia, hondakin horiek ahalik eta gutxien sortzea, Bahía de Bizkaia Electricidad SL enpresak hondakin arriskutsu gutxiago sortzeko plan bat aurkeztu beharko dio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetza honi, lau urtetik behin, Hondakin eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 17.6 artikuluan xedatutakoaren arabera, betiere aipatu legearen garapenerako araubideak ez badu Bahía de Bizkaia Electricidad SL hondakin arriskutsuen ekoizle txiki gisa katalogatzen.

        3. Baldin eta Ontziei eta ontzien hondakinei buruzko apirilaren 24ko 11/1997 Legearen lehenengo xedapen gehigarriari atxiki zaion hornitzaile batengandik eskuratutako merkataritza- edo industria-ontzi baten azken jabea bada Bahía de Bizkaia Electricidad SL, bera izango da ontzi-hondakin edo ontzi erabili horren ingurumen-kudeaketa zuzena egitearen arduraduna, eta, beraz, hondakin hori kudeatzeko baimena duen kudeatzaile bati entregatu beharko dio.

        4. Apartatu honetako e) eta f) apartatuetan (kudeatzaileak EAEn daudenean) eta l), m) eta n) apartatuetan adierazitako agiriak Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzara bidaliko dira, transakzio elektroniko bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eskura jarritako kanal, sistema edo aplikazio informatikoak erabiliz.

        5. Amiantoa duten hondakinak antzemanez gero, Bahía de Bizkaia Electricidad SLk amiantoak ingurumenean sortzen duen kutsadura saihestu eta gutxitzeari buruzko 108/1991 Errege Dekretuan (3. artikulua) ezarritako eskakizunak bete beharko ditu. Horrez gain, amiantoa duten hondakinak kudeatzeko manipulazioak 396/2006 Errege Dekretuan ezarritako aginduen arabera egingo dira; dekretu horren bidez ezarri ziren amiantoarekin lan egiterakoan segurtasun- eta osasun-arloan bete behar diren gutxieneko baldintzak.

          5.2. Hondakin ez-arriskutsuak.

          Sustatzaileak hondakin ez-arriskutsu hauek aitortu ditu:

          (Ikus .PDF)

        1. Hirugarrena.C.5. apartatuan xedatutakoarekin bat, hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei jarraituz, hondakin oro balorizatu egin behar da, eta, horretarako, balorizatzaile baimendu bati entregatu beharko zaizkio. Hondakinak kasu honetan baino ezingo dira deuseztatu: behar bezala frogatzen bada horiek balorizatzea teknikoki, ekonomikoki eta ingurumenaren ikuspegitik bideraezina dela. Justifikazio tekniko hori lortzeko, hondakin hori onartzeko baimenduta dauden hiru kudeatzailek ezetza eman behar diote kasuan kasuko hondakina balorizatzeari.

        2. Erabilitako ontziak eta ontzi-hondakinak gaika eta behar bezala bereizi, eta eragile ekonomiko bati emango zaizkio (hornitzaileari), erabilitako ontzien kasuan berriro erabili ahal izateko; ontzi-hondakinak, berriz, berreskuratzaile, birziklatzaile edo balorizatzaile baimendu bati.

        3. Hondakin horiek deuseztatzeko direnean, ezin dira urtebete baino gehiagoz biltegiratuta eduki; hondakinen azken helburua balorizatzea denean, berriz, 2 urtez gorde ahal izango dira.

        4. Oro har, ebakuatu aurretik hondakin guztiek izan beharko dute kudeatzaile baimendu batek emandako tratamendu-kontratua, onarpen horretarako baldintzak zehaztuta. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa moduak ebazpen honetako hondakin-kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei jarraitzen diela. Bahía de Bizkaia Electricidad SLk tratamendu-kontratuak edo agiri ofizial baliokideak erregistratu, eta artxibategian gorde beharko ditu, nahitaezkoak badira, hiru urtez gutxienez.

        5. Hondakina zabortegian biltegiratuz gero, hondakin ez-arriskutsua eraman aurretik jarraipen eta kontrolerako agiria bete beharko da, otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuan (hondakinak zabortegian biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzekoa) ezarritakoari jarraikiz egingo da hondakinen karakterizazioa.

        6. Balorizatzeko edo deuseztatzeko helburuarekin, hondakinak beste autonomia-erkidego batera lekualdatzeko, identifikazio-agiri bat aurkeztu beharko da, jarraipena eta kontrola egiteko, Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 25.2 artikuluaren arabera.

        7. Baldin eta Ontziei eta ontzien hondakinei buruzko apirilaren 24ko 11/1997 Legearen lehenengo xedapen gehigarriari atxiki zaion hornitzaile batengandik eskuratutako merkataritza- edo industria-ontzi baten azken jabea bada Bahía de Bizkaia Electricidad SL, bera izango da ontzi-hondakin edo ontzi erabili horren ingurumen-kudeaketa zuzena egitearen arduraduna, eta, beraz, hondakin hori kudeatzeko baimena duen kudeatzaile bati entregatu beharko dio.

        8. Hondakin eta lurzoru kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 41. artikuluan zehazten denari jarraikiz, Bahía de Bizkaia Electricidad SLk urtero adierazi beharko dio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari ekitaldi bakoitzean sortu dituen hondakin ez-arriskutsu guztien jatorria eta kantitatea, helmuga eta aldi baterako biltegiratuta dauden hondakinen laburpen-memoria. Datu horiekin batera, dagokion urteko ingurumena zaintzeko programa ere bidaliko du.

        9. Uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 40. artikuluarekin bat etorriz, artxibo kronologiko bat egingo da, eta bertan adieraziko dira kopurua, mota, identifikazio-kodea, jatorria, metodoak eta tratatzeko lekuak, hondakin guztien sorrera- eta lagapen-datak. Artxibo hori 3 urtez gorde beharko du gutxienez eta urtero bidali beharko dio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari, dagokion urteko ingurumena zaintzako programaren barruan.

        10. Apartatu honetako d), e) (kudeatzaileak EAEn badaude), f), h) eta i) apartatuetan adierazitako agiriak Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzara bidaliko dira transakzio elektroniko bidez, Euskadiko Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eskainitako kanal, sistema edo aplikazio informatikoak erabiliz.

          6. Lurzorua babesteko baldintzak.

          6.1. Oinarrizko txostena eta lurzoruaren egoerari buruzkoa.

          Urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretuan, ekainaren 25eko 4/2015 Legean eta abenduaren 26ko 209/2019 Dekretuan (Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legea garatzekoan) ezarritako aginduak betetzeko aurkeztutako lurzoruaren egoerari buruzko txostenaren gomendioekin bat etorriz, Bahía de Bizkaia Electricidad SLk lurzorua babesteko behar diren neurriak hartu beharko ditu.

          Ekainaren 25eko 4/2015 Legearen 16. artikuluko 2. apartatuaren arabera, lurzoruaren egoeraren txostenak aurkeztu beharko dira, gutxienez, 5 urtean behin, Lege hori indarrean jartzen denetik kontatzen hasita.

          Era berean, aurreko lerrokadan aipatutako araudian, abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuan eta urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuan ezarrita dauden lurzorua babesteko betebeharrak betetze aldera, sustatzaileak honako hauek aurkeztu beharko ditu:

          Oinarrizko txostena, abenduaren 26ko 209/2019 Dekretuaren 20. artikuluan aipatutako epeak eta aldizkakotasunak beteta.

          Lurzoruen eta lurpeko uren kontrol- eta jarraipen-dokumentuak, urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 10.2 artikuluan ezarritako epeen arabera.

          Nolanahi ere, sustatzaileak lurzoruen dokumentu bakar bat bidaliko du, ikerketa-lanak egiten eta lurzoruaren kalitatea lehengoratzen diharduen erakunde ezagun batek egina, eta aipatutako txostenak jasoko ditu (lurzoruaren egoerari buruzko aldizkako txostena, oinarrizko txostena, eta lurzoruen eta lurpeko uren kontrol- eta jarraipen-dokumentuak). Emandako agiriak aldatu edo agiri berriak eman behar diren bakoitzean, lurzoruen agiri bakar berri bat bidaliko da.

          6.2. Lur-mugimenduak.

          Instalazioetan egindako aldaketek eragindako lur-mugimenduei dagokienez, sustatzaileak baldintza hauek bete beharko ditu:

          1. Instalazioa baimenduta dagoen lurzatiaren barruan lurrak mugitzea dakarren aldaketa bat aurreikusiz gero:

            1. Ekainaren 25eko 4/2015 Legeak 25. artikuluaren 1.c) apartatuan ebazten duenari jarraikiz, induskatu beharreko materialak (lurrak, obra-hondakinak, etab.) karakterizatu egin beharko ditu jardueraren sustatzaileak, ekintza kutsatzaileen ondorioz erasan zaien ala ez egiaztatzearren, eta, karakterizazio horren emaitzen arabera, horientzako kudeaketa modu egokiena zehaztearren.

            2. Jarduketa horretan aurreikusten bada induskatu beharreko materialen bolumena 500 m3-tik gorakoa dela (zolatak barne), edo jarduketa burutu bitartean gainditze hori antzemango balitz, nahitaezkoa izango da lurzoruaren kalitatea ikertzen eta oneratzen egiaztatutako erakunde batek egindako indusketa selektiborako plan bat aurkeztea. Indusketa-planak abenduaren 26ko 209/2019 Dekretuaren IV. eranskinean adierazitako edukia jaso beharko du, eta ingurumen-organoak onartu beharko du hura gauzatu aurretik.

            3. Induskatu beharreko bolumena 500 m3-tik beherakoa bada, aldaketaren jakinarazpenak honako informazio hau jaso beharko du:

              Jarduketaren pertsona fisiko edo juridiko sustatzailearen eta jarduketa egingo duen kontratudunaren identifikazioa.

              Jarduketaren xede den lekua non dagoen, baita Lurzoruaren Kalitatearen Administrazio Erregistroaren erreferentzia ere.

              Jarduketaren xede den eremuaren mugaketa eta azalera. Jakinarazpenean lurzatia eta jarduketa-eremua zehatz-mehatz non dauden jakitea ahalbidetzen duten planoak erantsiko dira.

              Jarduketaren deskribapen xehatua.

              Induskatuko diren materialen bolumena, baita zolatak ere.

              Ingurumen-segimendurako lanen eta azken txostena egitearen arduradunaren identifikazioa; artikulu honetan aipatutako kasuetan erakunde egiaztatua izan beharko du.

              Jarduketa noiz hasiko den.

            4. Aurreko kasuetako edozeinetan, obra egin ondoren, azken txostena bidali beharko du. Bertan, lurzoruen karakterizazioaren emaitzak eta horien azken helmuga adierazi beharko dira. Horrez gain, induskatutako materiaren berrerabilera edo kudeaketa egokia egiaztatzeko txosten bat ere bidali beharko da. Indusketaren bolumena 100 m3-tik gorakoa bada, erakunde egiaztatu batek egingo ditu ingurumen-segimendurako lanak eta txostena.

            5. Arau orokor gisa, Kutsatutako lurzoruetan indusketa selektiboak egiteko gidan jasotzen diren irizpideak beteko dira. Esteka honetan eskura daiteke gida:

              https://www.ihobe.eus/Publicaciones/Ficha.aspx?IdMenu=97801056-CD1F-4503-BAFA-F54FA80D9A44&Cod=945C8D73-130B-4E34-AC67-5AB96DFB55AE&Idioma=eu-ES

            6. Soberakinak hondakindegian biltegiratuz hustu nahi izanez gero, otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuak (hondakinak hondakindegietan biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duena) ezarritakoari jarraikiz egingo da hondakinen karakterizazioa. Oro har, laginketa gauzatzeko, abenduaren 26ko 209/2019 Dekretuaren IV. eranskinean eta gidaren 10.2.6 apartatuan (Induskatu behar diren lurzoruetan «in situ» egindako laginketa) biltzen diren induskatu beharreko materialen karakterizazio-kanpaina diseinatzerakoan kontuan hartu behar diren oinarrizko irizpideei jarraituko zaie.

            7. Soberako materialak instalazioan bertan berrerabili ahal izateko, balio hau izan beharko dute material horiek: lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legeak ezarritako B-EBA (industria-erabilera) balioaren azpitikoa; horrez gain, lur horien hidrokarburo-edukia ezin izango da arriskutsua izan. Horretarako, erakunde egiaztatu batek egin beharko ditu laginketa eta azterketa, honen arabera: 199/2006 Dekretua, urriaren 10ekoa, lurzoruaren kalitatea ikertu eta berreskuratzeko erakundeak egiaztatzeko sistema ezartzen duena, eta erakunde horiek lurzoruaren kalitatearen gainean egindako ikerketen edukia eta norainokoa zehazten dituena.

            8. 4/2015 Legean, ekainaren 25ekoan, xedatutako A-EBA ebaluazioko balio-adierazleak eta TPHtarako 50 mg/kg baino balio txikiagoak lortzen dituzten lurrak lur garbitzat hartuko dira, eta beraz, onartu egingo dira baimendutako edozein betelanetarako.

            9. Substratu harritsu osasuntsua murrizketarik gabe kudeatu ahalko da. Lurzoru naturalaren parekoa den harrizko substratu meteorizatuaren kasuan, aurreko puntuetan ezarritako irizpidea beteko da.

          2. Instalazioa baimenduta dagoen lursailetik kanpo aldaketaren bat egitea aurreikusten bada (lurzoru berria okupatuz) eta okupatu nahi den lurzoru berriak lehenago izan badu ekainaren 25eko 4/2015 Legearen I. eranskinean aipatutako jardueraren bat, sustatzaileak lurzoru arloko adierazpen bat lortu beharko du, egin nahi diren aldaketak egiten hasi aurretik.

            6.3. Jakinarazteko betebeharra.

            Horrez gainera, ekainaren 25eko 4/2015 Legeak 22. artikuluaren 2. apartatuan dioenaren arabera, lurraren kutsadura-aztarnak aurkitzen badira, horren berri eman beharko zaie dagokion udalari eta Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari, sailburuordetza horrek ezar ditzan hartu beharreko neurriak, aipatutako 4/2015 Legearen 23. artikuluaren 1.e apartatuari jarraikiz betiere.

            7. Zaratari buruzko baldintzak.

            Jarraian adierazitako zarata-mailak ez gainditzeko neurriak jarriko dira:

            1. Jarduera maila hauei egokitu behar zaie: etxebizitzen barrualdean entzungo den LAeq,60 segundo zarata-indizeak ezin izango du inoiz ere 40 dB gainditu, 07:00ak eta 23:00ak bitartean, leiho eta ateak itxita, ezta LAmax indizeak 45 dB ere.

            2. Maila hauei egokitu behar zaie jarduera: etxebizitzen barrualdean entzungo den LAeq, 60 segundo zarata-indizeak ezin izango du inoiz ere 30 dB gainditu, 23:00ak eta 07:00ak bitartean, leihoak eta ateak itxita, ezta LAmax indizeak 35 dB ere.

              Jarduerak ez du jarraian ageri den taulan adierazitakoa baino zarata handiagoa aterako, 2 m-ko garaieran neurtuta (egoera berezietan izan ezik, horietan apantailamenduak saihesteko beharrezko garaiera hartuko baita), industria-esparruaren kanpoaldeko itxituraren perimetro osoan.

              (Ikus .PDF)

              Instalazioak, jardunean, aurreko taulan finkatutako mugak betetzeaz gain, ez du eguneko inolako baliotan (LAeq,d, LAeq,e eta LAeq,n) adierazitako balioak baino 3 dB-etik gorako gehikuntzarik gaindituko.

              Gainera, jardueraren gainerakotik bereizitako prozesuaren jardun modu bat baldin badago, jardun modu horri lotutako zarata-maila bat zehaztu beharko da (LAeq,Ti); Ti izango da jardun modu horren iraupen-denbora. Maila horrek ez ditu aurreko taulan finkatutako balioak 5 dB-etan gaindituko.

            3. Zamalanetan eta materiala kamioietan garraiatzean egiten den zaratak ez du nabarmen handituko sentsibilitate akustiko handiko guneetako zarata-maila.

            4. Ingurumena zaintzeko programa.

              Aurkeztutako agirietan eta sustatzaileak ezarri duen Ingurumen-kudeaketarako sisteman (IKS) aurreikusitakoaren arabera gauzatu beharko da Ingurumena Zaintzeko Programa, baita honako apartatu hauetan ezarritakoaren arabera ere:

              1. Atmosferarako emisioak kontrolatzea.

              1.1. Kontrolak egitea.

            1. Bahía de Bizkaia Electricidad SL enpresak emisioak kontrolatu beharko ditu, honako informazio honen arabera:

              (Ikus .PDF)

            2. Puntu honetako a) letran aipatutako neurketa guztiak, etengabeko neurketak salbu, II. mailako administrazioko lankidetza-erakunde (ALE) batek egin beharko ditu, urriaren 16ko 212/2012 Dekretuan jasotzen den bezala; eta aldizkako neurketa horiei buruzko txostenek, berriz, Ingurumeneko sailburuaren 2012ko uztailaren 11ko Aginduan eskatzen diren baldintza guztiak bete beharko dituzte.

            3. Halaber, a) apartatuan azaldutako emisio-foku baten kontrola egin behar den urtean, foku horrek urtean hamabi aldiz baino gutxiagoko batez besteko maiztasunarekin funtzionatzen badu, emisio bakoitzak ordubete baino gehiago irauten duela, eta edozelako maiztasunarekin, emisioen iraupen globala instalazioaren funtzionamendu-denboraren ehuneko bostetik gorakoa bada, urte horretan ez da beharrezkoa izango foku horren kontrolik egitea, eta hurrengo urtean egin beharko da, betiere kontroletik salbuesteko baldintzek irauten ez badute. Inguruabar hori dagokion urteko ingurumena zaintzeko programan justifikatu beharko da.

              1. eta 2. emisio-fokuetarako (gas-turbinak) neurketa teknikak.

              1. Atmosfera kutsatzen duten substantzien kontzentrazioak modu adierazgarrian neurtuko dira.

              2. Dagozkion kutsatzaileen eta prozesuaren parametroen neurketa adierazgarriak, hala nola laginketak eta analisiak, baita neurketa-sistema automatikoak kalibratzeko erreferentziako neurketa-metodoak ere, CEN arauen arabera egingo dira, horiek erabilgarri izan bezain laster. CEN araurik izango ez balitz, ISO arauak edo kalitate zientifiko baliokidea duten datuak eskuratzea bermatuko duten bestelako arau nazional edo nazioartekoak erabiliko dira.

              3. Neurtutako emaitza bakarraren % 95eko konfiantza-tarteen balioek ez dituzte emisioen muga-balioen ondorengo zenbatekoak gaindituko:

                (Ikus .PDF)

                1. eta 2. emisio-fokuetarako (gas-turbinak) etengabeko neurketa.

                Bahía de Bizkaia Electricidad SLk nitrogeno oxidoen (NOx) eta karbono monoxidoaren (CO) etengabeko neurketa egin beharko du 1. eta 2. emisio-fokuetan (gas-turbinak). Sufre dioxidoa (SO2) eta partikulak ere neurtu beharko dira, erregai gisa gasolioa erabiltzen denean.

                Era berean, emariaren etengabeko neurketak ere egingo dira. Oxigenoaren edukiari, tenperaturari eta presioari, eta errekuntzako gas-hondarraren ur-lurrunaren edukiari dagozkion ustiapen-prozesuaren parametroak barne izango dituzte neurketek. Ez da beharrezkoa izango ur-lurrunaren edukia etengabe neurtzea, baldin eta errekuntzako hondar-gasaren lagina emisioak aztertu aurretik lehortu bada, ezta erabilitako erregaietatik eta eragiketa-baldintzetatik abiatuta kalkulatu diren estimazioak zehaztasun egokia duela frogatu ahal bada ere.

                Instalazio honi aplikatuko zaio urriaren 8ko 815/2013 Errege Dekretuaren bidez onartutako Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko 16/2002 Legea (uztailaren 1ekoa) garatzen duen Erregelamenduaren V. kapitulua, industria-isurpenei buruzkoa. Aipatu kapituluan aurreikusita daude «Errekuntza-instalazio handietarako xedapen bereziak».

                Emisioak etengabe neurtzeko sistemak 815/2013 Errege Dekretuan xedatutakora egokitu behar du.

                Etengabe neurtzeko sistema gaizki dabilelako edo mantentze-lanengatik orduko batez besteko hiru balio baino gehiago baliogabeak direnean, egun hori baliorik gabe utziko da. Horregatik urtean hamar egunetik gora baliogabetzen badira, titularrak behar diren neurriak hartu beharko ditu kontrol-sistema jarraituaren fidagarritasuna hobetzeko.

                Emisio neurtzeko sistema jarraitua Euskal Autonomia Erkidegoko Airearen Kalitatea Zaindu eta Kontrolatzeko Sarera konektatu beharko da.

                Emisioak etengabe neurtzeko sistemen (EENS) instalazioa, kalibrazioa, kontrola, mantentze-lanak eta jakinarazpenak, eta ekipamenduen, neurketa-sekzio eta -tokien ezaugarriak UNE-EN 14181 arauan eta ingurumen-arloko eskumenak dituen Sailak argitaratutako jarraibide teknikoetan ezarritako baldintzen araberakoak izan beharko dute.

                Instalazioen titularrek izango dute EENSaren datuak eskuratzeko, tratatzeko eta jakinarazteko ardura, eta EENSak erregistratutako datuak gutxienez 10 urtez gorde beharko dira.

                Neurketarako ekipamenduen erabilgarritasunak, hau da, baliozko datuak lortzeko aldien ehunekoak, gutxienez urteko benetako jardunaren % 90ekoa izan beharko du, Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordetza honek bestelako baimenik ematen ez badu behintzat.

                EENSa ondoz ondoko 15 egunetan baino gehiagotan ondo ez badabil, Ingurumen Lankidetzako Erakunde batek aldizkako kontrolak (hamabostean behin) egin beharko ditu, gertaera hasi denetik isuriak etengabe neurtzeko sistema behar bezala ibili arte.

                Instalazioen titularrak EENSaren funtzionamenduari buruzko urteko txosten bat igorri beharko du, betiere ingurumen-arloko eskumenak dituen sailak argitaratutako jarraibide teknikoetan ezarritakoaren arabera.

                1. Txostenak.

                  Modu jarraituan Euskal Autonomia Erkidegoko Airearen Kalitatea Zaindu eta Kontrolatzeko Sarera datuak helarazteaz gain, Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetza honetara bidali beharko da PRA/321/2017 Aginduak, apirilaren 7koak, 9. artikuluan xedatzen duen emisioei buruzko informazioa, dagokion instalazio motaren araberakoa, bertan zehazten den maiztasunarekin.

                  1.2. Lortutako emaitzen erregistroa.

                  Erregistro bat egingo da eguneratutako dokumentazioarekin, honako hauetan ezarritakoari jarraikiz, betiere: urtarrilaren 28ko 100/2011 Errege Dekretuaren 8. artikulua (100/2011 Errege Dekretua, urtarrilaren 28koa, Atmosfera kutsa dezaketen jardueren katalogoa eguneratzen eta hura ezartzeko oinarrizko xedapenak finkatzen dituena) eta abenduaren 27ko 278/2011 Dekretuaren III. eranskina (278/2011 Dekretua, abenduaren 27koa, atmosfera kutsa dezaketen jardueretarako instalazioak arautzen dituena).

                  Erregistro hori eguneratuta eta ingurumen-ikuskatzaileen eskura egongo da.

                  1.3. Immisio atmosferikoak kontrolatzea.

                  1.3.1. Immisio-mailak kontrolatzea.

                  Zentralaren gandorraren eragin-eremuan instalatutako Airearen kalitatea zaintzeko sareari esker, emisioen benetako eragina egiaztatu ahal izango da, aireratutako kutsatzaileen immisio-balioetan, eta emisioak murriztu ahal izango dira, airearen indarreko kalitate-irizpideak gainditzen badira.

                  Zaintza-sare horrek neurketa automatikorako hiru estazio automatiko ditu Zierbenan, Abanto-Zierbenan eta Getxon; horiek guztiek aukera emango dute kutsatzaile hauek etengabe neurtzeko:

                  (Ikus .PDF)

                  Aipatu sareak Euskal Autonomia Erkidegoko airearen kalitatea zaintzeko eta kontrolatzeko sarera konektatuta egon beharko du denbora errealean.

                  Bahía de Bizkaia Electricidad SLren ziklo konbinatuko zentral termikoa zaintzeko sarea mantentzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko airearen kalitatea zaintzeko eta kontrolatzeko sareari dagozkion irizpideak aplikatuko dira, bai neurketa-ekipamenduei, bai komunikazio-sistemei dagokienez. Immisio-sarerako mantentze-plana egiteko proposamena egingo da eta horrek Ingurumen Sailburuordetzaren onespena beharko du.

                  1.3.2. Sistema meteorologikoa.

                  Sistema meteorologiko automatiko bat eta iragarpen meteorologikoko eredu bat instalatuko dira, sustatzaileak horretarako aurkeztutako proiektuan oinarrituta. Sistema horri esker, informazioa denbora errealean helduko da prozesuaren kontrol-gelara, egindako ebaluazioa baliozkotzeko eta neurketa-estazioetan jaso diren airearen kutsadurari buruzko datuak interpretatu ahal izateko. Helburu horretarako:

                  Sistemak hurrengo 24 orduetan ziklo konbinatuko instalazioan aurreikusitako emisioei buruzko informazioa jasoko du, espero diren immisio-mailak instalazioaren eragiketa-aldagai gisa har daitezen;

                  Sistemak bistaratze-terminal bat izango du instalazioaren kontrol-gelan eta Euskal Autonomia Erkidegoko airearen kalitatea zaintzeko eta kontrolatzeko sarearen kontrol-gelan.

                  Sistemak proiektuan aurkeztutako dokumentazioan ezarritako betekizunak eta xedapenak beteko ditu.

                  1.3.3. Txostenak.

                  Titularrak, urte zibil bakoitzeko lehen hiru hilabeteetan, txosten bat bidaliko dio Ingurumen Sailburuordetzari. Txosten horretan jaso beharko dira aurreko urte zibilean bere jabetzako ekipamenduetan ikusitako legezko immisio-mugen gainditze guztiak.

                  Legezko mugak gaindituz gero, hurrengo 3 hilabeteetan zehaztu beharko da zergatik gertatu diren, eta Ingurumen Sailburuordetzan justifikatu beharko da. Izan daitezkeen arrazoien artean titularraren jardueraren bat egongo balitz, eta haren esku-hartzea esanguratsutzat hartuko balitz, airearen kalitatea hobetzeko enpresa mailako ekintza-plan bat aurkeztu beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari, kausak zehaztu eta 3 hilabeteko epean. Ekintza-planean, bada, egin beharreko ekintzak adieraziko dira, baita ekintza bakoitzerako aurreikusitako epeak ere. Ekintzak gauzatzeko epeek ezin izango dute 12 hilabete baino gehiagokoak izan, Ingurumen Sailburuordetzak berariazko baimena eman ezean.

                  2. Ingurune urtarrera egindako isurketak kontrolatzea.

                  2.1. Isuritako uraren kalitatea kontrolatzea.

                1. Sustatzaileak aurkeztu dituen agirien arabera, analisi hauek egingo dira:

                  (Ikus .PDF)

                2. Kanpoko kontrol bakoitza, bai laginak hartzea, bai ondorengo analisia, «Erakunde kolaboratzaile» batek egin eta egiaztatuko du, eta goian aipatutako parametroak hartuko dira kontuan. Sustatzaileak, isurketa-gune bakoitzeko, lagin hartu berri baten analisia aurkeztu beharko du gutxienez; lagina 24 orduko ur-emariarekiko proportzionala izango da, edo bestela, lagin puntual esanguratsua.

                3. Laginketak, kutsatzaile gehien sortzen den aldietan egingo dira beti.

                4. Isurketak baimenean jarritako baldintza guztiak betetzen dituela ulertuko da, D.1.2.3 apartatuko parametro guztientzat ezarritako mugak betetzen badituzte.

                5. Erakunde titularrak, ingurumena zaintzeko planaren barnean Ingurumen Sailburuordetzari bidalitako informazioa gorabehera, Uraren Euskal Agentziari igorriko dizkio isurketaren emariari eta osaerari buruzko aldizkako kontrolen emaitzak hilabeteko (1) epean, laginak hartu direnetik zenbatuta, Isurketen analisien modulua izeneko onlineko tresna informatikoaren bitartez. Uraren Euskal Agentziaren atari pribatuan dago sarbidea, hemen:

                  https://www.uragentzia.euskadi.eus/u81-0002/eu

                6. Ingurumena zaintzeko programarekin batera, urtean zehar egindako analisien txostenak bidaliko zaizkio Ingurumen Sailburuordetzari. Isurien muga-balioak gainditu direla antzemanez gero, berehala jakinaraziko zaie Ingurumen Sailburuordetzari (ippc@euskadi.eus helbidearen bidez) eta Uraren Euskal Agentziari, gorabeheraren bat gertatuz gero agintariei jakinarazpena zer-nola igorri behar zaien ezartzen duen baimen honetako atalari jarraikiz.

                  2.2. Ur azpiko hoditeriaren egiturazko zaintza.

                  Huste-hoditeriaren ikuskapenak egingo dira, honako alderdi hauek aztertuta:

                  Begizko ikuskapenak trazaduran zehar, moduluen arteko junturen egoera eta konexio-obran, isurketa-hoditerian eta huste-ontzian egon daitezkeen anomaliak behatuz: hausturak, hormigoiaren degradazio-eremuak, pitzadurak, kanpoko eraginak, etab. Ikuskapen horietan, itsas hondoak huste-ingurunean duen egoera jasoko da, balizko higadura-arazoak detektatzeko eta, hala badagokio, zuzenketa-neurriak aurreikusteko.

                  Isurketa-eremuko itsas dinamikaren definizio orokorra egingo da, hilabete batez, sakonera desberdinetan korronte-neurketak eginez. Horri esker ezagutu ahalko dira isurketa-eremuko korronte garbiak eta, isurketa-baldintzetan, eremuko dinamikek higaduran eta materialen garraioan izan dezaketen eragina.

                  Irudikapen batimetrikoa isurketa-eremuan (itsas dinamikarekin lotua, balizko higadura-efektuei dagokienez). Azterketa hori urtean behin egingo da isurketa-gunetik gertu, ikuskapen bisualak osatzeko.

                  Datuak biltzeko eta hoditeriaren zein ingurunearen egoera egiaztatzeko txostena egingo da urtero. Txostenaren kopia urtero bidali beharko zaio Uraren Euskal Agentziari.

                  2.3. Instalazioaren inguruneak ingurune urtarrean duen eraginaren kontrola.

                  5 laginketa-estazioko sarea diseinatuko da. Estazio horiek isurketaren eragina behar bezain ondo adierazteko modukoak izan behar dute.

                  Laginketa-estazio horietako bat isurketa-gunearen aurrean egongo da, efluentearen irteeratik 25 metrora. Jarraipen eta kontrolerako hiru estazio nagusiak arku batean kokatuko dira, isurketa-gunetik 50 metrora, 10 metrotik gorako sakonera duten eremuetan.

                  Azken laginketa-estazioa erreferentziakotzat hartuko da, eta isurketa-gunetik behar bezain urrun egon beharko du, isurketaren eragin-eremutik kanpo.

                  Estazio guztietan egingo dira tenperaturari, gazitasunari, pH-ari, oxigeno disolbatuari eta argia ur-zutabean sartzeari buruzko profil jarraituak. Profil horiek isurketaren eragin-eremutik kanpo dagoen erreferentziako estazioarekin alderatuko dira. Neurri horiek lau astean behin hartuko dira, marea ertainetan itsasgora dagoenean.

                  Emaitzen balorazioaren arabera, neurketaren aldizkakotasuna, parametroak eta kontrol-estazioak aldatu ahal izango dira.

                  Aurreko apartatuan adierazitako parametroez gain, laginketa-estazioetan, adierazitako profil jarraituekin batera edo horien osagarri gisa, ur-zutabearen propietate optikoen definizioa osatuko da, gardentasuna Secchi diskoaren ikusmen-sakontasunaren arabera zehaztuta. Era berean, transmisio-profil bat egingo da, material esekiek ur-zutabean duten kontzentrazioaren eta banaketa bertikalaren neurri gisa. Halaber, klorofila-kontzentrazioa ere zehaztuko da, fluoreszentzia-profil jarraitu baten bidez, biomasaren adierazle gisa eta ur-zutabean fitoplanktonaren banaketa bertikaleko patroiaren adierazle gisa, hozte-zirkuituari erantsitako biozidaren eragin potentziala ebaluatzeko.

                  Neurketa horiek hilean behin egingo dira, funtzionamenduaren lehen urtean zehar. Emaitzen arabera, urteroko zaintza-programetan beste aldizkakotasun bat proposatu ahal izango da.

                  Isurketa baimentzen den datatik aurrera, eta urteroko maiztasunaz, komunitate planktoniko eta bentonikoen egitura aztertuko da (flora eta fauna) eta, horren bidez aztertuko dira horien osaera, ugaritasuna, dibertsitatea, biomasa eta egoera orokorra.

                  Komunitate bentonikoak aztertzeko, sedimentu-lagin bat hartuko da, draga bidez, adierazitako 5 estazioetako bakoitzean.

                  Era berean, urtero, komunitate planktonikoen (fitoplanktona eta zooplanktona) egitura aztertuko da eta, horren bidez aztertuko dira horien osaera, ugaritasuna, dibertsitatea, biomasa eta egoera orokorra.

                  Fitoplankton-komunitateen egoera orokorra aztertzeko eta baloratzeko, kontuan hartuko dira biomasa eta klorofila-profilek adierazitako banaketa bertikala. Zooplankton-komunitateen laginketa egiteko diseinu eta metodoek isurketa-eremuaren eta erreferentzia-estazioaren arteko bereizketa bermatu beharko dute gutxienez.

                  3. Zarataren kontrola.

                  3.1. Neurketak eta modelizazioak.

                1. 2015ean egindako modelizazioaren kalkuluak (ECA Tecnaliaren 117-000 txostena) hiru urtean behin eguneratuko dira urteko batez besteko agertokirako, benetako funtzionamendu-orduen kopuruaren arabera.

                2. 2015eko modelizaziotik aurrera, potentzia akustikoa neurtzeko kanpaina bat egin beharko da bost urtean behin. Instalazioan kartografia edo oztopoen presentzia aldatu ez bada, eta eraikin edo zarata-foku berririk ez badago, ingurumen-organo honi salbuespena eskatu ahal izango zaio.

                3. Aurreko letran adierazitako ebaluazio guztiak ENAC erakundeak espazio- eta denbora-laginketarako egiaztatutako akustikaren esparruko entsegu-laborategiek egin beharko dituzte. Nolanahi ere, ingurumen-organoak ebaluazio horiek egiten dituzten erakundeek gaitasun tekniko egokia dutela zainduko du.

                4. Ebaluazio-metodoak eta -prozedurak eta ebaluazio horiei buruzko txostenak Ingurumen Sailburuordetzak emandako jarraibide teknikoetan ezarrita dagoenera egokituko zaizkio.

                  4. Jardueraren adierazleak kontrolatzea.

                  Sustatzaileak jardueraren funtzionamenduaren inguruko parametro-adierazle nagusien urteko segimendua egingo du (jarraian ageri den taulan jasotakoak parametroak), ingurumenean duten eraginarekin lotuta, eta dagokion urteko ingurumen-zaintzako programarekin batera aurkeztu beharko du.

                  (Ikus .PDF)

                  5. Emaitzak kontrolatu eta igortzea.

                  Ingurumena zaintzeko programa osatzen duten txostenen eta analisien emaitzak behar bezala erregistratu behar dira, eta Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzara bidali, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren webguneko bidalketa-prozedura telematikoari jarraikiz:

                  https://www.euskadi.eus/baimena/ibb-ippc/web01-a2inguru/eu/

                  Hala, aipatutako programak zehaztutako aldian egiten diren kontrol guztiak, ibilgura eta/edo itsasora isuritako urei dagozkienak izan ezik, ingurumena zaintzeko programarekin batera bakarrik aurkeztuko dira, erreferentziako urtea amaitu ondoren.

                  Ezarri diren baldintzak urratzen diren kasuetan bakarrik, gertatutakoaren berri izan ondoren, bidali beharko zaio berehalako jakinarazpena Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetza honi, helbide elektroniko hau erabilita: ippc@euskadi.eus

                  Horrez gain, urtean behin baino gehiagotan egiten badira kontrolak, kontrola egiten den urteari dagokion programaren barruan baino ez da igorriko.

                  Emaitza horiek urtero igorriko dira, betiere martxoaren 31 baino lehen, eta txosten bat aurkeztu beharko da ingurumena zaintzeko programaren emaitzekin batera. Txosten horretan jasoko dira babes- eta zuzenketa-neurrien eta prozeduren kontrolerako eta ingurumenaren kalitaterako sistemen funtzionamendua eta emaitzen analisiak, epe horretan izandako gorabehera nagusiak bereziki aipatuta eta haien kausak eta konponbideak azalduta; halaber, laginak nola hartu diren zehaztuko da, aurrez aldetik egin ez bada.

                  6. Ingurumena zaintzeko programaren agiri bategina.

                  Sustatzaileak ingurumena zaintzeko programaren agiri bategina prestatu beharko du. Bertan bildu beharko ditu aurkeztutako dokumentazioan proposatutako betebeharrak eta Ebazpen honetan jasotakoak, baita Ingurumen Idazkaritza Nagusiaren 2000ko azaroaren 16ko Ebazpen bidez egindako ingurumen-inpaktuaren adierazpenean ezarritako betebehar guztiak ere. Honako hauek zehaztu beharko ditu programa horrek: kontrolatu beharreko parametroak, parametro bakoitzerako erreferentzia-mailak, analisi edo neurketen maiztasuna, laginketak eta analisiak egiteko teknikak, eta laginak hartzeko puntuen kokapen xehatua. Halaber, dagokion aurrekontua ere barne hartu beharko du.

                  Era berean, ingurumena zaintzeko programak jaso beharko du jardueraren adierazleak zehaztu eta adierazle horiek aztertzeko sistematika, adierazle horien arabera enpresan bertan ingurumen-hobekuntza ziurtatzearren ezarritako neurri eta mekanismoen eraginkortasuna egiaztatu ahal izateko (ingurumen-adierazleak).

                5. Ezohiko egoeretan kutsadurari aurrea hartzeko neurriak eta funtzionamendu-baldintzak.

                  1. Instalazioaren geldialdiak eta abiarazte-aldiak, eta mantentze-lanetarako programatutako eragiketak.

                  Programatutako urteko mantentze-lanei dagokienez, emisioen eta sortuko diren hondakinen zenbatespena egin beharko du sustatzaileak, eta, dagokionean, baita haien kudeaketa eta tratamenduarena ere.

                  Instalazioa gelditzean nahiz abiaraztean, mantentze-eragiketetan eta ohiz kanpoko egoeretan sortutako hondakinak Hirugarrena.C.5 apartatuan ezarritakoari jarraituz kudeatu beharko dira, baina ez da beharrezkoa izango hondakin horiek baimendutako hondakinen zerrendan jasota egotea.

                  Bahía de Bizkaia Electricidad SLk Geldialdiak eta abiarazte-aldiak kudeatzeko plana eguneratuta izango du. Plan hori Ebazpen honen Hirugarrena.C.1 apartatuan aipatutako Ingurumena Kudeatzeko Sistemaren (IKS) parte izango da, eta Batzordearen 2017/1442 (EB) Betearazpen Erabakiaren 10. eta 11. TEOen edukia jasoko du.

                  2. Salbuespenezko egoeretan instalazioan gasolioarekin jardutea.

                  Ezohikotzat joko da urtean 500 ordu baino gutxiagoan gasolioa erabiltzea, 12 hilabeteko batezbesteko mugikorrean. Bahía de Bizkaia Electricidad SLk gasolioarekin jarduteko kontingentzia-plan berezi bat proposatuko du, Batzordearen 2017/1442 (EB) Betearazpen Erabakiaren 36.etik 39.era bitarteko neurri teknikoekin bat etorriz.

                  3. Jarduera bertan behera uztea.

                  Jarduerari lege hauek aplikatu behar zaizkio: 4/2015 Legea, ekainaren 25ekoa, lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzekoa (Jatorri termiko konbentzionaleko energia elektrikoaren ekoizpena, 35.16), eta 9/2005 Errege Dekretua, urtarrilaren 14koa, lurzorua kutsa dezaketen jardueren zerrenda eta lurzoru kutsatuen adierazpenerako irizpide eta estandarrak ezartzekoa. Horrenbestez, Bahía de Bizkaia Electricidad SLk jarduera uzte horren berri eman beharko dio ingurumen-organoari, bi hilabeteko epea agortu baino lehen; jakinarazpen horrekin batera, jarduera-proposamen bat ere aurkeztu beharko da, erakunde horrek ezar dezan noraino iristen diren bere betebeharrak eta lurzoruaren kalitatea deklaratzeko prozedura hasteko epea beranduenez noiz hasiko den, ekainaren 25eko 4/2015 Legeak 31.3 artikuluan xedatzen duenari jarraikiz.

                  Jarduera bertan behera utzi baino lehen, Bahía de Bizkaia Electricidad SLk instalazioetan dauden hondakin guztiak kudeatu beharko ditu, ebazpen honen Hirugarrena.C.5 apartatuan ezarritakoarekin bat etorriz.

                  4. Jarduera aldi baterako etetea.

                  Jarduera aldi baterako uztea eskatuz gero, urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren, Industriako Isurpenen Erregelamendua onartzen duenean, 13. artikuluan arautu bezala, Bahía de Bizkaia Electricidad SLk, aldi baterako uztearen eskabidearekin batera, dokumentu bat bidali beharko du lantegia jardunik gabe egonda ere aplikagarriak zaizkion ingurumen-baimen integratuko kontrolak eta baldintzak nola beteko dituen adierazteko.

                  Era berean, jarduera berriz hasi baino lehen, instalazioen funtzionamendu ona ziurtatu beharko da, ingurumenean eragina izan dezakeen edozein isurketa edo emisio saihesteko.

                  5. Jarduera anomaloa izanez gero aplikatu beharreko neurriak eta jarduketak.

                  Aurkeztutako agirietan egindako proposamenean zehaztuta dauden ezohiko egoeretan aplikatu beharreko prebentzio-neurriez eta jardunerako baldintzez gain, ondorengo apartatuetan aipatzen diren baldintzak bete behar dira:

                1. Instalazioen mantentze-lan prebentiboak.

                  Mantentze-lan prebentiboen eskuliburua eduki beharko da instalazioen egoera ona bermatzeko, batez ere istripuzko jarioak edo ihesak daudenean kutsadura ekiditeko eskuragarri dauden baliabideei eta segurtasun-neurriei dagokienez. Ihesik izanez gero, lurzorua babesteko hartu beharreko neurriak zehaztuko dira, eta zehatz adieraziko da honako hauei dagokien guztia: eraikuntzako materialak (iragazgaiztasuna), biltegiratzeko neurri bereziak (substantzia arriskutsuak), gerta litezkeen ihesei antzemateko neurriak edo gehiegizko betetzeaz ohartarazteko alarma-sistemak, lantegiko kolektore-sarea zaindu eta garbitzekoak (sistematikoki garbitu beharra, maiztasuna, garbiketa mota) eta lurzoru gaineko isuriak biltzeko sistemak.

                  Aurreko lerrokadan adierazitako eskuliburuak ikuskapen eta kontrolerako programa jaso beharko du, hauek bilduko dituena: estankotasun-probak, mailen eta adierazleen egoera, balbulak, presioa arintzeko sistema, hormen egoera eta lodieren neurketa, andelen barnealdearen ikuskapen bisualak (hormena eta estaldurena) eta kubetetako detekzio-sistemen aldizkako kontrol sistematikoa, lurzorua kutsa dezakeen edozein egoerari aurrea hartzeko.

                  Era berean, atmosferarako emisioak eta uretarako isurketak prebenitzeko eta zuzentzeko sistemen (arazketa, minimizazioa, etab.) eta ikuskatu eta kontrolatzeko ekipamenduen egoera ona bermatzeko neurriak jaso beharko dira.

                  Urak arazteko prozesuan sortutako soberako hondakin solidoak eta lohiak behar den maiztasunez aterako dira, instalazioak behar bezala funtziona dezan. Hondakin horiek ez dira ibai-ibilgura hustuko aldizkako garbiketa egiten denean; bildu egin beharko dira, kudeatzeko edo zabortegi baimendu batera eramateko. Gorde egingo dira hondoan hustubiderik ez duten biltegi iragazgaitzetan. Ez dira inoiz pilatuko euri-uren jariatzearen ondorioz ibilgu publikoa kutsatzeko arriskua egon daitekeen guneetan.

                  Instalazioek lohiak tratatzeko aukera izanez gero, horietatik hustutako ura berriro bideratu beharko da arazketa-instalazioaren hasierara.

                  Hobi septikoaren sistemak eta iragazki biologikoak garbitze- eta mantentze-lan egokia izango dute errendimendu ona ziurtatzeko. Aldizka enpresa espezializatu batek erretiratuko ditu pilatutako solido eta lohiak, eta iragazki biologikoaren ohantzea garbituko du, eta garbiketan arrastatutako solidoak ibilgura hustea saihestuko da.

                  Pabiloien barruan zolak garbitzean sortutako urak tratamendu-lineara bidaliko dira, edo, bestela, kudeatzaile baimendu batek kudeatuko ditu.

                  Hondakin-ura ezingo da «bypass» bidez isuri arazketa-instalazioetan.

                  Programatutako mantentze-lanetan nahitaez «bypass» bidez isurketak egin behar badira, titularrak Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari jakinaraziko dio aurretiaz, segurtasun-neurrien eta isurketak ingurune hartzailearen kalitatearen gainean duen eragina ahal den neurrian gutxitzeko neurrien funtzionamendua zehaztuta. «Bypass» horretan aurreikusi gabeko isurketa bat badago, titularrak segurtasun-neurrien funtzionamendua egiaztatu beharko du, dagokion txostena Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzara bidalita (apartatu honetako j) puntuan adierazitakoari jarraituz).

                2. Halaber, erregistro bat eduki behar da, aldizka egindako mantentze-lanak eta hautemandako gorabeherak jasota uzteko.

                3. Titularrak behar diren bitartekoak izango ditu eskura, arazketa-instalazioak zuzen ustiatzeko eta istripuzko isurketak prebenitzeko hartu diren segurtasun-neurriak eraginkor mantentzeko.

                4. Erabilitako olioak, efluenteen arazketako hondakinak, besteak beste, eta, orokorrean, instalazioan sortutako hondakinak kudeatzeak lurzorua eta ura kutsa ditzake. Beraz, isurketak, jarioak edo ihesak gertatzeko arriskua izan dezaketen lurzatien azalera guztiak irazgaiztuko dira.

                5. Hautsezko produktuak biltegiratzeko, zulo itxiak edo hautsa xurgatzeko sistemak dituzten pabiloi estali eta itxiak izan beharko dira.

                6. Prozesurako behar diren lehengaiak, erregaiak eta produktuak ingurunean ez sakabanatzeko moduan gordeko dira.

                7. Segurtasun-tarteei eta babes-neurriei dagokienez, biltegiratze-instalazioek baldintza batzuk bete beharko dituzte; zehazki, produktu kimikoak biltegiratzeari buruz indarrean dagoen araudian ezarritakoak.

                8. Larrialdi-egoeran berehala eta eraginkortasunez jarduteko behar diren material guztien behar besteko kantitatea eduki beharko da: berriro ontziratzeko erreserbako edukiontziak, beharrezkoa izanez gero; gerta daitezkeen jarioei aurre egiteko produktu xurgatzaile selektiboak; segurtasuneko edukiontziak, kaltetutako ingurunea isolatzeko hesiak eta seinaleztapen-elementuak, eta norbera babesteko ekipamendu egokiak.

                9. Kubeten hustuketa kontrolatzeko balio duen protokolo edo prozedura dokumentatu bat edukiko da. Horri jarraituz, tratamendu-instalazioaren eraginkortasunari eragin diezaioketen produktu-jarioak instalaziora joatea saihestu beharko da.

                10. Gorabeheraren bat izanez gero, agintariei jakinaraztea.

                  Ingurunearen edo jardueraren kontrolaren gainean kalteak eragin ditzakeen gorabeheraren edo ezohiko gertaeraren baten aurrean, sustatzaileak gorabehera edo ezohiko gertaera horren berri berehala eman beharko dio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari (zuzentzeko edo eusteko neurri egokiak hartu ondoren), horretarako ezarritako helbide elektronikoaren bitartez: ippc@euskadi.eus. Jakinarazpenean alderdi hauek adierazi beharko dira gutxienez:

                  Gorabehera mota.

                  Jatorria eta zergatiak (unean zehaztu daitezkeenak).

                  Zuzenketa-neurriak edo eusteko neurriak, zeinak berehala aplikatu baitira.

                  Sortutako ondorioak.

                  Epe laburrera aurreikusitako jardunak, halakorik balego.

                  Gorabehera edo arazo larriren bat edo istripuzko emisio edo isuriren bat egonez gero, SOS Deiak eta Zierbenako Udala (Bizkaia) berehala jakinaren gainean jarri behar dira. Ondoren, gehienez ere 48 orduko epean, istripuaren ondorioz sortutako egoera zehaztasunez jasotzen duen txosten bat bidali beharko zaio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari. Txosten horretan, datu hauek agertuko dira gutxienez:

                  Gorabehera mota.

                  Gorabehera non, zergatik eta zer ordutan gertatu den.

                  Gorabeheraren iraupena.

                  Istripuzko isurketa gertatuz gero, emaria, isuritako gaiak eta ingurune hartzailean antzeman daitekeen eragina zehaztu beharko dira, haren analisia barne.

                  Mugak gaindituz gero, emisioei buruzko datuak.

                  Eragindako kalteen zenbatespena.

                  Hartutako zuzenketa-neurriak.

                  Arazoa berriro ez gertatzeko prebentzio-neurriak.

                  Prebentzio-neurriak eraginkortasunez aplikatzeko aurreikusitako epeak.

                  Baimenaren baldintzak urratzen dituen isurketa gertatzen bada eta, gainera, pertsonen osasunerako arriskutsua bada edo sistema naturalen orekari modu larrian kalte egin badiezaioke, titularrak berehala etengo du isurketa hori, eta, horrez gain, gertaeraren berri eman beharko die Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Uraren Euskal Agentziari eta Babes Zibilean eta ingurumenaren arloan ardurak dituzten erakundeei, baita SOS Deiak (112) larrialdi-zerbitzuei ere, behar diren neurriak har ditzaten.

                11. Aurreko atalean ezarritakoaz gain, gerta daitezkeen gorabeherak edo arazoak saiheste aldera, jardueraren titularrak berehala jakinarazi beharko dio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari honako gertaera hauetakoren bat jazo dela:

                  1. Etengabeko neurketa-ekipamenduek 24 ordu baino gehiagoz datu fidagarririk ez ematea eragiten duten matxurak edo akatsak gertatzea. Gorabehera gertatu eta gehieneko 24 orduko epean egingo da jakinarazpena, lanegunak direnean, edo lanegunak ez direnean, gorabehera gertatu den egunaren osteko lehen lanegunean jakinaraziko da.

                  2. Gutxienez 15 egun lehenago jakinaraziko dira instalazioaren prozesu jarraitu batean aurrez programatuta egingo diren geldialdiak, aurreikusitako prebentzioko mantentze-lanak barne.

                    Edonola ere, enpresak berehala bidaliko dio jakinarazpena, fax bidez (aplikatu beharreko jarraibide teknikoak bestelako biderik adierazi ezean), Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari, eta datu hauek zehaztuko dizkio:

                    Gorabehera mota.

                    Jatorria eta arrazoiak.

                    Sortutako ondorioak.

                    Okerrera ez egiteko hartutako neurriak.

                    Epeak.

                    1. Larrialdi-egoeretan babes zibilari buruzko araudian ezarritakoa bete beharko da, eta araudi horretan ezarritako baldintza guztiak bete beharko dira.

                      1. Baldin eta arautegi berria indarrean sartzeak edo barneratzen diren sistemen egitura eta funtzionamenduari buruzko ezagutza berri esanguratsuetara egokitu beharrak hala eginarazten badigute, babes- eta zuzenketa-neurriak eta ingurumen-zaintzako programa aldarazi ahal izango da, bai neurtu behar diren parametroen kasuan, bai neurketaren aldizkakotasuna eta aipatutako parametroek hartu behar duten tarteari dagozkion mugen kasuan. Era berean, babes- eta zuzenketa-neurriak eta ingurumena zaintzeko programa aldatu egin daitezke jardueraren sustatzaileak hala eskatuta edo ofizioz, ingurumena zaintzeko programan lortutako emaitzetan oinarrituta.

                      2. Urtean behin, otsailaren azken eguna baino lehenago, Bahía de Bizkaia Electricidad SLk aurreko urteko emisio atmosferikoei eta uretara egindako isuriei eta sortutako hondakin mota guztiei buruzko datuen ingurumen-adierazpena igorriko dio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari, E-PRTR-Euskadi Kutsatzaileen Emisio eta Transferentzia Inbentarioa egiteko eta eguneratuta edukitzeko, 508/2007 Errege Dekretuarekin bat etorriz.

                        Informazio hori Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eskura jarritako kanal, sistema edo aplikazio informatikoak erabiliz bidaliko da.

                        Datu horietako batzuek Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumenean Eragina duten Jardueren Erregistroa osatuko dute, eta erregistro hori transakzio-basea izango da, informazioa Europako Ingurumen Agentziaren erregistroetara bidaltzeko (E-PRTR-Europa erregistroa).

                        Ingurumen-adierazpena agerikoa izango da, uztailaren 18ko 27/2006 Legearen xedapenekin bat etorriz. Lege horren bidez, informazioa eskuragarri izateko, herritarren partaidetzarako eta ingurumen-gaietan justizia eskura izateko eskubideak arautzen dira (2003/4/EE eta 2003/2005/EE zuzentarauak jasotzen ditu). Horrez gain, une oro bermatu beharko da Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan ezarritakoa betetzen dela.

                      3. Instalazioetan aldaketarik egin ahal izateko, aldez aurretik INGURUNET aplikazio telematikoan eskuragarri dagoen inprimakia bete beharko da:

                        Erakunde honen onespena ere beharko da, kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak 10. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako.

                        Industriako Isurpenen Erregelamendua onartu eta Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzen duen urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 14.1 artikuluak aldaketa funtsezkotzat jotzeko irizpideak ezartzen ditu.

                        Nolanahi ere, urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuak 14.2 artikuluan xedatzen duenaren arabera, irizpide horiek orientagarriak dira, eta ingurumen-organoak kalifikatuko du eskatutako aldaketa, funtsezkotzat edo ez-funtsezkotzat jota, kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak 10. artikuluan ezarritako irizpideekin bat etorriz.

                        Era berean, proiektua aldatzen den kasuetan, Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 7.1.c eta 7.2.c artikuluetan xedatutakoa aplikatuko da.

                        Baldin eta aldaketak lurzoru berria okupatzea aurreikusten badu eta aipatutako lurzoruak lurzorua kutsa dezaketen jarduerak edo instalazioak baditu edo izan baditu, aldaketa gauzatu aurretik, hartu beharreko kokalekuaren lurzoru-kalitatearen deklarazioa eduki beharko da, Lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzeari buruzko ekainaren 25eko 4/2015 Legean ezarritakoari jarraikiz.

                        Laugarrena. Ingurumen-baimen integratuaren berrikuspena ofizioz egingo da kasu hauetan:

                      1. Instalazioak sortutako kutsadura dela eta, finkatutako emisioen muga-balioak berrikustea edo beste batzuk ezartzea komeni bada.

                      2. Emisioak nabarmen murriztu badaitezke, teknika erabilgarri onenetan aldaketa handiak egiteko gehiegizko kostuak eragin gabe.

                      3. Prozesuaren edo jardueraren funtzionamendu-segurtasuna dela eta beste teknika batzuk erabili behar badira.

                      4. Urei buruzko legedian ezarritakoaren arabera, arro-organismoak irizten badio badirela ingurumen-baimen integratua berrikustea justifikatzen duten inguruabarrak, Estatuko Administrazio Orokorrak kudeatzen dituen arroetako jabari publiko hidraulikora isurtzeari dagokionez. Kasu horretan, arro-organismoak, txosten lotesle baten bidez, organo eskudunera joko du ingurumen-baimen integratua eman dezan, gehienez ere hogei eguneko epean berrikuspen-prozesua hasteko.

                      5. Instalazioari aplikagarri zaion sektoreko legediak hala eskatzen badu, edo abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 22.3 artikuluari jarraikiz, ingurumen-kalitateko arau berriak edo berrikusiak betetzea beharrezkoa bada.

                      6. Aplikatu beharreko araudi berria indarrean jartzen bada.

                      7. Ingurunearen egiturari eta funtzionamenduari buruzko ezagutza garrantzitsu berrietara egokitu beharra badago; bereziki, inplikatutako sistemen hauskortasuna areagotzen dela hautematen bada.

                      8. Ingurumena zaintzeko programan jasotako emaitzen edo bestelako oharren arabera, egiaztatzen bada ez direla nahikoak ingurumen-inpakturako ezarritako babes-, zuzenketa- edo konpentsazio-neurriak.

                      9. Abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 26. artikuluko 1., 2. eta 3. puntuetan ezarritakoarekin bat etorriz egindako azterketa eginda, aldatu egin behar dela ondorioztatzen bada.

                        Ingurumen-baimen integratua berrikusteak ez dakar kalte-ordaina jasotzeko eskubidea, hala ezarrita baitago abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 26.5 artikuluan.

                        Bosgarrena. Baimen hau iraungitzeko arrazoi izango da Bahía de Bizkaia Electricidad SL sozietatearen nortasun juridikoa azkentzea, indarreko araudian ezarritako kasuetan.

                        Horrez gain, lehorretik itsasora isurtzeko baimena ezeztatu ahal izango da, Kostei buruzko Legearen (uztailaren 28ko 22/1988) 78. eta 79. artikuluetan ezarritako baldintzetan.

                        Seigarrena. Ingurumeneko finantza-bermea.

                      1. Ingurumeneko finantza-bermea.

                        Bahía de Bizkaia Electricidad SLk bere jarduera profesionalaren ingurumen-arriskuen azterketa egin beharko du, abenduaren 22ko 2090/2008 Errege Dekretuaren 34. artikuluan ezarritakoaren arabera (26/2007 Legea zati batean garatzen duen Erregelamendua onartzen duena), finantza-bermea eratu behar duen ebaluatzeko, Ingurumen Erantzukizunari buruzko urriaren 23ko 26/2007 Legearen 24. artikuluaren arabera. Obligazioa izanez gero, 1. eta 2. lehentasun-mailako operadoreek, ekainaren 22ko ARM/1783/2011 Aginduaren arabera, finantza-bermea izan beharko dute. Bestalde, 3. lehentasun-mailako operadoreek, ekainaren 22ko ARM/1783/2011 Aginduaren arabera, finantza-bermea eduki beharko dute urriaren 10eko TEC/1023/2019 Aginduaren 2. artikuluan ezarritako epeetan. Hala badagokio, finantza-bermea eratu ondoren, eta betiere adierazitako data baino lehen, erantzukizunpeko adierazpen bat aurkeztu beharko dio agintaritza eskudunari, eta adierazpen horrek 2090/2008 Errege Dekretuaren IV.1 eranskinean adierazitako informazioa jaso beharko du gutxienez. 26/2007 Legearen 28. artikuluko a) eta b) apartatuetan aurreikusitako salbuespenei jarraikiz, jarduera finantza-bermea eratzetik salbuetsita geratzen bada, erantzukizunpeko adierazpen bat aurkeztu beharko dio agintaritza eskudunari, eta hark IV.2 eranskinean jasotako informazioa jaso beharko du gutxienez. Erantzukizunpeko adierazpen hori Eusko Jaurlaritzak emandako prozedura telematikoaren bidez bakarrik aurkeztu behar da.

                        Operadoreak ingurumen-arriskuen azterketa eguneratuko du egokitzat jotzen duen guztietan, eta, aldiro, jardueran, instalazioan edo oinarrizko baimenean funtsezko aldaketak gertatzen direnean. Finantza-bermearen zenbatekoa urtero eguneratuko da, KPIaren arabera.

                        Urteko ingurumena zaintzeko planarekin batera finantza-bermea eratu behar izanez gero, indarrean dagoen aseguru-polizaren kopia edo eratutako finantza-bermearen motaren ziurtagiria aurkeztu beharko da.

                      2. Ingurumen-arloko erantzukizuna.

                        Jardueraren operadoreak ingurumen-kalteak prebenitzeko, saihesteko eta konpontzeko neurriak hartu eta betearazi behar ditu, eta horien kostuak ordaindu behar ditu, zenbatekoa edozein dela ere, baita dolorik, errurik edo zabarkeriarik egon gabe ere, Ingurumen-arloko erantzukizunari buruzko Legearen 19.1 artikuluan adierazten den bezala.

                        Zazpigarrena. Alderdi hauei sei hilabeteko epean erantzuteko eskatzea Bahía de Bizkaia Electricidad SL enpresari:

                        Energia-efizientzia zehaztea, Hirugarrena.C.2 apartatuan eta 2. TEOan jasotako terminoetan.

                        Salbuespen-egoeretan gasolioarekin jarduteko kontingentzia-plana.

                        Geldialdiak eta abiarazte-aldiak kudeatzeko plana.

                        Ebazpen honen arabera eguneratutako ingurumen-zaintzaren programa.

                        Kudeatzaile baimenduari ematen zaizkion sortutako hondakinak behar bezala identifikatu eta sailkatzen direla justifikatu beharko da, bereziki hondakin arriskutsuen izaerari eta arrisku-ezaugarriei dagokienez, betiere honako zerrenda honetan ezarritako irizpideekin bat etorriz: Europako Hondakin Zerrenda, 2014ko abenduaren 18ko Batzordearen Erabakiz argitaratua, zeinaren bidez aldatu egiten baita hondakinen zerrendari buruzko 2000/532/EE Erabakia; eta 1357/2014/EB Erregelamendua, Batzordearena, 2014ko abenduaren 18koa, zeinaren bidez ordezten baita Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2008/98/EE Zuzentarauaren III. eranskina (zuzentarau hori hondakinei buruzkoa da eta zuzentarau jakin batzuk baliogabetu zituen). Hori egiaztatu ondoren, eguneratu egingo dira baimen honetan jasota eta izapidetzeko orduan indarrean zeuden identifikazioa eta sailkapena.

                        Zortzigarrena. Abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 5.d) artikuluan xedatutakoari jarraikiz, energia elektrikoa sortzeko jarduerari dagokionez, zeina ebazpen honen xede baita, gerta litekeen titulartasun-aldaketa oro jakinarazi beharko dio Bahía de Bizkaia Electricidad SLk Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari, azken horrek onar dezan.

                        Bederatzigarrena. Ingurumen-baimen integratu honetan ezarritako baldintzak ez betetzea arau-hauste astun edo oso astun gisa tipifikatuta dago Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 31. artikuluari jarraituz (abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartua), eta aipatutako legearen 32. artikuluan jasotako zigorrak ezartzea ekar dezake.

                        Hamargarrena. 16-I-01-000000000103 erregistro-kodea esleitzea Bahía de Bizkaia Electricidad SLk Zierbenako Punta Ceballos kalean (8 zk.) ustiatutako instalazioari. Hona hemen kokapena: UTM (ETRS89) 30T, X: 492448, Y: 4800723, Z: 8. Titularrak bere jarduera garatzean erabiliko dituen beste identifikazio-kode batzuk hauek dira:

                        Hondakin arriskutsuen ekoizpena: 16P01AAI000000103.

                        Hondakin ez-arriskutsuen ekoizpena: 16P03AAI000000103.

                        I-01-000000000103 atmosfera kutsatu dezakeen jarduera.

                        Hamaikagarrena. Ebazpen honen edukiaren berri ematea Bahía de Bizkaia Electricidad SLri, Zierbenako Udalari (Bizkaia), ingurumen-baimen integratua emateko prozeduran parte hartu duten erakundeei eta gainerako interesdunei.

                        Hamabigarrena. Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren aurrean, hilabeteko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren arabera.

                        Vitoria-Gasteiz, 2021eko abuztuaren 17a.

                        Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordea,

                        AMAIA BARREDO MARTÍN.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.
Euskadi, auzolana