Arautegia

Inprimatu

1707/2019 EBAZPENA, urriaren 31koa, Ezkerraldea-Enkarterri-Cruces Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerentearena. Honen bidez, Milagros Castillo Polo andrea Administrazioko Taldeko Buru (Aurrekontuak eta gastuen kontrola) izendatu da, izendapen aske bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ezkerraldea-Enkarterri-Cruces ESIko.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 31
  • Hurrenkera-zk.: 809
  • Xedapen-zk.: 1707
  • Xedapen-data: 2019/10/31
  • Argitaratze-data: 2020/02/14

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

1006/2019, maiatzaren 24koa Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ezkerraldea-Enkarterri-Cruces ESIan Administrazioko Taldeko Buru (Aurrekontuak eta gastuen kontrola) lanpostu bat izendapen aske bidez betetzeko deialdia onartu zen.

Balorazio batzordeak aurkeztutako eskabideak baloratu ditu, eta dagokion izendapen proposamena egin du. Horiek horrela, eta Milagros Castillo Polo andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, zera erabaki da: pertsona hori izendatzea, Administrazioko Taldeko Buru (Aurrekontuak eta gastuen kontrola) Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ezkerraldea-Enkarterri-Cruces ESIan.

Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluko hirugarren arau komunean, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezartzen denarekin bat, zera

Lehenengoa. Milagros Castillo Polo andrea izendatzea, Administrazioko Taldeko Buru (Aurrekontuak eta gastuen kontrola), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ezkerraldea-Enkarterri-Cruces ESIan.

Bigarrena. Izendapen honi dagokionez, ondorioetarako data hau izango da: 2019ko azaroaren 1a.

Hirugarrena. Izendapenak egin dituen organoak diskrezionalki kargugabetu ditzake, izendapen askeko sistemaren bidez dagozkion lanpostuetan izendatu dituen langileak. Kargutik kentzeak edo lanpostutik mugiarazteak zera eragingo du: langilea beste postu funtzional batera lekualdatuko dela, baina, edonola ere, interesdunak titular moduan kategoriari dagozkion baldintzei eutsiko diela. Hain zuzen, antzeko ezaugarriak dituen lanpostu bati atxikiko zaio eta, ahal dela, izendapena jaso aurretik betetzen zuen lanpostuak zeuzkan ezaugarri berberekin antolakuntzari eta lurraldetasunari dagokionez. Atxikipen horrek, hain zuzen, kargugabetze-dataren biharamunetik aurrera izango ditu ondoriok, eta Osakidetzak berak ezarritako prozedurari jarraituz gauzatuko da. Lanpostua betetzeko eskatzen diren betekizun eta baldintza guztiak bete beharko ditu.

Laugarrena. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea.

Bosgarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen honi dagokion iragarkia EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Barakaldo, 2019ko urriaren 31.

Ezkerraldea-Enkarterri-Cruces ESIko zuzendari gerentea,

SANTIAGO RABANAL RETOLAZA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik
Euskadi, auzolana