Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2021eko irailaren 17koa, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuarena, etxebizitza programen zenbatekoak eguneratzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 206
  • Hurrenkera-zk.: 5261
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2021/09/17
  • Argitaratze-data: 2021/10/15

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

ASAP (Alokairu Segurua, Arrazoizko Prezioa) merkatu libreko etxebizitzen alokairurako bitartekaritza-programa arautzen duen irailaren 17ko 144/2019 Dekretuaren eranskinean zehazten dira programa horretan onar daitezkeen gehieneko errentak. Azken xedapenetako bigarrenak gehieneko errenta horiek agindu bidez aldatzeko aukera ematen du.

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren 2018ko abenduaren 18ko Aginduaren bidez, zeinaren bidez arautzen eta iragartzen baitira Gaztelagun programako etxebizitzen alokairurako laguntzak, programan sartutako alokairuko etxebizitzetarako onartzen den hileko gehieneko errenta finkatzen da.

Egoera sozioekonomikoak gomendatzen du zenbateko horiek uniformetasun-irizpideekin eguneratzea.

Ondorioz, eta lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuak (Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituena) eta Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren egitura organikoa eta egitekoak ezartzen dituen urtarrilaren 19ko 11/2021 Dekretuak ematen didaten eskumena erabiliz,

Honako hauek izango dira ASAP (Alokairu Segurua, Arrazoizko Prezioa) etxebizitza libreen merkatuko bitartekaritza-programan onartuko diren gehieneko errentak:

(Ikus .PDF)

Aldatu egiten da Gaztelagun programako etxebizitzen alokairurako laguntzak arautu eta horien deialdia egiten duen Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren 2018ko abenduaren 18ko Aginduaren 2. artikuluaren bigarren paragrafoaren idazketa, eta honela idatzita geratzen da:

  1. Etxebizitzaren hileko errenta ez da 775 eurotik gorakoa izango Bilbon, Donostian eta Vitoria-Gasteizen; 750 eurotik beherako izango da Bilbo eta Donostiako metropolialdeetan eta 10.000 biztanletik gorako udalerrietan; eta 675 eurotik beherakoa gainerako udalerrietan.

    Hala ere, Gaztelagun Programaren onuradun izaten jarraituko dute hasierako urtearen ondorengo urteetan zenbateko horiek gainditzen dituzten errentak ordaintzen dituzten pertsonek, zenbateko horiek Hiri Errentamenduei buruzko azaroaren 29ko 29/1994 Legearen 18. artikuluan aurreikusitako moduan eguneratu izanagatik.

Agindu hau indarrean jarriko da «Bizigune» programan sartutako etxebizitzen kanonaren zenbatekoei eta ASAP programan sartutako etxebizitzetan edo Gaztelagun Programako laguntzen onuradunetan onar daitezkeen gehieneko errentei dagokienez. Zenbateko horiek 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera aplikatuko dira, organo kudeatzaileek ofizioz gauzatuko dituzten kontratu- eta administrazio-erregularizazioen bitartez.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko irailaren 17a.

Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburua,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.

Euskadi, auzolana