Arautegia

Inprimatu

12/2020 DEKRETUA, otsailaren 11koa, zeinaren bitartez deklaratzen baita «Asociación para la inserción social Zabaltzen» elkarteak gizarte-intereseko aitorpena galdu duela.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 31
  • Hurrenkera-zk.: 824
  • Xedapen-zk.: 12
  • Xedapen-data: 2020/02/11
  • Argitaratze-data: 2020/02/14

Testu legala

Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legearen 74. artikuluan xedatzen denez, gizarte-zerbitzuen eskaintzan diharduten irabazi-asmorik gabeko erakundeak gizarte-interesekotzat aitortu ahal izango dira, erregelamendu bidez zehazten diren baldintzak biltzen dituztenean; guztia ere, EAEn gizarte-zerbitzuak garatzearren Gizarte-ekintzako Hirugarren Sektoreari egindako ekarpenak eta izandako ibilbidea aitortzeko.

Gizarte-zerbitzuetako irabazi-asmorik gabeko erakundeak gizarte-intereseko deklaratzeari buruzko urriaren 7ko 424/2013 Dekretuan daude araututa gizarte-interesaren aitorpena lortzeko, mantentzeko, ezeztatzeko eta galtzeko baldintzak eta prozedura aplikagarria.

Horrenbestez, ekainaren 24ko 130/2014 Dekretua eman zen, zeinaren bitartez gizarte-interesekotzat deklaratu baitzen «Asociación para la inserción social Zabaltzen» elkartea.

Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritzak adierazi duen moduan, gizarte-intereseko aitorpena galtzeko prozedura izapidetu da, urriaren 7ko 424/2013 Dekretuaren 11. artikuluan ezarritakoari jarraituz; izan ere, aldatu egin da erakundearen forma juridikoa: elkarte izateari utzi, eta kooperatiba-sozietate izatera pasatu da. Ondorioz, dekretu horren 10.2.a) artikuluak ezartzen duena aplikatu da.

Dekretu erregulatzailean xedatutakoaren arabera, Gobernu Kontseiluak onartutako dekretu bidez galduko da gizarte-intereseko aitorpena, gizarte-zerbitzuen arloan eskumena duen sailburuak proposatuta, zeinak dagokion espedientea izapidetu baitu.

Horrenbestez, Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak proposatuta, eta Gobernu Kontseiluak 2020ko otsailaren 11n egindako bileran aztertu eta onartu ondoren, hau

Vitoria-Gasteizen, 2020ko otsailaren 11n.

Lehendakaria,

IŃIGO URKULLU RENTERIA.

Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburua,

BEATRIZ ARTOLAZABAL ALBENIZ.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.
Euskadi, auzolana