Arautegia

Inprimatu

452/1999 DEKRETUA, abenduaren 28koa, zeinaren bitartez euskal administrazio publikoetako funtzionarioen ordainsariei buruzko Dekretuaren bigarren aldaketa eta 1999ko ordainsariak finkatzen baitira.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ogasun eta Herri Administrazio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 249
  • Hurrenkera-zk.: 5626
  • Xedapen-zk.: 452
  • Xedapen-data: 1999/12/28
  • Argitaratze-data: 1999/12/30

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Uztailaren 30eko 207/1990 Dekretuan, uztailaren 6ko 6/1989 Legean jasotako aurreikuspenak arautu ziren, azken Lege honen 5.1.g, 79.3 eta Zazpigarren Aldibaterako Xedapenean agindutakoa betetzeko; beraz, azken lege honen aplikazio-eremuko langileen ordainsari-egitura bateratu egin zen.

Dekretu honetan ezartzen diren aurreikuspenen erreferentzia-markoa Euskal Autonomia Erkidegoaren 1998ko Aurrekontu Orokorrak onartu zituen abenduaren 23ko 21/1997 Legearen edukia da, baina, ekonomia, aurrekontu eta finantzaketa alorretan 1999. urterako neurri osagarriak ezarri zituen ekainaren 25eko 2/1999 Legeari dagokionean.

Ondorioz, 6/1989 Legearen 8.b artikuluan ezarritakoa betez, Funtzio Publikoaren Euskal Kontseiluak eman duen txostena ikusirik, Aholku Batzorde Juridikoarekin bat etorriaz, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1999ko abenduaren 28an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

Bakarra.– Dekretu honen ezarpenak ez du inolaz ere ekarriko kontzeptu ezberdinengatik jasotzen diren ordainsarien gutxitzea. Alderik bada, berariazko osagarriari egotziko zaio.

Bakarra.– Uztailaren 30eko 207/1990 Dekretuaren 6. artikuluko 2. idatz-zatiari abenduaren 22ko 343/1992 Dekretuak eman zion idazkera berria indargabetu egiten da.

Bakarra.– Dekretu hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu, eta biharamunean sartuko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 1999ko abenduaaren 28an.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,

IDOIA ZENARRUZABEITIA BELDARRAIN.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.
Euskadi, auzolana