Arautegia

Inprimatu

433/1999 DEKRETUA, abenduaren 21ekoa, errepideen alorreko zerbitzu batzuk Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzeko 1999ko azaroaren 15ean Eskualdaketetarako Bitariko Batzordeak hartutako erabakia onartzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakariordetza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 248
  • Hurrenkera-zk.: 5601
  • Xedapen-zk.: 433
  • Xedapen-data: 1999/12/21
  • Argitaratze-data: 1999/12/29

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Herri Administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Abenduaren 3ko 1837/1999 Errege Dekretuak hitzez-hitz jasotzen du Bitariko Batzordearen Osokoak 1999ko azaroaren 15ean hartutako erabakia, alegia, errepideen alorreko zerbitzu batzuk Estatuko Administraziotik Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzea —eta zehatzago, Kantaurikoko A-8 (Bilbao-Behobia) autobidearen gaineko funtzio eta zerbitzuak eskualdatzea— xedatzen duen erabakia. Bada, irailaren 26ko 2339/1980 Errege Dekretuaren bitartez onartutako Eskualdaketetarako Bitariko Batzordearen Erabakiaren 2. artikuluan xedatutakoari jarraituz eta bertan ezarritako izapidegintzazko eskakizunak betetzeko, hauxe da dekretu honen helburua: aipaturiko erabakia onartzea eta argitaratzea, eta eskualdatutako giza baliabideak eta baliabide materialak atxikitzea.

Ondorioz, lehendakariordearen proposamenez, aurretik Lehendakaritzak onartu ostean eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1999ko abenduaren 21ean egindako bileran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

1837/1999 ERREGE DEKRETUA, abenduaren 3koa, errepideen alorreko zerbitzu batzuk Estatuko Administraziotik Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzea xedatzen duena.

Euskal Herrirako Autonomia Estatutuak (abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoaren bidez onartua) bere 10. artikuluko 34. paragrafoan ezartzen duenez, errepide eta bideen alorrean lurralde historikoetako foru aldundiek osorik gordeko dituzte beren baitan dituzten araubide juridikoa eta eskumenak —Konstituzioaren 148.1.5. artikuluan jasotako eskumenez gainera—, bai eta Estatutuaren 3. artikuluaren arabera berreskura ditzaketenak ere. Konstituzioak, gainera, aukera ematen die autonomia erkidegoei ibilbidea osorik erkidegoaren lurraldean duten trenbide eta errepideen gaineko eskumenak bereganatzeko, eta horien bidezko eta kable bidezko garraioaren gainekoak ere.

Irailaren 26ko 2769/1980 Errege Dekretuaren bidez errepideen gaineko funtzio eta zerbitzu batzuk eskualdatu zitzaizkion Euskal Autonomia Erkidegoari.

Euskal Herrirako Autonomia Estatutuaren bigarren xedapen iragankorrean aurreikusitako Bitariko Batzordeak erabaki bat hartu zuen 1999ko azaroaren 15eko bilkuran errepideen eskualdaketari buruz, eta horrek ezinbestean dakar Gobernuaren onarpena errege-dekretu bidez.

Ondorioz, Euskal Herrirako Autonomia Estatutuaren bigarren xedapen iragankorrean xedatutakoa betez, Herri Administrazioetako ministroaren proposamenez eta Ministro Kontseiluak 1999ko abenduaren 3an egindako bilkuran aztertu ondoren, hauxe

Rosa Rodríguez Pascual andreak eta Sabino Torre Díez jaunak, Euskal Herrirako Autonomia Estatutuaren bigarren xedapen iragankorrean aurreikusitako Bitariko Batzordeko idazkariek, hau

Bitariko Batzordeak 1999ko azaroaren 15ean egindako Osoko Bilkuran erabaki bat hartu zuela, errepideen alorreko zerbitzu batzuk Estatuko Administraziotik Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzeko, ondoren adierazten denaren arabera:

  1. Eskualdaketa Konstituzioaren eta Estatutuaren zein puntutan oinarritzen den:

    Euskal Herrirako Autonomia Estatutuak (abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoaren bidez onartua) bere 10. artikuluko 34. paragrafoan ezartzen duenez, errepide eta bideen alorrean lurralde historikoetako foru aldundiek osorik gordeko dituzte beren baitan dituzten araubide juridikoa eta eskumenak —Konstituzioaren 148.1.5. artikuluan jasotako eskumenez gainera—, bai eta Estatutuaren 3. artikuluaren arabera berreskura ditzaketenak ere. Konstituzioak, gainera, aukera ematen die autonomia erkidegoei ibilbidea osorik erkidegoaren lurraldean duten trenbide eta errepideen gaineko eskumenak bereganatzeko, eta horien bidezko eta kable bidezko garraioaren gainekoak ere.

    Irailaren 26ko 2769/1980 Errege Dekretuaren bidez errepideen gaineko funtzio eta zerbitzu batzuk eskualdatu zitzaizkion Euskal Autonomia Erkidegoari.

  2. Euskal Autonomia Erkidegoak bereganatzen dituen funtzioak eta eskualdatzen zaizkion zerbitzuen identifikazioa:

    1. – Orain arte Estatuko Administrazioak kudeatzen zituen Kantaurikoko A-8 (Bilbao-Behobia) autobidearen gaineko funtzio eta zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzen zaizkio.

      1. 8 autobidearen titularitatea Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzen zaio, agiri honen 1. zerrendan zehazten denaren arabera.

      1. 8 autobidearen gaineko titularitatea bereganatzearen ondorioz, orain arte Estatuko Administrazioak atxikita zuen egoera juridikoa eskuratuko du Euskal Autonomia Erkidegoak, bertako lurralde historikoen eskumen-araubidea eta erakunde-arauak begiratuta.

    2. – Aurreko 1 puntua ezertan ere aldatu gabe, Estatuko Administrazioak bere gain atxikiko ditu, 2001eko abenduaren 31 arte, indarrean dagoen emakida-kontratua aplikatzetik datozkeen eta eragin ekonomiko eta finantzazkoak sortzen dituzten betebehar eta eskubideak, autobidea ustiatzen duen sozietate emakidadunarekiko. Horretarako, eskatzen dion informazio guztia helaraziko dio Sustapen Ministerioari Euskal Autonomia Erkidegoak.

  3. Estatuko Administrazioren esku gelditzen diren funtzio eta zerbitzuak.

    Erabaki honetako eskualdaketa gorabehera, horrek ez die eragingo Euskal Herrirako Autonomia Estatutuak 17. artikuluan Estatuari esleitzen dizkion funtzio eta zerbitzuei; horiek, esaterako mugen-kontrolak, bere hartan jarraituko dute, aipaturiko artikuluan ezarritako era eta baldintzetan.

  4. Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegokoak batera burutu beharreko funtzioak eta lankidetza-moduak.

    1. – Eskualdatzen den autobidean, Estatuan indarrean dauden arau teknikoak eta seinaleztatzekoak erabiliko ditu Autonomia Erkidegoak.

    2. – Euskal Herrirako Autonomia Estatutuaren 20.3 artikuluan ezarritakoa betez, Euskal Autonomia Erkidegoak men egingo die errepideak egiteko eta mantentzeko Estatuak ematen dituen arau tekniko orokorrei, alegia, nazioarteko hitzarmenak, akordioak edo gomendioak aplikatzetik ematen dituenei.

      Defentsa-azaroak direla-eta, errepideak egiteko, mantentzeko eta ustiatzeko Estatuak arrazoituz ematen dituen aginduak beteko ditu Euskal Autonomia Erkidegoak.

  5. Eskualdaketaren ekonomi eta finantza araubidea.

    Eskualdaketa indarrean jartzen denetik aurrera, Euskal Autonomia Erkidegoak bere gain harturiko kargatzat joko dira agiri honen 2. zerrendan adierazten diren Estatuaren Aurrekontu Orokorretako gastu-kredituak, alegia emakida-araubidea duten autobideetako ikuskapen-zerbitzuak eta Gobernuaren Ordezkaritzak finantzatzeko direnak. Horretarako, Ekonomi Itunean jasotakoaren ondorioak eta honako proportzioa hartuko dira aintzat: ehuneko 55,93ari dagokiona; hau da, Euskal Autonomia Erkidegoak gaur egun orotara dituen ordainpeko autobideekin alderatuta A-8 autobideak dituen kilometro-kopuruaren ehunekoa.

    2001 urtean Ekonomi Ituna berritzerakoan eta urte horretako eta hurrengo ekitaldietako kupo berriak finkatzerakoan, Euskal Autonomia Erkidegoak bere gain harturiko kargatzat joko dira emakida-araubidea duten autobideekin loturiko Estatuaren Aurrekontu Orokorretako beste edonolako gastu-kredituak, aurreko lerroaldean adierazitako proportzioan, bereziki kanbio-aseguruak finantzatzeko direnak.

  6. Eskualdatzen diren zerbitzuetako dokumentazioa eta espedienteak.

    Eskualdatzen diren zerbitzuetako dokumentazioa eta espedienteak hilabeteko epean entregatuko dira, erabaki hau onartzen duen Errege Dekretuak indarra hartzen duenetik aurrera. Horretarako, bidezko aktak (onartzearenak eta entregatzearenak) izenpetuko dira.

  7. Eskualdaketak indarrean noiz jarriko diren.

    Eskualdatzen den autobideari Estatuko Errepide Sarean baja ematen dion errege dekretua indarrean jartzen den egunaren biharamunean hartuko du indarra eskualdaketak.

    Eta jasota gera dadin, agiri hau ematen dugu, Madrilen, 1999ko azaroaren 15ean.

    Bitariko Batzordeko idazkariak,

    ROSA RODRÍGUEZ PASCUAL ETA SABINO TORRE DÍEZ

Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzen zaizkion ondasunen zerrenda.

  1. 8 autobidea (Bilbao-Behobia).

    105,6 km-ko zatiak. Kantaurikoko A-8 (Bilbao-Behobia) autobidea osatzen duten bi zatiak, bidesaririk gabeko zati batez (Donostiako saihesbidea deritzona) elkarloturik daudenak.

    Lehenengo zatia: 0,090 kilometro-puntutik, Behobiako nazioarteko zubiaren ondoan, Frantziako mugan, 17,490 kilometro-punturaino, Donostiako Intxaurrondo auzoan.

    Bigarren zatia: 22,760 kilometro-puntutik 110,960 kilometro-punturaino, Basauriko Udalerrian.

Estatuak bere gain hartu behar duen kostua 1999an, errepideak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzearen ondorioz

17 atala

Gastu osoa Estatuak bere gain

  • hartu behar duen

    (Pezetak) kostu osoaren balorazioa

    (Pezetak)

    Administrazio Unitatea. Gobernuaren Ordezkariordetza ordainpeko autobideetan: (%55,93)

    511D. 1. kapitulua .......................... 56.358.879 31.521.521

    511D. 2. kapitulua .......................... 11.688.933 6.537.620

    511D. 6. kapitulua .......................... 157.612 88.152

    Ikuskapen teknikoa:

    513E. 1. kapitulua ........................... 2.640.000 1.476.552

    513E. 2. kapitulua ........................... 303.072 169.508

    513E. 6. kapitulua ........................... 170.280 95.238

    Kostuak guztira ............................. 71.318.776 39.888.591

Euskadi, auzolana