Arautegia

Inprimatu

DEKRETUA, 423/1999ko azaroaren 30ekoa, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako irakaskuntzaren ezarpena eta dagozkien tituluei buruzko jarraibideak arautzen dituen Dekretua bigarren aldiz aldatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 237
  • Hurrenkera-zk.: 5361
  • Xedapen-zk.: 423
  • Xedapen-data: 1999/11/30
  • Argitaratze-data: 1999/12/14

Gaikako eremua

  • Gaia: Hezkuntza
  • Azpigaia: ---

Testu legala

LOGSEren arabera, Batxilergoak hezkuntzan hiru helburu bete behar ditu: prestakuntza orokorra eman behar du, ikasleak orientatu egin behar ditu eta ikasleak goi-mailako ikasketak egiteko prestatu behar ditu. Helburu horiek EAEn ditugun lau Batxilergo-motetan ziurtatuta daude.

Hezkuntzaren etapa honek ikasleen prestakuntza orokorra bermatu behar du eta ikasleei adimen eta giza heldutasuna eman behar die, ondorengo ikasketak egiten jarraitu edo lanean hasteko modua izan dezaten.

Batxilergoaren helburu propedeutikoa kontuan hartuz, beharrezkoa zen aniztasuna bultzatzen zuten modalitateko eta aukerako jakintzagaiak antolatzea, prestakuntza-ibilbide desberdinak eratzeko aukera egon zedin. Batxilergoaren batasun-printzipioaren eta aniztasun-printzipioaren arteko oreka lortzen zuen hezkuntza-etapa bat eratu nahi zen. Batasuna lortzeko, modalitate guztientzat diren hezkuntza-helburuak eta hainbat jakintzagai ezarri ziren; aniztasuna bermatzeko, berriz, modalitate desberdinak eta aukerako jakintzagaiak eskaintzen dira.

Oreka hauskor horri eusteko, guztiontzako jakintzak indartzea komeni da, bai eta hautatzeko aukerak ez direla inolaz mugatuko ziurtatzea ere. Izan ere, hautatzeko posibilitateak espezializazioan sakontzeko edo lehenengo ikasturtean egindako aukera aldatzeko bide izan behar du. Era berean, hezkuntza-ibilbide inkoherenteak baztertu egin behar dira, ikasleak ondoren zein unibertsitate-ikasketa, goi-mailako prestakuntza-ziklo edo arte-ikasketa egingo dituen hautatzeko duen aukerarentzat kaltegarriak baitira. Horrez gain, oraingo baldintzetan ikaslearen eskola-errendimenduan eragin negatiboa izan dezakeen ordu-kopuru handia txikitzea ere komeni da.

Helburu horiek lortzeko, beharrezkoa da apirilaren 29ko 97/1997 Dekretuan, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako irakaskuntzaren ezarpena eta dagozkien tituluei buruzko jarraibideak arautzen dituenean, aldaketa batzuk egitea.

Horren indarrez, Euskadiko Eskola Kontseilua entzun ondoren eta Eusko Jaurlaritzako Aholku Batzorde Juridikoarekin bat, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1999ko azaroaren 30ean egindako bilkuran aztertu ondoren, honakoa

"1.– Ikastetxe guztiek hautazko jakintzagaien behar adinako eskaintza egingo dute, aurreikusitako prestakuntza-ibilbideen arabera.

  1. – Ikasleek jakintzagai bat hautatu behar dute gutxienez lehenengo mailan eta beste jakintzagai bat bigarrenean, ikastetxeak eskaintzen dituen aukerako jakintzagaien artetik, hartuta ez dituen bere modalitateko jakintzagaien artetik eta ikastetxean ematen diren beste modalitateetako jakintzagaien artetik."

1999/00 ikasturtean, Batxilergoko bigarren mailako "Gorputz Hezkuntzako" curriculuma uztailaren 22ko 180/1977 Dekretuan (abuztuaren 29ko EHAA) azaltzen den "Jarduera Fisikoa, Aisia eta Osasuna" izeneko irakasgaiaren curriculumari egokituko zaio.

Lehena.– Baimena ematen zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari dekretu hau aplikatu eta garatzeko behar diren xedapenak emateko.

Vitoria-Gasteizen, 1999ko azaroaren 30ean.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

INAXIO OLIVERI ALBISU.

Batxilergoaren modalitateak:

1. MAILA 2. MAILA

GUZTIENTZAKO JAKINTZAGAIAK Orduak GUZTIENTZAKO JAKINTZAGAIAK Orduak

  • Gaztelania eta Literatura 3 . Historia 4

  • Euskara eta Literatura 3 . Gaztelania eta Literatura 3

  • Atzerriko Hizkuntza 3 . Euskara eta Literatura 3

  • Filosofia 4 . Atzerriko Hizkuntza 3

  • Erlijioa/Alternatiboa (aukeratzeko) 2 . Gorputz Hezkuntza 2

    Guztira 15 Guztira 15

    MODALITATE JAKINTZAGAIAKOrduak MODALITATE JAKINTZAGAIAK Orduak

  • Matematika I . Kimika (*)

  • Fisika eta Kimika . Biologia (*)

  • Biologia eta Geologia . Fisika (*)

  • Marrazketa Teknikoa . Matematika II (*)

  • Lur eta ingurugiro-zientziak . 1. mailan hautatu ez zirenak

    4 orduko 3 jakintzagai 12 4 orduko 3 jakintzagai 12

    AUKERAKO JAKINTZAGAIAKOrduak AUKERAKO JAKINTZAGAIAK Orduak

    4 orduko jakintzagai 1 4 4 orduko jakintzagai 1 4

    GUZTIKO OROKORRA 31 GUZTIKO OROKORRA31

1. MAILA 2. MAILA

GUZTIENTZAKO JAKINTZAGAIAK Orduak GUZTIENTZAKO JAKINTZAGAIAK Orduak

  • Gaztelania eta Literatura 3 . Historia 4

  • Euskara eta Literatura 3 . Gaztelania eta Literatura 3

  • Atzerriko Hizkuntza 3 . Euskara eta Literatura 3

  • Filosofia 4 . Atzerriko Hizkuntza 3

  • Erlijioa/Alternatiboa (aukeratzeko) 2 . Gorputz Hezkuntza 2

    Guztira 15 Guztira 15

    MODALITATE JAKINTZAGAIAK Orduak MODALITATE JAKINTZAGAIAK Orduak

  • Gizarte-Zientziei aplikatutako . GeografiaMatematika I

  • Historia Garaikidea . Grekera

  • Latina I . Latina II (*)

  • Artearen Historia . Gizarte-Zientziei aplikatutako Matematika II (*)

  • Ekonomia . Ekonomia eta Enpresa-Antolaketa (*)

  • Filosofiaren Historia

    1. mailan hautatu ez zirenak

    4 orduko 3 jakintzagai 12 4 orduko 3 jakintzagai 12

    AUKERAKO JAKINTZAGAIAKOrduak AUKERAKO JAKINTZAGAIAK Orduak

    4 orduko jakintzagai 1 4 4 orduko jakintzagai 1 4

    GUZTIKO OROKORRA 31 GUZTIKO OROKORRA31

1. MAILA 2. MAILA

GUZTIENTZAKO JAKINTZAGAIAK Orduak GUZTIENTZAKO JAKINTZAGAIAK Orduak

  • Gaztelania eta Literatura 3 . Historia 4

  • Euskara eta Literatura 3 . Gaztelania eta Literatura 3

  • Atzerriko Hizkuntza 3 . Euskara eta Literatura 3

  • Filosofia 4 . Atzerriko Hizkuntza 3

  • Erlijioa/Alternatiboa (aukeratzeko) 2 . Gorputz Hezkuntza 2

    Guztira 15 Guztira 15

    MODALITATE JAKINTZAGAIAKOrduak MODALITATE JAKINTZAGAIAK Orduak

  • Industri Teknologia 1 . Industri Teknologia II (*)

  • Matematika 1 . Matematika II (*)

  • Fisika eta Kimika . Fisika (*)

  • Marrazketa Teknikoa . Elektroteknia (*)

  • Mekanika (*)

    1. mailan hautatu ez zirenak

    4 orduko 3 jakintzagai 12 4 orduko 3 jakintzagai 12

    AUKERAKO JAKINTZAGAIAKOrduak AUKERAKO JAKINTZAGAIAK Orduak

    4 orduko jakintzagai 1 4 4 orduko jakintzagai 1 4

    GUZTIKO OROKORRA 31 GUZTIKO OROKORRA31

    ARTE BATXILERGOA

    1. MAILA 2. MAILA

    GUZTIENTZAKO JAKINTZAGAIAK Orduak GUZTIENTZAKO JAKINTZAGAIAK Orduak

  • Gaztelania eta Literatura 3 . Historia 4

  • Euskara eta Literatura 3 . Gaztelania eta Literatura 3

  • Atzerriko Hizkuntza 3 . Euskara eta Literatura 3

  • Filosofia 4 . Atzerriko Hizkuntza 3

  • Erlijioa/Alternatiboa (aukeratzeko) 2 . Gorputz Hezkuntza 2

    Guztira 15 Guztira 15

    MODALITATE JAKINTZAGAIAKOrduak MODALITATE JAKINTZAGAIAK Orduak

  • Arte Marrazketa I . Arte Marrazketa II (*)

  • Marrazketa Teknikoa . Irudia

  • Bolumena . Diseinuaren Oinarriak

  • Adierazpen Grafiko eta . 1. mailan hautatu ez zirenak

  • Plastikoaren Teknikak Artearen Historia

    4 orduko 3 jakintzagai 12 4 orduko 3 jakintzagai 12

    AUKERAKO JAKINTZAGAIAKOrduak AUKERAKO JAKINTZAGAIAK Orduak

    4 orduko jakintzagai 1 4 4 orduko jakintzagai 1 4

    GUZTIKO OROKORRA 31 GUZTIKO OROKORRA31

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.
Euskadi, auzolana