Euskal Autonomia Erkidegoko Materialen Fluxuaren estatistika. 2005 - 2017.

Xehetasunak

Metadatuak: RDF

Deskribapena

Gaur egungo gizartearen ezaugarrietariko bat ondasunen ekoizpena eta kontsumoa da, eta horrek dakartzan ingurumen-inpaktuak, mugatuak diren natura-baliabideak erauzi, eraldatu, erabili eta ezabatzeak eraginda. Horregatik, garapen iraunkorrean oinarritutako modelo ekonomikoranzko bilakaera izateko, ezinbestekoa da ekonomien material-kontsumoa murrizetea-herrialde garatuetan, bereziki-, eta kazkunde ekonomikoa ez egotea lotuta baliabide naturalen erabilerarekin(ura, materialak eta energia) eta zerbitzu ekologikoekin (naturak hondakinak eta emisioak xurgatzeko duen ahalmena). Materialen kontsumoaren murrizketa-prozesu horri desmaterializazioa deritzo. Termino erlatibotan gerta daiteke BPGa unitateko (desmaterializazio ahula), zein termino absolututan (desmaterializazio handia).

Ekonomia baten materialen kontsumoa aztertzeko eta desmaterializazio-prozesua monitorizatzeko Materialen fluxuaren azterketa (MFA) erabiltzen da. MFA sistema eta ingurunaren artean trukatutako materialak (lehengaiak, produktu erdifakturatuak eta azken produktuak) zenbatzeko metodologia bat da.

 MFAren oinarria gizarte-metabolismoa kontzeptuan oinarrituta dago. Kontzeptu horrek izaki bizidun batekin alderatzen du ekonomia: ekonomia baliabidez eta materialez "elikatzen" da, haiek baliatu eta haien "mantenugaiak" ateratzeko, eta ondoren hondakin bat itzultzen du naturara. Masa-balantze batek, ekonomiari egiten zaizkion input horiek (elikadura), outputekin (hondakinak) lotzen ditu, eta horien arteko kendura ekonomiaren material-metaketa izango da, kontsumo-ondasun moduan (biomasaren hazkundea). Sistema ekonomikoan sartzen diren eta handik ateratzen diren materialak zenbatuz, lorterrazak eta ulerterrazak diren adierazleak izango ditugu, eta lurralde bateko ekomoniaren dimentsio fisikoaren ikuspegi orokorra emango digute.

Hauek dira materialen fluxuaren azterketan gehien erabiltzen diren adierazleetako bi: beharrezko material guztia (BMG) eta materialen bertako Kontsumoa(MBK). BMG ekonomian guztira sartzen diren materialak dira, eta MBK-k, berriz, erakusten du ekonomia batek kanpoarekiko zenbateko material-menpetasuna duen.

Emaiguzu zure iritzia

Komenta ezazu datu bilduma hau.Zure iritziak hobetzen laguntzen digu.

Euskadi, bien común