Telelan-egoeran dauden pertsonentzako prestakuntza-programa

Argitalpen-data: 

Funtzio Publikoko Sailburuordearen Ebazpenak, 2020ko martxoaren 17koa, larrialdi-egoeraren aurreko kontingentzia-planari buruzkoa (COVID-19) eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren erakunde autonomoetako enplegatu publikoei zerbitzuak emateari buruzkoak onako hau ezartzen du 4. zenbakian:

"Funtsezko eginkizunak edo eginkizun kritikoak betetzen ez dituzten enplegatu publikoek beren etxean jarraitu ahal izango dute Sailaren edo erakunde autonomoaren bulegoetara joan gabe, eta lan ez-presentzialaren modalitatean eman ahal izango dute zerbitzua, dagozkien zuzendaritza-zentroek zehaztutako bitartekoen eta irizpideen arabera".

Aipatutako zerbitzu-jarduketari laguntza eta euskarria emateko eta salbuespenezko egoera berri honetan jarduera eta zeregina ahalik eta hobekien gauzatzeko, prestakuntza-ekintza bat diseinatu da, jarduera-egoera horretan dauden pertsonei informazioa eta erabilera- eta hobekuntza-tresnak emateko.

Gaurtik aurrera, pertsona guztiek duzue baliabide hori, esteka honetan: http://autoprestakuntza.euskadi.eus/course/index.php?categoryid=109

Salbuespenezko egoeran gaudenez, proposamena bezalako tresnek gure lana hobeto garatzen lagunduko digute.

Euskadi, auzolana