Open data Euskadi - Eusko Jaurlaritzaren datu-irekiak

Sartu euskadi.eus-era

Menua ireki

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Zer da Open Data

Zer da Open Data?

Zer da Open Data Euskadi

Euskadiko Gobernu Irekiaren politikaren ekimen bat da.

Ekimen honen bidez, Eusko Jaurlaritzak konpromisoa hartzen du bere esku dauden datu publikoak ikusgai jartzeko, berrerabiltzeko moduan, eta, hartara, hirugarrenek datu horietatik eratorritako zerbitzuak sortzeko.

Hala, jabetza-lizentzia irekien bidez eskaintzen dira datu-multzoak. Lizentzia horiek aukera ematen dute datuak helburu komertzialekin banatu, berrerabili eta ustiatzeko.

Nori interesa dakizkioke datuak

Eusko Jaurlaritzak datuak publikatzen ditu berrerabiltzeko moduan, hirugarrenek datu horietatik eratorritako zerbitzuak sortzeko:

  1. Ekimen pribatukoak: helburu komertzialeko zerbitzuak, herritarrentzat balioa sortzen laguntzen dutenak.
  2. Beste administrazio publiko batzuenak: herritarrentzako zerbitzu horizontal erabilgarriak, administrazio eskudunetatik datorren informazioarekin.
  3. Administrazio publikoen gardentasuna bultzatzeko interesa duten eragileenak: kudeaketa publikoa aztertzeko eta ebaluatzeko ekimenak.

Helburuak

  1. Balioa eta aberastasuna sortzea

    Enpresek, infobitartekariek eta, oro har, herritarrek datuetatik eratorritako produktuak lortuz.

  2. Gardentasuna Administrazio Publikoan

    Ikusgai jarritako datuak berrerabiltzeko aukera emanez, kudeaketa publikoa aztertzeko eta ebaluatzeko.

  3. Administrazioen lankidetza

    Herritarrentzat administrazio publikoen datuak erabiltzen dituzten zerbitzuak sortzen lagunduz.

  4. Administrazioaren informazioaren barne-antolaketa

    Dokumentazio eta datuen sailkapen eraginkorra bultzatuz.

Konpromisoa eta herritarren parte-hartzea

Eusko Jaurlaritzak konpromisoa hartzen du bere esku dauden datu publikoak irekitzeko. Publikotzat hartzen dira pribatutasun-, segurtasun- edo jabetza-murrizketak ez dituzten datuak.

Hori dela eta, 2009ko abenduaren 29an, Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak agindua eman zion Justizia eta Herri Administrazio Saileko Herritarrei Arreta Emateko Zuzendaritzari datu publikoak irekitzeko proiektu bat martxan jartzeko.

Datuak ikusgai jartzeko egin beharreko lanak erabilgarritasun publikoko irizpideen arabera lehenetsiko dira, eta, aldi berean, herritarren parte-hartzearen arabera definituko da irizpide hori. Beraz, interesa dutenak ekimen honetan parte hartzera animatzen ditugu:

Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutako erabakia

Compromiso con las personas