Etapa
: 2. Etapa: GR38, LAGUARDIA - ALBAINA
Hasiera: Biasteri Amaiera: Albaita
2. etapa. Biasteri– Albaita (22 km)
Gaurkoan, gure pausoak irmo zuzenduko ditugu Toloño Mendiko hesi geogragikoa gainditzeko; mendigune ikusgarria da, ibilbidea gogortu eta zorrozten duena. Plano del Toro gainera iritsitakoan, ikuspegia zoragarria eta zabal-zabala izango da. Toki hori etaparen lekurik garaiena da eta, handik, agudo jaitsiko gara Trebiñuko lurren bila

Aldaera 2. etapan. Santutxu-Lekeitio (10,8 km)
Giro atlantikoa ahogozatuta, etapa hau baserri giroko paisaia atseginen artean egingo dugu, baserriek mendez mende egindako jarduera ikusita eta mendietako baso giroa sumatuta. Muinoetan, agerian, eta ibar hondoetan, ezkutuan, dauden landa giroko herrixketako irudi ezin ederragoak gozatu, Lekeitioko merkatuaren iragan bizi-bizia ikusi eta marinelak bizi diren auzoa aurkituko dugu.

Euskadi, auzolana