Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak okupatuta edo esleituta dituen higiezinak haien jabea delako edo errentan daudelako

Xehetasunak

Datuak deskargatu RDF

Deskribapena

Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun Sailean dagoen Ondare eta Kotratazio Zuzendaritzak kudeatu, administratu eta ustiatu behar ditu Euskadiko ondarearen ondasun eta eskubideak, beti ere titulartasuna Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrarena baldin bada, eta beste organu edo erakundeetara atxikituta ez badago. Honetaz gain, bere ardura da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Ondarea osatzen duten ondasun eta eskubideen Errolda Nagusia egitea, eguneratzea eta, halaber, beren egoera fisikoa eta juridikoa finkatzea eta Erregistro Publikoe­tan inskribatzea.

Datu-sorta honetan csv eta excel formatuan dituzu datuak eskuragarri. Datu hauek Euso Jaurlaritzak eta Euskal Autonomia Erkidego barruko erakunde publikoek okupatuta edo esleituta dituzten higiezinen zerrenda (bulegoak, lokalak, etb.) dute, beraien jabea delako edo errentan dagoelako. Open Data Euskadi katalogoan EAEko Administrazio Orokorrak duen balio artistikoa eta historikoa duten higigarrien zerrenda (artelanak) ere topatuko duzu.

Emaiguzu zure iritzia

Komenta ezazu datu bilduma hau.Zure iritziak hobetzen laguntzen digu.

Euskadi, auzolana