Open Dataren inguruko berriak

Albiste, artikulu eta berrien bilatzailea

Open Data Euskadi Open Linked Data azpiegitura batekin hornitzeko lehiaketa

Argitalpen-data: 

Gaur, martxoak 23, Eusko Jaurlaritzaren Informatika Elkarteak (EJIE) Open Data Euskadiko azpiegituran Open Linked Data zerbitzuak kontratatzeko lehiaketaren eskaintzak aurkezteko epea zabaldu du.

Kontratazioaren xehetasunak Euskadiko Kontratazio Publikoaren atarian kontsulta daitezke.

Dena den, kontratazio prozesuaren datarik aipagarrienak honako hauek dira:

  • Eskaintzak aurkezteko epearen amaiera: 2016/04/06
  • Zabaltze teknikoa: 2016/04/14
  • Zabaltze ekonomikoa: 2016/05/02

Interesatuta dagoen edozein enpresa baldin bazara, animatu lehiaketan parte hartzera!

Berriak