Open Dataren inguruko berriak

Albiste, artikulu eta berrien bilatzailea

Bizkaiko lan-egutegien bilatzailea

Argitalpen-data: 

Informazio publikoa berrerabiltzeko moduan jartzen badugu, uste dugu ez dela bakarrik herritarrek (edo enpresek, infomediatzaile izan daitezkeenak) erabili ahal izan dezaten: beste herri-administrazioak ere kontuan hartzekoak dira. Izan ere, gure motibazio nagusietako bat da “sektore publikoko webguneen arteko datuen elkarreragingarritasuna eragitea.” Poztu izan gara aurretik, adibidez, Gasteizko udalak eguraldiaren widgeta sartu duenean bere webgunean, eta pozten gara orain beste adibide bat datorkigulako, Bizkaiko Foru Aldunditik.

Fruiz

Zera egin dute Bizkaian: bertako lan-egutegien bilatzaile bat, non gure datutegi publikoa erabili duten. Bilatzaile hau lehen ere bazegoen, baina datuak buletinetatik banan-banan sartzen ibili beharrean, datu multzo hau integratu dute zuzenean Open Data Euskaditik. Hona zerbitzua sarean, eta adibide gisa, Elantxobe herriko jai-egun batzuen berri ematen digun pantaila-irudia:

 

Adibide pozgarria iruditzen zaigu, herri-administrazioen artean elkarlana badago, herritarrentzako ere abantaila baitakar horrek. Era berean, azpimarratzeko datu bezala, egutegiaren datutegi hau dela Open Data Euskadin berrerabilpen gehientsuen lortzen ari dena.

Euskadi, auzolana