Open Dataren inguruko berriak

Albiste, artikulu eta berrien bilatzailea

Euskadiko lan-laborategia, datu irekietatik abiatuta

Argitalpen-data: 

Duela gutxi izan dugu LanLab Euskadiko lan-laborategiaren berri. Bada, ISEAK fundazioak sortu eta sustatzen duen weba da, eta gizarte osoari lan-merkatuaren inguruko informazioa emango dion tresna atsegin, irisgarri eta gardena eskaintzea du xede.

ISEAK (Initiative for Socio-Economic Analysis and Knowledge) fundazioak Bilbon dauka egoitza, eta gizarte-zientzien arloko diziplina anitzeko ekimena da. Hala, bi helburu nagusi dauzka: erabakiak hobeto har daitezen laguntzea eta debate publikoa aberastea. Oro har, lan-merkatuaren, pobreziaren, desberdinkerien, hezkuntzaren, hiri-politikaren eta genero-desberdinkeriaren inguruan egiten du lan.

LanLabLanLabek hilero eskaintzen du lanean daudenei buruzko informazio xehe eta gaurkotua (Gizarte Segurantzan afiliatuta daudenei buruzkoa), horien generoaren eta adinaren arabera edota afiliazio motaren, sektorearen, kontratu motaren eta jardueraren arabera banatuta, Euskadiko hiru lurralde historikoetarako eta autonomia-erkidego osorako. Halaber, erregistratuta dauden langabetuen kopuruari buruzko informazioa ematen du, generoaren, adinaren, langabeziagatik jasotzen duten prestazio motaren, prestakuntzaren eta langabezian daramaten denboraren arabera bereizita. Gainera, lehen aipaturiko informazio guztiak denboran duen bilakaera erakusten du, eta lurralde historikoak alderatzen ditu.

Datu irekiak

LanLabek Gizarte Segurantzatik eta Lanbidetik jasotzen ditu datuak, Open Data Euskadiren bidez. Hortaz, LanLaben erakusten diren emaitzek erregistro administratiboak erabiltzen dituzte, inkestetatik datorren informazioaren ordez.

Open Data Euskadiko datu irekiak

LanLab hilero eguneratzen da, baina datuen jatorrizko iturria eguneratzearen mende dago (Lanbide - Open Data Euskadi eta Gizarte Segurantza).

Zalantzarik gabe, gardentasunaren eta kontu-ematearen alde datu ireki publikoak berrerabilita sortu den zerbitzu baten adibide ona da plataforma hau.

ISEAK egindako lanarengatik zoriontzea baino ez zaigu geratzen. Zorionak!

Informazio gehiago hemen:

Euskadi, auzolana