Open Dataren inguruko berriak

Albiste, artikulu eta berrien bilatzailea

Ekainaren 20an emango dizkiegu sariak 2018ko Euskadiko Datu Irekien lehiaketetako irabazleei

Argitalpen-data: 

Ekainaren 20an 2018ko Datu Irekien lehiaketaren sariak emango ditugu Euskadiko Artxibo Historikoan (María Díaz Haro 3, Bilbao) goizeko 10etatik aurrera.

Sari-emate ekitaldia baino lehen publiko orokorrari irekitako lan saioa burutuko dugu, herritarren parte-hartzearen alorrean berrikuntza eta ikuspuntu berriekiko interesa duen pertsona orori zuzenduta. Ekitaldia Euskadiko Gobernu Irekirako Aliantzaren (OGP) 3. Konpromisoaren barne kokatu behar da, herritarren parte-hartzearen inguruko berrikuntza publikoko laborategia sortzea helburu duena, hain zuzen ere, Euskadiko herritarren parte-hartzearen I-laba.

Lan saioaren ondoren Open Data 2018 eta Elkarlan 2018 sariak banatuko ditugu. Saritutakoek laburki azalduko dituzte egindako proiektuak, beraien hautagaitzak ezagutarazteko helburuarekin.

Datu Irekien lehiaketaren irabazleak

Aplikazio irabazlearen irudia: Atlas de salud, medioambiental y socioeconómico de Euskadi por áreas pequeñasHonako hauek izan dira sarituak:

  • Atlas de salud, medioambiental y socioeconómico de Euskadi por áreas pequeñas, Imanol Montoya Arronizena: Web-atari hau osasun-adierazleetan, sozioekonomikoetan eta ingurumenekoetan Euskadin dauden desberdintasun geografikoak monitorizatzeko sortu da, genero-ikuspegia kontuan hartuta. Erakusten diren mapen bidez, hobeto ulertzen da osasun-adierazleen banaketa geografikoa eta horien determinatzaileak Euskadiko biztanleetan.
  • Textreference: euskararako testuingurudun hiztegia, Mikel Artetxe Zurutuzarena: Zerbitzu hau testuinguruaren araberako hiztegia da, euskaraz, eta administrazioen datu irekien bidez elikatzen da. Testuinguruaren araberako hiztegiak aukera ematen du itzulpen-memoria publikoetan hitzak eta esaldiak bilatzeko eta benetan erabili izan diren adibideak erakusteko.

Honako bi hautagaitza hauek saritu dira:

  • Adjudicación de licitaciones públicas (pdf, 324 kb), Eurohelp consulting S. L.rena: Proiektu honek, lizitazio publikoetan kontratu-jarduerari buruz datu irekien zenbait gordailutan argitaratutako informazioa baliatuta eta lotutako datuen teknologia baliatuta (Linked Data), negozio-ideia bat proposatzen du, eta horretan posible da datu ireki lotu gisa informazioa izateak dakartzan onurak ustiatzea. Gainera, ideia horretan proposatzen du enpresek eta erakundeek horiek erabil ditzaketela, negozio-aukera berriak aurkitzeko.
  • OPE Euskadi (pdf, 682 kb), Enrique Rodal Monterorena: Euskal administrazioen lan-eskaintza publikoen deialdiekin zerikusia duen informazio esanguratsua eskaintzen duen app-a sortzea proposatzen du.

Izen-ematea

Nahiz eta ekitaldia irekia eta doakoa izan, beharrezkoa da izena ematea:

Berriak

Euskadi, auzolana