Open Dataren inguruko berriak

Albiste, artikulu eta berrien bilatzailea

2018ko Euskadiko Datu Irekien lehiaketetako irabazleak

Argitalpen-data: 

Pasa den urriaren 19an, 2018ko Euskadiko Datu Irekien bi lehiaketetako irabazleen berri emateko ebazpenak argitaratu genituen.

Balantzea oso positiboa izan da parte-hartzeari eta eragindako interesei dagokienez. Bi lehiaketetara zuzenean 30 proiektu baino gehiago aurkeztu dira, enpresen eta pertsona fisikoen hautagaitzetatik.

Eskerrik asko guztioi, parte hartzeagatik eta egindako ahaleginagatik, eta zorionak hautagaitza sariren batera aurkeztu dutenei; izan ere, proiektuen kalitatea oso ona izan dela iruditu zaigu. Egiaztatu da pertsona eta enpresa askok dutela Euskadin datu irekiei probetxu ateratzeko eta horiekin balioa sortzeko gaitasuna.

2018ko edizio honetako nobedade bat izan da lehiaketa Eusko Jaurlaritzak antolatu duela, honako hauen ezinbesteko elkarlanarekin: Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundiak eta Bilboko, Donostia-San Sebastiángo eta Vitoria-Gasteizko udalak. Horrek erakusten du nolako borondatea dagoen beren esku formatu berrerabilgarrietan eta erabilera-lizentzia irekiekin dauden datuak irekitzea sustatzeko.

Lehiaketa hauek Euskadi Gobernu Irekirako Aliantzaren (Open Government Partnership – OGP) testuinguruan antolatu ditugu. Bertan, Eusko Jaurlaritza eta gainerako Euskal herri-administrazioek herritarrentzat interesgarriak izan daitezkeen datuak irekitzeko konpromesua hartu dute, giza eta ekonomia helburuekin berrerabiliak izan daitezen:

Gobernu Irekiaren Euskadirentzako 2018-2020 Ekintza Plana.

Aplikazioen lehiaketa

Guztira 16 proiektu aurkeztu ziren lehiaketara.

Aplikazio irabazlearen irudia: Atlas de salud, medioambiental y socioeconómico de Euskadi por áreas pequeñasAurkeztutako aplikazioen maila benetan altua izan da; ekonomia- eta gizarte-balio handiko proiektuak aurkeztu dira. Gure gomendioa 16 proiektuen zerrendari begirada bat ematea da; izan ere, batzuk benetan originalak eta etorkizun handikoak dira. Azkenik, honako hauek saritu dira:

  • Atlas de salud, medioambiental y socioeconómico de Euskadi por áreas pequeñas, Imanol Montoya Arronizena: Web-atari hau osasun-adierazleetan, sozioekonomikoetan eta ingurumenekoetan Euskadin dauden desberdintasun geografikoak monitorizatzeko sortu da, genero-ikuspegia kontuan hartuta. Erakusten diren mapen bidez, hobeto ulertzen da osasun-adierazleen banaketa geografikoa eta horien determinatzaileak Euskadiko biztanleetan.
  • Textreference: euskararako testuingurudun hiztegia, Mikel Artetxe Zurutuzarena: Zerbitzu hau testuinguruaren araberako hiztegia da, euskaraz, eta administrazioen datu irekien bidez elikatzen da. Testuinguruaren araberako hiztegiak aukera ematen du itzulpen-memoria publikoetan hitzak eta esaldiak bilatzeko eta benetan erabili izan diren adibideak erakusteko.

Ideien lehiaketa

Guztira 15 proiektu aurkeztu ziren lehiaketara.

Aplikazioen lehiaketan bezala, gure gomendioa da zerrenda osoari begirada bat ematea; izan ere, proiektu oso interesgarriak daude. Honako bi hautagaitza hauek saritu dira:

  • Adjudicación de licitaciones públicas (pdf, 324 kb), Eurohelp consulting S. L.rena: Proiektu honek, lizitazio publikoetan kontratu-jarduerari buruz datu irekien zenbait gordailutan argitaratutako informazioa baliatuta eta lotutako datuen teknologia baliatuta (Linked Data), negozio-ideia bat proposatzen du, eta horretan posible da datu ireki lotu gisa informazioa izateak dakartzan onurak ustiatzea. Gainera, ideia horretan proposatzen du enpresek eta erakundeek horiek erabil ditzaketela, negozio-aukera berriak aurkitzeko.
  • OPE Euskadi (pdf, 682 kb), Enrique Rodal Monterorena: Euskal administrazioen lan-eskaintza publikoen deialdiekin zerikusia duen informazio esanguratsua eskaintzen duen app-a sortzea proposatzen du.

Sariak banatzeko ekitaldia

Sariak banatzeko ekitaldia 2019ko lehen hiruhilekoan izango da; bertan, zuzenean entzun ahalko ditugu irabazleak, eta datu publikoak irekitzeko eta administrazio publikoetan gardentasuna lortzeko bidea markatzen lagunduko diguten open data filosofiarekin zerikusia duten beste proiektu eta esperientzia batzuk partekatzeko eta bateratzeko aprobetxatuko dugu.

Berriak