Open Dataren inguruko berriak

Albiste, artikulu eta berrien bilatzailea

OpenApps Euskadi-n aplikazioak publikatzeari bultzada

OpenApps Euskadi Euskadiko Administrazio Publikoen iturburu irekiko aplikazioen katalogoa da, eta bere helburua da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak, erakunde autonomoek eta administrazio instituzionala osatzen duten zuzenbide pribatuko erakunde publikoek garatu dituzten aplikazioen erregistroa izatea.

Bere xedea da Europako hainbat ekimenekin bat eginik, aplikazio horien guztien iturburu kodea (eta erlazionatutako dokumentazioa) argitaratzea eta partekatzea, interesa duen edonork (beste administrazio bat, enpresa edo pertsona) berrerabil ditzan.

Open Data Euskadiko katalogoak OpenApps-ek publikatutako aplikazioen zerrenda erakusten du, 30 baino gehiago.

2017an proiektuari emandako bultzada

2017. urtean zehar SALEk -Eusko Jaurlaritzaren Software Librearen Bulego Teknikoak-, Informatika eta Telekomunikazio Zuzendaritzaren menpean dagoena, proiektuari bultzada eman dio. Oraingo honetan dozena bat aplikazio inguru publikatu ditu, bitartekoek erabiltzeko, bai herri-administrazioek eta baita eragile pribatuek ere.

Hona hemen egindako lanean azpimarra daitezkeen gakoak:

  • Araudia errespetatzen duen aplikazioak publikatzeko prozedura zehaztu dute.
  • Sailei eta erakunde autonomoei arlo honetan kontzientziatzeko lana egin dute.
  • Praktika egokiak bultzatu eta nabaritu dituzte.
  • Aplikazioen kalitateari garrantzi gehiago eman diote kopuruari baino.
  • Aplikazioak indarrean egotea eta berriak izatea aintzat hartu dute.
  • Aplikazio motari dagokionez aniztasuna lortzen saiatu dira.
  • Erabiltzaileari laguntza teknikoa eskaintzen diote.

OpenApps Euskadiri buruz informazio gehiago nahi baduzu:

Berriak