Open Dataren inguruko berriak

Datu irekien inguruko albisteak, ekitaldiak, artikulu teknikoak, berriak, etab.:

Gasteizko udalaren datuak Open Data Euskadin

Open Data Euskadiko katalogoak beste euskal administrazio publiko batzuetako datuak erakusten hasi zen urte honetako martxoan. Aste honetan bertan, Gasteizko Udalaren laguntzari esker, Open data Vitoria-gasteiz ekimeneko datuak ere erakusten hasi gara, guztira 100 datu-multzo baino gehiago.

Gaur egun hiru dira Open Data Euskadi, Datos.gob (Espainiako Gobernuko datu-irekien ataria) eta European Data Portal-eko (Europar Batasuneko datu-irekien ataria) katalogoetan beraien datuak federatzen dituzten euskal administrazioak:

Datu-multzoak automatikoki integratzeko prozesu honi federazioa esaten zaio. Egia esanda, Open Data Euskadik datu publiko irekien federazioaren alde egindako apustu sendoaren alde emandako beste urrats bat besterik ez da. Azken helburua sektore berrerabiltzaileari datu irekien bilaketa erraztea da, datuen iturria edo arduraduna nor den jakitea beharrezkoa ez izateko.

Datu irekiak publikatzen dituzten beste euskal administrazioak animatu nahi ditugu Open Data Euskadin federazioa egin dezaten. Modu horretan datu publikoak behingoan federatzeko bidea eskaintzen dugu honako plataforma hauetan:

Berriak