Open data Euskadi - Eusko Jaurlaritzaren datu-irekiak

Sartu euskadi.eus-era

Menua ireki

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Open Data komunitatea

Argitalpen-data: 2016/03/16

Open Data Euskadiren sari-ematea

Open Data Euskadiren lehiaketen sarituakAzkenik heldu zen prozesuaren gehien espero genuen unea. Ibilbidea 2015eko lehenengo hiruhilabetean hasi genuen Euskadin datu irekien berrerabilpena sustatzeko eta ezagutzera emateko bultzatutako ekintza batzuekin.

2015eko uda ostean berrerabiltzaileei zuzendutako doako tailerrak antolatu genituen, eta urrian Open Data Euskadiren datu irekien lehiaketen lehenengo deialdia publikatu genuen. 

Atzo bertan lehiaketen sariak eman genituen eta Open Data eta Big Datari buruz hitz egin eta eztabaidatu genuen, enpresei berrikuntza aukera bat emanez. Ekitaldian 200 pertsona inguru izan ziren, eta amaieran sari-ematea egin zen.

Open Datan abiatuta Big Datara

Open Datan abiatuta Big Datara jardunaldia“Open Datan abiatuta Big Datara Euskadin” lemapean hasi zen jardunaldia. Hasierako hitzaldiak Txema Villate (Innobasqueko zuzendari orokorra), Javier Bikandi (Eusko Jaurlaritzako Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko zuzendaria) eta Aitor Urzelairenak (Eusko Jaurlaritzako Ekintzailetzaren, Berrikuntzaren eta Informazio Gizartearen zuzendaria) izan ziren.

Lehenengo saioan José Luis Del Valek (Deusto Ecampus-eko lehendakaria) eta Paz Martínek (Herrero & Asociados-eko zuzenbide digitaleko zuzendaria) open data eta big datak Euskadin ematen dituzten aukera eta erronkei buruz hitz egin zuten.

Azkenik, bigarren saioan open datak eta big datak ematen duten negozio aukerei buruzko ikuspegia izan genuen. Bertan hitz egin zuten Álvaro Fierro (Urbegi Taldeko ikertzailea), Alberto Ortíz de Zarate (Alorza.net-eko zuzendari orokorra) eta Raúl Posado (Euskalteleko Bezeroen Kudeaketaren Marketing zuzendaria).

Sari-ematea

Jardunaldiaren amaiera Open Data Euskadiren Ideia eta Aplikazio lehiaketen sari-ematearekin izan zen.

Javier Bikandik bi lehiaketen parte-hartze datuak eman zituen (50 hautagaitza baino gehiago) eta proiektuen maila bikaina azpimarratu zuen. Saritutakoak honako hauek izan ziren:

  • “Open Ispilu” izeneko proiektuak Aplikazio lehiaketaren lehengo saria jaso zuen, The Makery eta Irontec enpresek elkarlanean sortua. Betiko ispilua seinaleztapen digitaleko tresna batean bihurtzen duen proiektua da, open data informazio nabarmena eskaintzeko aukera emanez. Michael Teewk izandako ideia batean oinarritzen da eta datu irekietatik abiatuta informazioa modu errazean eta bisualean erakutsi nahi duten herri-administrazioei, elkarteei eta dendei zuzenduta dago.
  • Anartz Mugika garatzailearentzat izan zen Aplikazio lehiaketaren bigarren saria, “Servirace, la guía del runner” izeneko proiektua aurkeztu zuena. Korrikalari, haien lagun eta lasterketen antolatzaileentzat interesgarri izan daitekeen informazioa ematen duen aplikazioa dugu hau. Lasterketa bakoitzaren inguruko zerbitzuak eskaintzeko (hotelak, jatetxeak, etab.) erabiltzen ditu batez ere datu irekiak.
  • Ideia lehiaketaren lehenengo saria Jerónimo Hernández eta "Elige tus estudios con proyección de futuro" izeneko proiektuarentzat izan zen. Proiektu honek ikasketak aukeratu behar dituzten gazteei informazioa ematen dien aplikazio bat sortzea proposatzen du. Iturri desberdinetako datuak erabiliz, ikasketa batzuk bukatutakoan dagoen lana topatzeko probabilitatea, titulazioa uzteko tasa, etab. ematen ditu.
  • Ideia lehiaketaren bigarren saria Jon Pey Pérezek, Carles Ortolàk eta Alberto Rezolak osatutako hautagaitzarentzat izan zen, "iBILI – Buscador Inteligente de Licitaciones" izeneko proiektuarekin. Ideia honek teknika matematiko berriak aplikatzen ditu lizitazio publikoei buruz informazio garrantzitsuena bilatzeko, aztertzeko eta erakusteko, eta enpresa txiki eta hasi berriei gomendioak egiteko. Enpresa txiki eta hasi berrien lehiakortasuna sustatzen du kontratu publikoen hedatze plataforma bat eskainiz.

Zorionak sarituakoei eta parte hartu duzuen guztioi!

 
Open Data Komunitatean bilatu:
 
Euskadi, auzolana