Open data Euskadi - Eusko Jaurlaritzaren datu-irekiak

Sartu euskadi.eus-era

Menua ireki

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Open Data komunitatea

Udalmapeko udal estatistikak Open Data Euskadin

Urtarila 23, 2017

Open Data Euskadin sartu ditugu orain dela gutxi Euskadiko udalen jasangarritasunari buruzko 200 estatistika baino gehiago, Udalmap izenarekin ezagun direnak.

Estatistikak Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Sailaren webgunean zeuden argitaratuta eta kontsulta egiteaz aparte, Excel formatuan banan-banan deskargatzeko aukera ere bazegoen:

Udalmap - Euskadiko iraunkortasun adierazleak

Estatistika hauek guztiak Open Datako katalogoan sartzean, formatu askea (CSV) gehitu diegu eta estatistika guztien deskarga osoa erraztu, hemendik aurrera hiru esteka hauen bidez denak deskargatzea posible baita, lehen ez bezala:

Udalmapeko 200 adierazle hauek taldekatzen dituzten hiru estatistika hauetaz aparte, banaka ere argitaratu ditugu, Euskadi.eus eta bestelako bilatzaileetan eta datu irekien beste plataformetan aurkitzea errazteko asmoz. Berrerabiltzaileentzat erabilgarri izan daitezen espero dugu.

Open Data Komunitatean bilatu:
 
Euskadi, auzolana