Open data Euskadi - Eusko Jaurlaritzaren datu-irekiak

Sartu euskadi.eus-era

Menua ireki

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Open Data komunitatea

Euskadin open data kultura sustatzeko sariak

Urria 6, 2017

Balio publikoa batera sortzeko proiektuetarako Elkarlan sarietara eskaera aurkezteko epea zabalik da irailaren 28tik urriaren 27ra bitartean.

Proiektu horiek Eusko Jaurlaritzak deitzen ditu eta osasunaren, ingurumenaren, garapen ekonomikoaren, ikasketa – kulturaren eta kohesio sozialaren jarduera-eremuetan hobeto baloratutako hiru proiektuak saritzen ditu.

Honako hau ondo finkatuta dauden eta parte-hartze handia izan duten sarien hirugarren deialdia da:

Elkarlan sarien aurreko deialdiei buruzko informazioa

Open Data kulturaren sustapena

2017ko deialdi honen berritasuna laugarren sari bat emango dela izango da, hain zuzen ere, open data kulturaren barruan balorazio hoberena jasotzen duenari. Helburua da Euskadin open data kulturaren alde lan egiten duten irabazi asmorik gabeko pertsona juridiko eta pertsona fisikoak saritzea, jarduera nagusia Euskal Autonomia Erkidegoan gauzatzen baldin badute.

Sarituak 6000 euro gordin jasoko ditu eta proiektuari zabalkundea emango zaio komunikabide eta hedabideetan.

Ezarritako irizpideak betetzen badituzu edo betetzen dituen norbait ezagutzen baduzu, anima zaitez edo anima ezazu parte hartzera!

Open Data Komunitatean bilatu:
 
Euskadi, auzolana