Open data Euskadi - Eusko Jaurlaritzaren datu-irekiak

Sartu euskadi.eus-era

Menua ireki

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Open Data komunitatea

Euskadiko Kontratuen Erregistroaren datu irekiak

Martxoa 13, 2017

Iragan astean datu interesgarri batzuen irekitzea bukatu genuen: Euskadiko Kontratuen Erregistroa formatu berrerabilgarrietan (csv, Excel eta json) eta lizentzia irekipean (CC BY) publikatu genuen.

Proiektuaren ondorioz 80 datu-multzo baino gehiago publikatu ditugu Open Data Euskadiko katalogoan, botere esleitzearen arabera antolatuta (kontratatzen duen herri-administrazioa). Ondorioz, Eusko Jaurlaritza eta menpeko erakundeen eta Eusko Jaurlaritzako kontratazio azpiegituran integratuta dauden udal eta toki-erakundeen kontratuak erabili ditzakezu.

Orain arte Open Data Euskadiko katalogoan Kontratatzailearen Profilean dauden kontratuak zeuden eskuragarri. Bertan Euskadiko herri-administrazio eta erakundeen kontratu-jarduerari buruzko datuak berrerabiltzeko aukera dago:

  • Kontratuen iragarkiak
  • Irekita dauden edo uneko lizitazioak, dagokien dokumentazioarekin
  • Programatutako kontratazioak
  • Esleitutako kontratuak
  • Baliogabetuta dauden prozedurak

Orain martxan jarri dugun ekimenak EAEko kontratu Publikoen Erregistroan dauden kontratuen datuak ireki ditu. Erregistro honek Euskadiko kontratu publikoei buruzko informazioa eskaintzen du, eta kontratazio publikoa ezagutu, aztertu eta ikertzeko eta kontratu publikoen alorreko estatistikak egiteko euskarri bihurtu da.

Beraz, herri-administrazioaren jardueran gardentasuna bultzatzeko ezinbesteko tresna dugu hau.

Datu-multzoen antolaketa

Datu-multzoak botere esleitzailearen eta urtearen arabera antolatuta daude. Adibidez, Eibarko Udalaren kasuan:

Botere esleitzailearen araberako antolaketaz aparte, Eusko Jaurlaritzako Kontratazio Azpiegituran integratutako herri-administrazio eta menpeko erakundeen kontratuei buruzko datu guztiak dituen datu-multzoa ere badago:

Eskerrak eman nahi diegu Eusko Jaurlaritzako Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzari, beraien lanik gabe proiektu hau ez baitzen gauzatuko. Hau dena erabilgarri izatea espero dugu.

Open Data Komunitatean bilatu:
 
Euskadi, auzolana