Open data Euskadi - Eusko Jaurlaritzaren datu-irekiak

Sartu euskadi.eus-era

Menua ireki

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Open Data komunitatea

Europako zenbait osasun sistemek partekatzen duten "big data" plataforma bat garatzeko proiektua

Maiatza 31, 2017

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak, BIOEF Berrikuntza + Ikerketa + Osasuna Eusko Fundazioaren bitartez, Europar proiektu batean parte hartzen ari da Europako sei osasun sistemek (Euskadi, Ingalaterra, Irlanda, Ipar Irlanda, Finlandia eta EABko Arizonako estatua) partekatzen duten big data plataforma bat garatzeko asmoz.

MIDAS (Meaningful Integration of Data Analytics and Services) izeneko proiektuaren helburua osasunaren inguruan sortzen diren datu-base kopuru handiaz (erregistroak, aplikazioak, sare sozialak, etab.) baliatzea da, datu horiek modu eraginkorrean prozesatuz eta elkarrekin lotuz, nahiz eta teknikoki zaila izan jasotzen duten informazio tipologiagatik.

Partzuergoa osatzen dutenen artean BIOEF, Osakidetza eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoaren arloa ditugu, zenbait unibertsitate eta zentro teknologikoekin batera, Vicomtech-IK4 barne.

Proiektuaren barruan Vicomtech-IK4 euskal ikerketa zentroak epidemiologia arloan espazio-analisirako bistaratze prototipo batzuk garatu ditu, horretarako Open Data Euskadiko datu-katalogoan dauden datuak erabiliz.

Prototipoei buruzko informazio gehiago

Open Data Komunitatean bilatu:
 
Euskadi, auzolana