Open data Euskadi - Eusko Jaurlaritzaren datu-irekiak

Sartu euskadi.eus-era

Menua ireki

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Open Data komunitatea

50 datu-multzo baino gehiago Geojson formatuan

Otsaila 16, 2017

Orain dela gutxi Open Data Euskadiko datu-katalogoan dauden 50 datu-multzo baino gehiagori formatu berri bat gehitu diegu: Geojson formatua. Formatu hau estandar irekia da, elementu geografiko sinpleak adierazteko erabiltzen dena, ezaugarri ez espazialekin batera, eta json (JavaScript Object Notation)-en oinarrituta dagoena. Formatu hau oso erabilia da web eremuetako kartografia aplikazioetan, datuen trukea modu azkarrean, arinean eta errazean lortzen baitu.

Geojson formatuan publikatutako Open Data Euskadiko datu multzoen zerrendak honako datu hauek ditu: turismo baliabideak (ostatuak, jatetxeak, turismo arloko enpresak, helmuga turistikoak, etab.), ekitaldiak (kultura arlokoak, IVAPek antolatutako ikastaroak, ekitaldi turistikoak) eta koordenatu geografikoekin aberastutako beste datu-multzo batzuk.

Hemendik aurrera poliki-poliki Geojson formatua informazio geografikoa duten beste datu-multzo batzuetan gehitzen joango gara (elkarteen erregistroa, fundazioena, toki-erakundeena, etab.).

Funtzionalitate berri honi esker, koordenatu geografikoak berrerabiltzea askoz errazagoa izango da.

Euskadiko kanpinekin egindako adibidea

Euskadiko kanpinen datu geografikoak balioztatzeko adibide sinple bat erakutsiko dugu:

  1. Euskadiko kanpinen datu-multzoan dagoen Geojson fitxategira sartuko gara.
  2. Behin Geojson fitxategian sartuta, bertako kodea aukeratuko dugu, jsonCallback(); funtzioa salbuetsita:
    jsonCallback ( BARRUKO KODEA KOPIATUKO DUGU );
  3. Geojsonlint webgunera sartuko gara.
  4. Geojson artxiboaren kodea itsatsi egingo dugu dagokion eremuan, eta azkenik, "Test Geojson" aukerari emango diogu.

Lortutako emaitza horrelako zerbait izan beharko luke:

Sitio web de Geojsonlint

Modu honetan Geojson formatuan dagoen edozein artxibo balioztatzeko aukera daukagu, akatsik duen egiaztatuz.

Geojson fitxategi baten bidez webgune batean mapa bat txertatu nahi baduzu Google Maps-en datuak inportatzeko artikulua (API Javascript de Google Maps) irakurtzea gomendatzen dizugu.

Hau dena erabilgarri izatea espero dugu.

Open Data Komunitatean bilatu:
 
Compromiso con las personas