Open data Euskadi - Eusko Jaurlaritzaren datu-irekiak

Sartu euskadi.eus-era

Menua ireki

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Open Data komunitatea

Beste euskal administrazio batzuetako datuak Open Data Euskadin

Martxoa 31, 2017

Aurreko astean beste euskal administrazio batzuetako datuak Open Data Euskadiko katalogoan erakusten hasi ginen. Hain zuzen ere, honako administrazioetako datu-multzoak aurkitzea posible da orain:

Datu-multzoak automatikoki integratzeko prozesu honi federazioa esaten zaio. Egia esanda, Open Data Euskadik datu publiko irekien federazioaren alde egindako apustu sendoaren alde emandako beste urrats bat besterik ez da. Azken helburua sektore berrerabiltzaileari datu irekien bilaketa erraztea da, datuen iturria edo arduraduna nor den jakitea beharrezkoa ez izateko.

Hau guztia Gipuzkoako Foru Aldundia eta Bilboko Udalaren laguntzari esker lortu dugu.

Open Data Euskadiren federazioa beste plataforma batzuetan

Aipatutako estrategia horren ildoan Open Data Euskadik bere katalogo osoa federatu egiten du Energia, Turismo eta Agenda Digitalaren Ministerioaren datu irekien plataforman (Datos.gob) eta baita Europar Batasunaren datu irekien atarian ere (European Data Portal).

Datu irekiak publikatzen dituzten beste euskal administrazioak animatu nahi ditugu Open Data Euskadin federazioa egin dezaten. Modu horretan datu publikoak behingoan federatzeko bidea eskaintzen dugu honako plataforma hauetan:

Open Data Komunitatean bilatu:
 
Euskadi, auzolana