Open data Euskadi - Eusko Jaurlaritzaren datu-irekiak

Sartu euskadi.eus-era

Menua ireki

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Open Data komunitatea

Datu irekiak, grafikoak eta gardentasuna

Azaroa 23, 2016

Gardentasunarekin lotutako grafikoakOrain dela gutxi Eusko Jaurlaritzak gardentasunari lotutako grafiko batzuk sortu ditu, Open Data Euskadiko datu-irekiak iturri direla. Bisualizazio hauek datuak hobeto ulertzen laguntzen digute, konparazioak egiteko eta denboran zehar izandako eboluzioa ikusteko aukera emanez.

Alde batetik, baliabide publikoekin zer gertatzen den ulertzea da helburua, administrazio gardena bultzatuz. Bestetik, erakundearen barruan datu-irekien aldeko jaraitzaileak irabazten ditugu: behin datuak formatu berrerabilgarrietan eskuragarri jarrita, grafikoak sortzea errazago eta azkarrago egin daiteke, eta ondorioz, administrazio barruko kideek datu publikoak irekitzearen onurak zuzenean konprobatzen dituzte.

Etorkizun hurbilean Eusko Jaurlaritzak jorratu beharreko jardunbidea dugu hau, zalantzarik gabe. Grafiko hauetan murgiltzera gonbidatzen zaituztegu eta datuetan oinarritutako ondorioak ateratzera.

Gardentasunari lotutako grafikoak

Herritarren eskaerei buruzko estatistikak
Zein arlotan izaten dira eskaera gehiago? Zenbat egunetan erantzuten dituzte? Eusko Jaurlaritzari herritarrek egindako eskaera motak ikus ditzakezu eta zenbat denbora behar duen administrazioak haiek erantzuteko.
Kargudun eta konfidantza lanpostuen ordainsariak
Zenbateko soldatak jasotzen dituzte gure buruzagiek? 2009. urtetik hona Eusko Jaurlaritzako, bere erakunde autonomoetako eta enpresa publikoetako goi-kargudunen ordainsariak erakusten ditugu.
Emandako diru-laguntzak
Eusko Jaurlaritzako zein arlok ematen ditu diru-laguntza gehiago? Grafiko hauek 2015 eta 2016. urteetan Eusko Jaurlaritzak eta bere erakunde autonomoek emandako diru-laguntzen banaketa azaltzen dute.
Eusko Jaurlaritzako eta bere erakunde autonomoetako lanpostuen zerrenda
Langileei zein euskara maila eskatzen zaie? Langileen artean zenbat dira funtzionarioak? Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Autonomoetako eta Jaurlaritzaren Sailetako lanpostuen zerrenda kontsulta dezakezu, sailaren, arloaren, hizkuntza eskakizunaren eta kontratu-motaren arabera sailkatuta.
Prozeduraren arabera esleitutako kontratuak
Zenbat kontratu txiki esleitzen ditu Jaurlaritzak? Administrazioak nola kontratatzen duen ikus dezakezu, hau da, 2014. urtetik hona kontratuak esleitzeko erabili dituen prozedurak.
Eusko Jaurlaritzako aurrekontuak
Zein partidatan gastatzen du gehiago Jaurlaritzak? 2003. urtetik zeintzuk igo dira eta zeintzuk jeitsi? Grafiko hauek orain dela urte batzuk Lehendakaritzak garatu zituen aurrekontuak grafikoki eta modu errazago batean erakusteko asmoarekin. 2003. urtetik hona izandako eboluzioa ikus daiteke.
Hauteskundeen emaitzak
1977. urtetik hona nola aldatu da bozkatzeko modua? Bisualizazio hauetan Euskadin egindako hauteskunde autonomiko eta orokorretan izandako botoen eboluzioa ikus daiteke. Erabiltzaileak blokeak sor ditzake, alderdiak taldekatuz.

 

Open Data Komunitatean bilatu:
 
Euskadi, auzolana