18. Immigrazioaren, Herritarren eta Kultura arteko Bizikidetasunaren III. Plana, 2011-2013.

IDENTIFIKAZIOA

Helburuak

Immigrazioaren, Herritarren eta Kultura arteko Bizikidetasunaren EAEko planak esku-hartze publikoaren giltzarri izan nahi du immigrazioan, bizikidetasunean eta kulturartekotasunean. Helburua da Jaurlaritzaren jarduna orientatzea eta egituratzea, gai hauetan: harrera, integrazioa eta bizikidetasuna EAEko etorkinekin. Halaber, gobernuko sail guztiekin koordinatuko ditu ekintzak.

Aurrekariak

  • Immigrazioari buruzko EAEko I. Plana (2001-2005).
  • Immigrazioari buruzko EAEko II. Plana (2007-2009).

Gaur egun, Immigrazioari buruzko EAEko II. Planaren ebaluazioari ekin behar zaio, eta, era berean, immigrazioaren aurrean Jaurlaritzaren jarduna bideratuko duten zuzentarauak ezarri behar dira; izan ere, immigrazioa gero eta handiagoa da.

Saila

Lan eta Gizarte Gaiak

Esku hartzen duten sailak

Etorkinak hartzea eta integratzea, berezko izaeragatik, kezka sortzen duten jardunak dira, eta Jaurlaritzako sailetan banatuta dauden politiketan eragina dute. Nagusiki, hauek dira eragindako sailak: Enplegua eta Gizarte Gaiak; Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa; Osasuna eta Kontsumoa; Kultura; Herrizaingoa; Justizia eta Herri Administrazioa; Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak.

Gizarte-eragileek Partizipazioa

Enpresa-elkarteak eta sindikatuak, etorkinei laguntzen dieten erakunde sozialak, etorkinen elkarteak eta azken bi kategoria horietako sareak eta federazioak (EAEko etorkinen integraziorako eta parte-hartzerako Foroan sartuta egon edo ez egon).

Eraginak

Araudian eragina

Ez dago legezko xedapenik plana burutzeko derrigortasuna ezartzen duenik; hala ere, 2009ko azaroaren 17an Gobernu Kontseiluak onetsitako Legegintzaldiko Egutegian aurreikusten da Etorkinak hartzeko eta integratzeko eta kultura arteko bizikidetzarako lege bat izapidetzea. Lege horrek araudi-esparru berria ezarriko luke.

Antolamenduan eragina

Plan hau egitea eta ebaluatzea lotuta dago sail arteko batzorde baten sorkuntzarekin, baita EAEko etorkinen integraziorako eta parte-hartzerako Foroa eraldatzearekin (berezko kontsulta-organoa).

Aurrekontu eta finantzetan eragina

Sustapen-organoaren berezko aurrekontuaz gain (Immigrazio Zuzendaritza), planak jarduera bereziak ezarri beharko ditu, baita inplikatutako sail bakoitzak prestatutakoen jarduera osagarriak ere. Bi aldagai horiek aintzat hartuta, urtean 10-12 milioi euroko aurrekontua duten jarduerak izan ditzake planak.

Beste jardueretan eragina

Zeharkako politikarako tresna da plana; horregatik, 3. atalean aipatutako sailen jarduera bereziak jaso behar ditu.

Erakunde harremanetan eragina

Erakunde arteko esparruan, harremanak aurreikusi behar dira, foru-aldundiekin, eta, bereziki, udalekin.

Plana gauzatzeko aurreikusitako epea

2011 - 2013
ELABORAZIO fASEAK

Lortutako faseak

FaseHasiera dataAmaiera dataEgoera
1. fasea.- Oinarrizko lerro estrategiko eta ekonomikoak prestatzea.2010/10/012010/12/31Amaituta
2. fasea.- Lerro estrategiko eta ekonomikoei buruzko txostenak egitea.2011/01/012011/02/03Amaituta
3. fasea.- Plana prestatzea.2011/02/032011/06/15Amaituta
4. fasea.- Planei buruzko txostenak egitea.2011/06/162011/07/18Amaituta
5. fasea.- Gobernu Kontseiluak plana onartzea.2011/07/182011/11/08Amaituta
EBALUAZIOA

Ebaluatzeko moduak

Planen jarraipena eta ebaluazioa egitea honako organo hauen ardura izango da:

  • Immigrazio Zuzendaritza, planaren organo kudeatzailea.
  • Etorkinak integratzeko sail arteko batzordea (sortu behar da), jarraipenaren arduraduna.
  • Etorkinak integratzeko Foroa eta haren batzorde iraunkorra eta batzorde sektorialak, kontsultarako organoa.
  • Integraziorako eta kulturen arteko bizikidetzarako euskal zerbitzua–Biltzen. Zerbitzu hori Immigrazio Zuzendaritzaren mendekoa da, eta Integraziorako Foroaren idazkaritza-tekniko gisa jardungo du.

Planak hainbat adierazle kualitatibo eta kuantitatibo izango ditu, jarraipena eta ebaluazioa bideratzeko. Halaber, planean jaso diren jarduerek izan duten eragina neurtzeko balioko dute adierazleek.

Azken aldaketa::2012/01/12
Euskadi, auzolana