Polenaren neurketa Euskadin 2017ean

Xehetasunak

Datuak deskargatu RDF

Deskribapena

Polenak dira, landareek, ugaltzeko, loreetan sortzen dituzten ale mikroskopikoak. Airean polenak egonez gero, oso ohikoa da alergia (polinosia) sortzea. Are gehiago, polenek ondoeza eta asma-, errinitis- edo konjuntibitis-sintoma biziak ere ekar ditzakete. Landare, arbola, belar, zuhaixka eta sasi guztiek sortzen dute polena. Prozesu hori urte osoan gertatzen da, baina batez ere udaberrian izaten da alergiak agertzeko joera handiagoa, sasoi horretan sortzen baita polen gehiena.

Udazkenean eta neguan zenbat eta euri eta elur gehiago egin, orduan eta polen gehiago hautematen da. Bestalde, polena sortzen den sasoian zer eguraldi egiten duen, horren arabera izaten da polen-maila giroan, hau da, tenperatura, haize, hezetasun eta euri-mailaren arabera.

Alergia dutenen erantzun-atalaseari dagokionez ere, aldeak izaten dira pertsona batzuen eta besteen artean. Nolanahi ere, baliteke sintomak gutxitzea urtaroak aurrera egin ahala. (Iturria: SEICAP)

Datu-sorta honetan Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren sareak egindako polen-mota desberdinen neurketak ikus ditzakezu. Neurketak hiru estaziotan egiten dira, Euskal Autonomia Erkidegoko hiru lurralde historikoetako kapital bakoitzeko bana. Datuak excel eta csv formatuetan daude.

Emaiguzu zure iritzia

Komenta ezazu datu bilduma hau.Zure iritziak hobetzen laguntzen digu.

Euskadi, auzolana