Open data Euskadi - Eusko Jaurlaritzaren datu-irekiak

Sartu euskadi.eus-era

Menua ireki

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Datu-katalogoa

Euskal Autonomia Erkidegoko toponimia: izen ofizialak eta izen arautuak

Metadatuak RDF

Xehetasunak

  • Sortze-data: 2017/05/24
  • Eguneratze-data: 2014/04/30
  • Datuen hasiera-data: 2011/01/01
  • Datuen amaiera-data: 2014/04/30

Deskribapena

Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren Datu-baseak (HPSDB) Euskal Autonomia Erkidegoko toponimoak jasotzen ditu (arautuak, dokumentatuak, kartografikoak eta ahoz jasotakoak), baina horrez gain, beste datu garrantzitsu batzuk ere gordetzen dira bertan, adibidez, udalerrien eta biztanle-entitateen izen ofizialei edo arautze-irizpideei buruzkoak. Hemen aurkezten ditugun datuetan Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzako datu-basean jasota dauden toponimo arautuak eta ofizialak aurkituko dituzue, bakoitzaren udalerria eta koordenatu geografikoak zehaztuta.

LEINUA: Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak EAEko toponimia biltzeko hainbat lan egin ditu azken urteotan: 1987an Bizkaiko toponimia jasotzen zuen datu basea sortu zuen, eta ondoren, 1991n Gipuzkoako eta Arabako toponimiarekin osatu egin zen datu-base hori. Lanok, ordea, ez ziren hor geratu eta 2003-2009 urteen bitartean datuak osatu eta zuzendu egin ziren ikerketa berrien bidez. Datu-base horretan oinarrituta, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak EAEko Izendegi Geografikoa (NGEus) egin zuen 2011n. Lan horren ekarpenik nabarmenena datu-baseko toponimo arautu eta ofizial guztiei geometria jartzea izan zen. Geometria horiek esleitzeko Eusko Jaurlaritzako BTA Osatua (Base Topográfica Armonizada Ampliada) erabili zen.

Emaiguzu zure iritzia

Komenta ezazu datu bilduma hau.Zure iritziak hobetzen laguntzen digu.

Euskadi, auzolana