Arte eta Kultura

Ondare kulturala

Trikuaiztiko tumuluak

Trikuaiztiko tumuluak bi dira. J. Zufiaurrek aurkitu zituen 1978an, eta, ondoren, 1981etik 1985era indusketa arkeologikoak egin zituzten Aranzadi Zientzia Elkarteko J. A. Mujika eta A. Armendariz arkeologen zuzendaritzapean: 1981etik 1984ra Trikuaizti I-ean eta 1984tik 1985era Trikuaizti II-an. Ondoren, berriz estali eta gutxi gorabehera hasieran zeuden bezala utzi zituzten.



Trikuaizti I handiagoa da, eta, indusketa egin zuten arkeologoen arabera, bi garai ezberdinetan erabili zen: Neolitoan eta Eneolitoan.

Trikuaizti II-aren kasuan, aldiz, arkeologoek ezin izan zuten noizkoa den zehaztu, baina oso zaharra dela uste dute; Euskal Herriko monumentu megalitikorik zaharrenetakoa omen da.

Sailkatutako Kultur Ondare dira eta Monumentu Multzo izendapena dute (EHAA, 2001/03/05).


Baliabide mota: Arkeologia aztarnak
Monumentu mota:

Arkeologia aztarnak

Helbidea: Barrio Astigarreta  - 20200  Beasain
Telefonoa: +34 943 028 065Telefonoa: +34 943 028 065
Helbide elektronikoa: udala@beasain.net
Zerbitzuak: Parkea
Irisgarritasuna
Eskaintzak
Datu orokorretara itzultzea
Non
Euskadi, auzolana