Arte eta Kultura

Ondare kulturala

Aizkorriko estazio megalitikoa

Aizkorriko estazio megalitikoa Oñati eta Urbia eta Altzaniako partzonerien artean dago, Urbiako zelaietan, alegia.

Bederatzi monumentuk osatutako gunea da: bost dolmen (Aizkorritxo, Artzanburu, Mendebaldeko Gorostiaran, Kalparmuñobarrena eta Pagobakoitza), hiru tumulu (Ekialdeko Gorostiara, Malla eta San Adrian) eta menhir bat (Zorrotzarri) daude bertan.

Gipuzkoako estazio megalitiko altuena da, ia monumentu guztiak itsas mailatik 1.100 metro baino gehiagora baitaude.

Inguru horretan egindako indusketetan aurkitutako aztarnetako batzuk Paleolitokoak diren arren, gehienak Eneolito garaikoak eta Brontze Arokoak dira.


Baliabide mota: Haitzuloak
Monumentu mota:

Monumentu megalitikoak

Helbidea: Campas de Urbia  - 20560  Oñati
Telefonoa: +34 943 783 453 (Oñatiko Turismo Bulegoa) / +34 943 781 316 (Urbiako aterpetxea) Telefonoa: +34 943 783 453 (Oñatiko Turismo Bulegoa) / +34 943 781 316 (Urbiako aterpetxea)
Helbide elektronikoa: turismo@onati.eus
Garaia: Historiaurrea
Zerbitzuak: Aisialdirako gunea / Parkea
Irisgarritasuna
Eskaintzak
Datu orokorretara itzultzea
Non
Euskadi, auzolana