Zubietako Errota - Ekomuseoa

  • Twitter-ren partekatzea
  • Facebook-en partekatzea
  • Zubietako Errota - Ekomuseoa

Zaharberritu ondoren, Zubietako errota 1998an zabaldu zuten berriz jendearendako bisitak egiteko. Mendebaldeko Pirinioetako mendi adarretan kokaturik dago, Malerreka ibarrean, itsasotik 45 kilometrora, besterik ez. Errota 1785ean eraiki zuten. XIX. mendearen erdian gertatu zen Mendizabalen desamortizazioaren ondorioz, errege errota izateari utzi eta inguruko herritarren zerbitzuan hasi zen lanean. Errotazainari salgaietan ordaintzen zitzaion. Zehazki laka bat jasotzen zuen, hau da, nekazariak ekarritako erreguen hamaseiren bat. Bi mende pasatu badira ere, errotak lanean dihardu eta soilik bazkideek dute salgaietan ordaintzeko eskubidea.

Hiru zati ditu Zubietako ekomuseo honetako bisitak. Lehenbizikoak errotazainaren lanean sartuko zaitu erabat. Zuzenean ikusiko duzu garia eskuz nola ehotzen den eta zure taloa (artopila) egiteko aukera izanen duzu. Jarraian, erakusketa txiki batek ehotzeari, zurezko artisautzari eta usadiozko nekazaritza lanei lotutako tresna etnografikoak erakutsiko dizkizu, denak herri honetakoak. Azkenik, audio batean oinarritutako solasaldi batek inguru honetako usadioen berri emanen dizu, horien artean, Ituren eta Zubietako inauterien berri.


Non

Euskadi, auzolana