Moodle-entzako plugin-a, Elhuyarren TTS zerbitzua erabiltzeko

Xehetasunak

Metadatuak: RDF

Deskribapena

Aplikazio hau Moodle-rako plugin bat da.

Berau instalatuz gero, ikastaroak prestatzen dituenak testu bati dagokion hizketarekin audio fitxategiak sortzeko aukera izango du, horretarako Elhuyarren TTS (Text-To-Speech edo testua hizketa bihurtzeko tresna) zerbitzua erabiliz.

Hau baliagarria izan daiteke hizkuntza ikastaroetan, ikasleak hitzak edo esaldiak nola esaten diren entzun dezan. TTS-ak euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez, katalanez eta galegoz funtzionatzen du, eta horietako bakoitzean gizonezko edo emakumezko ahotsa aukeratu daiteke. Hizketaren abiadura ere alda daiteke.

Plugin-a erabili ahal izateko, Elhuyarren TTS zerbitzuan kontu bat izan behar da.

Aplikazioaren mendekotasunak:

  • Moodle 3.1
  • Atto editorea

 

Kontaktuak

Arduraduna

  • Jose Mari Arakama

    Eusko Jaurlaritza / Justizia

Egilea

  • Elhuyar Fundazioa / Fundación Elhuyar

Emaiguzu zure iritzia

Komenta ezazu datu bilduma hau.Zure iritziak hobetzen laguntzen digu.

Euskadi, auzolana